102/2010 FORU AGINDUA, abenduaren 2koa, Osasuneko kontseilariak emana, Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 31ko 22/2004 Foru Agindua aldatzen duen azaroaren 11ko 99/2010 Foru Aginduan antzemandako akatsa zuzentzen duena. Haren bidez, Administrazioak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Segurtasun eta Osasun Batzordean izanen zituen ordezkariak izendatu ziren, Nafarroako Ospitalegunearen sorrera dela-eta.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 31ko 22/2004 Foru Agindua aldatzen duen azaroaren 11ko 99/2010 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Ospitalegunearen sorrera dela-eta, Segurtasun eta Osasun Batzordeko kide izendatu zen, besteak beste, Kanpo kontsulten, Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Zuzendariordetzako Langileria Ataleko burua; hauxe da izen zehatza: "Laguntza Espezializatuko Zuzendaritzako Kudeaketako Zuzendaritzako Langileria Ataleko burua". 22/2004 Foru Aginduaren bidez, Administrazioak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Segurtasun eta Osasun Batzordean izanen zituen ordezkariak izendatu ziren.

Hortaz, aipatu foru aginduan akats bat dagoela antzemanda, bidezkoa da zuzentzea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Aipatutako artikuluan ahalmena ematen zaie administrazio publikoei edozein unetan zuzentzeko beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 31ko 22/2004 Foru Agindua aldatzen duen azaroaren 11ko 99/2010 Foru Aginduan antzemandako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR