59/2012 EBAZPENA, urtarrilaren 17koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Lizarrako udal mugapean ardogintzako azpiproduktuak (patsak eta hondarrak) prozesatzeko instalazio baten Ingurumen baimen integratua aldatzen duena, eskatutako aldaketaren ondoren instalazioak izanen duen eraketa berriari egokitzeko. Jardueraren titularra Agralco, S. Coop. Ltda. da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Espediente mota: Ingurumen baimen integratua (aldaketa nabarmena).

Espedientearen kodea: 0509/06.

Aplikatu beharreko araua: Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko 4/2005 Foru Legea.

Eranskina eta epigrafea: 2B.

Instalazioa: ardogintzako azpiproduktuak (patsak eta hondarrak) prozesatzea.

Titularra/k: Agralco S. Coop. Lda.

IFK: F-31022932.

EJSN 93-rev1: 1592.

Zentroaren zenbakia (NIMA): 3109701172.

Tokia: Ordoizko bidea, z.g.

UTM koordenatuak (Huso 30N, Datum ED50): X: 580.481; Y: 4.723.935.

Udalerria: Lizarra.

Proiektua: alkohola fabrikatzeko prozesuaren aldaketa.

Eskaeraren data: 2011/10/28.

Instalazio hori Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 2B eranskineko 5.4. epigrafean jasota dago, "Alkohola fabrikatzea mahastizaintzako eta ardogintzako sektoretik datozen hondarretatik" izenekoan. Horren ondorioz, Ingurumen baimen integratuaren eta Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren araubidearen menpe dago. Erregelamendu hori abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen.

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren uztailaren 16ko 1503/2009 Ebazpenaren bidez, Ingurumen baimen integratua eman zitzaion eta, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren lehen xedapen iragankorrean ezarritakoa aplikatuz, ez zen tramitatu Ingurumen eraginaren adierazpena formulatzeko prozedura.

Gero, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren otsailaren 10eko 271/2011 Ebazpenaren bidez, Ingurumen baimen integratu horren azken aldaketa egin zen.

2011ko irailaren 27an, titularrak aldaketa bat eskatu zuen, alkohola fabrikatzeko prozesua aldatzeko, alkohol zuzenduen proportzioa handitzeko eta alkohol deshidratatua egiteko. Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak aldaketa hori ez-funtsezkotzat jo zuen, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko asmoz abenduaren 28an emandako 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren 25. artikuluan ezarritako irizpideei jarraikiz. Hortaz, ez da beharrezkoa beste Ingurumen baimen integratu bat ematea.

Hala ere, aldaketa nabarmena da, instalazioaren funtzionamenduan aldaketa garrantzitsuak gertatzen direlako, eta horiek oraingo Ingurumen baimen integratuan agertu behar dute; hortaz, baimena aldatu behar da.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105. eta 106. artikuluek ezartzen dutenez, administrazio publikoek beren egintzak alda...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR