78/2008 FORU AGINDUA, maiatzaren 28koa, Hezkuntza kontseilariak emana, uztailaren 4ko 88/2007 Foru Agindua aldatzen duena. Agindu horrek martxoaren 19ko 22/2007 Foru Dekretuaren bidez araututako araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzen oinarrizko eta erdiko mailak antolatu zituen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Martxoaren 19ko 22/2007 Foru Dekretuaren 6. artikuluko 4. idatz-zatiak ezartzen duenez, urtean deialdi batean antolatuko dira, gutxienez, erdiko mailako ziurtagiria lortzeko probak.

Uztailaren 4ko 88/2007 Foru Aginduak aipatutako probak deialdi bakarrera mugatzen ditu. Foru agindu horrek hizkuntza irakaskuntzen oinarrizko eta erdiko mailak antolatu zituen.

Hezkuntza Departamentuaren ustez, hizkuntza eskola ofizialetako ikasleek Hezkuntza Departamentura iraileko ezohiko deialdia mantentzeko igorri duten eskaera jasoz, komenigarria da aldaketa handia sortuko luketen neurriak ez aplikatzea; izan ere, funtsean ikasleei eragiten diete eta dagokien mailako ziurtagiria lortzeko aukerak murrizten dizkiete. Halaber, bidezkoa da uztailaren 4ko 88/2007 Foru Agindua aldatzea, ikasleak matrikulatzeko epearen ondotik argitaratu baitzen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Foru agindu honek aldatzen du, bidenabar, oinarrizko mailaren ebaluazioari eragiten dioten zenbait alderdiren prestaketa, aplikazioa hobetzeko asmoz.

Ondorioz, bidezkoa da uztailaren 4ko 88/2007 Foru Agindua zati batean aldatzea.

Horrenbestez, eta Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluko 1. idatz-zatiko g) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Uztailaren 4ko 88/2007 Foru Aginduaren aldaketa hauek onestea (martxoaren 19ko 22/2007 Foru Dekretuaren bidez araututako araubide bereziko hizkuntza irakaskuntzen oinarrizko eta erdiko mailak antolatu zituen):

  1. -16. artikulua aldatzea.

  2. artikuluaren titulua eta 1. idatz-zatia aldatu, eta honela geratuko dira:

    16. artikulua. Erdiko maila ziurtatzeko probari buruzko arau orokorrak.

    16.1. Erdiko maila lortzeko azkeneko proba arau hauei jarraikiz eginen da:

    a) Proba horren bidez, ikasleek erdiko maila bukatutakoan hizkuntza gaitasun guztietan duten komunikazio ahalmena neurtuko da.

    b) Proban hizkuntza gaitasun hauek neurtuko dira: entzunaren ulermena, irakurriaren ulermena, ahozko adierazpena eta idatzizko adierazpena.

    c) Gaitasun bakoitza bereiz aztertuko da.

    d) Proba arauetan hizkuntza bakoitzerako adierazten diren ebaluazio irizpideen arabera prestatuko da.

    e) Probetan benetako materiala erabiliko da, hedabideetatik eta/edo hizkuntzaren ohiko eta eguneroko erabilerari loturiko iturrietatik aterea. Nolanahi ere, materiala moldatzen ahalko da, erdiko mailara egokitzeko beharrezkotzat jotzen bada.

    f) Materialaren egilea eta zein hedabidetan argitaratu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR