687/2009 EBAZPENA, apirilaren 1ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan barrutiko fakultatibo espezialista izateko 189 lanpostu huts, OOLTko pediatra izateko 22 lanpostu huts eta psikiatra izateko 4 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan barrutiko fakultatibo espezialista izateko 189 lanpostu huts, OOLTko pediatra izateko 22 lanpostu huts eta psikiatra izateko 4 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzeko deialdia onetsi da. Hona hemen oinarriak:

  1. -Oinarri orokorrak.

    Deialdi honetako oinarriak eta ereduak web orri honetan kontsultatu eta eskuratzen ahal dira: www.navarra.es., ''Zerbitzuak'' ''Enplegu publikoa'' epigrafeak.

    Deialdi hau arautuko duten xedapenak honakoak dira: azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako sarrera eta bertako lanpostuen hornidura arautzen duena; urriaren 3ko 463/2001 Foru Agindua, Osasun kontseilariak emana, osasun arloko langileentzako A mailako (A.1 eta A.2 estamentuak) zenbait lanpostutarako sarrera eta hornidura prozedurak arautzen dituena eta horietan erabili behar diren baremoak ezartzen dituena, eta gainerako arau osagarriak.

    Eremu euskaldunean lanpostu hutsik gelditzen bada, uztailaren 30eko 203/2001 Foru Dekretua aplikatuko da, hark agertzen baitu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantillako zein lanpostu diren euskara jakin beharrekoak eta zer jakite maila behar duten, eta zehazten du zein lanpostutan hartu behar den euskara jakitea beste batzuen arteko merezimendutzat.

    1.1. Deialdi honen helburua da Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan barrutiko fakultatibo espezialista izateko 189 lanpostu huts, OOLTko pediatra izateko 22 lanpostu huts eta psikiatra izateko 4 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzeaz betetzea (lanpostuak I. eranskinean ageri dira). Espezialitate bakoitzeko lanpostuak esleitzeko prozedura banakakoa izanen da, eta deialdi honen arabera eginen da.

    1.2. Merezimendu-lehiaketaren deialdi honetan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lekualdatze lehiaketa eta Estatuko lekualdatze lehiaketa sartzen dira, betiere hurrengo lerroaldean xedatutakoaren arabera bidezko diren espezialitateetan. Estatukoa lehenbizikoa bukatutakoan eginen da.

    Espainiako lekualdatze lehiaketan, Nafarroako Foru Komunitateko eremuan egiten den merezimendu-lehiaketaren ondorioz sortu eta LEPen sartutako lanpostu hutsetatik %10, zenbaki osoetan, eskainiko da. Bestalde, Foru Administrazioko eremuan egindako merezimendu-lehiaketan sortzen den lanpostu kopurua hamarretik beherakoa bada, lanpostu huts horiek hurrengo deialdietarako gordeko dira eta hamar lanpostu huts baino gehiago metatzen direnean baizik ez dira eskainiko eremu nazionaleko lekualdatze lehiaketan (dagokion portzentajean). Metatze hori I. eranskinean azaltzen da, espezialitate bakoitzean.

    1.3. Deialdi honetako lanpostuei epaimahaiak lehiakideen puntuazioaren araberako zerrenda organo dei-egileari igortzen dion egunean hutsik dauden lanpostuak gehitzen ahalko zaizkie.

    1.4. Lehiaketa honen barrenean lanpostu hauek sartuko dira: hasieran zeuden lanpostuak eta lehiaketan lanpostu berria eskuratzen duten langileek hutsik uzten dituztenak, betiere langile horiek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste departamentu batzuetako edo haren erakunde autonomoetako plantillakoak badira. Kasua bada, aurreko idatz-zatian aipatzen diren lanpostuak ere betetzen ahalko dira, baina kasu horretan ezin izanen dituzte eskuratu Osasunaren Sistema Nazionalaren barreneko gainerako langile finkoek, non eta ez diren LEPen sartutako lanpostu hutsak.

    Izangaiek lehiaketan beste lanpostu bat lortu ondoren uzten dituzten lanpostu hutsak bete beharrekoak ez badira, dela "iraungitzeko" lanpostuak direlako, dela titularrek nahiz ordezkoek betetzen ez dituztelako, ez dira eskainiko.

    1.5. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzen duten langileei ez zaie aldatuko lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa. Aurreikuspen hori ez zaie aplikatuko Nafarroako Foru Administrazioan eta bere erakunde autonomoetan lanaldi partzialean diharduten kontratudun finkoei. Langile horiek lanaldi osoko lanpostu bat hartzen dutenean funtzionario izatera pasatuko dira. Funtzionarioen araubideko edo estatupeko langileek aukera izanen dute lanaldi partzialeko lan araubideko lanpostu bat merezimendu lehiaketaren bidezko lekualdatzearen bitartez eskuratzeko. Kasu horretan funtzionario edo estatutupeko langile gisa borondatezko eszedentzian egonen dira.

    Lekualdatze lehiaketa honen bidez Osasun Sistema Nazionaletik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzen diren langileek aukera izanen dute Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionario bihurtu eta bertako Langileen Estatutuan sartzeko eta bi hilabete izanen dituzte, lanpostuaz jabetu eta biharamunetik hasita, aukera horretaz baliatzeko, abenduaren 29ko 717/2003 Foru Dekretuan xedaturikoarekin bat.

    1.6. Deialdi honetan lanpostua eskuratzen duten langile funtzionario, estatutupeko edo lan-kontratudun finkoek indarra duten xedapenen araberako lansariak jasoko dituzte.

    1.7. Lanaldia zerbitzuaren beharretara moldatuko da, goizez edo arratsaldez, eta administrazioko organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.

    Izendatutako izangaiek erabateko dedikazioz lan eginen dute, hau da, prestasun osoz, erabateko dedikazioz eta irabazizko beste inongo jardueratan aritu gabe, ez arlo publikoan ez pribatuan, urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen 10.3 artikuluan adierazitako kasuetan izan ezik.

    Horrez gain, guardiak eginen dituzte, lanpostuan bertan egon beharrekoak eta/edo lanpostuz kanpokoak, zentroko zuzendaritzak edo, hark eskuordeturik, kasuan kasuko burutzak hala agintzen duenean.

    1.8. Barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostua lortzen duena lanpostuak dauden lantokiari lotuta geldituko da organikoki. Halaber, ospitale horri dagokion Osasun Barrutiari edo Laguntza Espezializatuko Osasun Etxeei funtzionalki atxikia geldituko da eta atxikipen funtzional horren ondoriozko lanak eginen ditu, betiere zentroko edo Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zuzendaritzak ematen dituen arau eta jarraibideak betez.

    1.9. Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeak ezartzen duenez, osasun arloko profesionalek parte hartuko dute osasun arloko profesionalen graduatu aurreko, graduatu ondoko eta etengabeko irakaskuntzan, eta, era berean, biztanleen osasuna hobetzea helburu duten heziketa ekintzetan lagunduko dute.

    1.10. Euskarari buruzko Foru Legeak definitutako Eremu Euskaldunean dauden lanpostuetarako lehiatuz gero (uztailaren 30eko 203/2001 Foru Dekretuak zehazten du zein lanpostutara iristeko jakin behar den euskaraz), izangaiek euskaraz behar adina badakitela egiaztatu behar dute. Horretarako, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak ezarriko dituen probak gainditu beharko dituzte edo, bestela, agiri bidez frogatuko dute 1. jakite-maila badutela, Hizkuntza Eskola Ofizialen batean lau kurtso edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi urrats gainditu izanaren ziurtagiria aurkeztuz.

    1.11. Hautapen probak gainditu eta Nafarroako Administrazio Publikoetako edozeinetan, euskaraz edo Europar Batasuneko edozein hizkuntza jakin beharra duten lanpostuetan sartzen direnek, aurrerago, beren administrazio publikoan hutsik dauden eta hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostuak betetzeko deialdian baizik ez dute parte hartu ahal izanen.

    Aurreikuspen hori ez da aplikatuko hautapen prozesuaren ondorioz interesdunak betebehar hori ezarria ez zuen lanpostu bat eskuratzen duenean, eskatutako hizkuntza aintzat hartu gabe.

  2. -Betebeharrak.

    2.1. Merezimendu-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

    2.1.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantillako langileentzat, araubide juridikoa eta egoera administratiboa edozein dutela ere:

    1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen funtzionarioa, estatutupeko langilea edo lan-kontratudun finkoa izatea, A maila edo taldekoa.

    2. Medikuntza eta Kirurgiako lizentziadun titulua eta I. eranskinean adierazitako espezialitatekoa izatea.

      Analisi Klinikoetako fakultatibo espezialistaren kasuan, Medikuntza eta Kirurgiako lizentziadun, Farmaziako lizentziadun, Kimikako lizentziadun, Biokimikako lizentziadun edo Biologiako lizentziadun titulua eta I. eranskinean adierazitako espezialitatekoa izatea.

      Biokimika Klinikoko fakultatibo espezialistaren kasuan, Medikuntza eta Kirurgiako lizentziadun, Farmaziako lizentziadun, Kimikako lizentziadun, Biokimikako lizentziadun edo Biologiako lizentziadun titulua eta I. eranskinean adierazitako espezialitatekoa izatea.

      Ospitaleko Farmaziako fakultatibo espezialistaren kasuan, Farmaziako lizentziadun titulua eta I. eranskinean adierazitako espezialitatekoa izatea.

      Immunologiako fakultatibo espezialistaren kasuan, Medikuntza eta Kirurgiako lizentziadun, Farmaziako lizentziadun, Biokimikako lizentziadun, Biologiako lizentziadun eta I. eranskinean adierazitako espezialitatekoa izatea.

      Mikrobiologiako eta Parasitologiako fakultatibo espezialistaren kasuan, Medikuntza eta Kirurgiako lizentziadun, Farmaziako lizentziadun, Kimikako lizentziadun, Biokimikako lizentziadun edo Biologiako lizentziadun titulua eta I. eranskinean adierazitako espezialitatekoa izatea.

      Ospitaleko Erradiofisikako fakultatibo espezialistaren kasuan, Fisikako lizentziadun titulua izatea edo zientzia eta teknologia arloko dizplinetan goragoko unibertsitate titulu bat, ofizialki aitortua, eta I. eranskinean aipatzen den espezialitatekoa.

    3. Izendatua izatea lanpostu baterako, zeinean sartzeko I. eranskinean aipatzen den espezialitateko tituluaren jabe izatea eskatu baitzitzaion.

      2.1.2. Osasun Sistema Nazionaleko gainerako langileek:

    4. Osasun Sistema Nazionaleko plantillako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR