124/2008 FORU DEKRETUA, abenduaren 15ekoa, Nafarroako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargoaren izen ofiziala aldatzen duena. Hauxe da izen berria: 'Nafarroako Aparejadore, Arkitekto Tekniko eta Eraikuntzako Ingeniarien Elkargoa'.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2008ko irailaren 19an, Nafarroako Aparejadore eta Arkitekto Teknikoen Elkargoak eskatu zuen Nafarroako Lanbide Elkargoen eta Elkargoen Kontseiluen Erregistroan inskriba zedila izen aldaketa. Horretarako, beharrezko frogagiriak aurkeztu zituen.

Nafarroako Lanbide Elkargoei buruzko apirilaren 6ko 3/1998 Foru Legearen 11. artikuluaren arabera, lanbide elkargo baten izena aldatzeko "Foru Dekretua onetsi beharko da, elkargoen ekinbidez, estatutuetan adierazitakoari jarrakiz".

Espedientean daude Herritarren Partaidetzarako eta Arretarako Zerbitzuaren txostena, eskatutako izen aldaketa onesteko eskatzen duena, eta txosten juridikoa.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 12.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, foru dekretuaren forma hartuko dute lege mailako xedapen batek aginduta forma juridiko hori izan behar duten ebazpenek.

Horrenbestez, abenduaren 18ko 375/2000 Foru Dekretuak ezarritako tramiteak beteta, bidezkoa da izen aldaketa onestea. Dekretu horrek Lanbide Elkargoei buruzko Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak 2008ko abenduaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR