156/2008 FORU AGINDUA, ekainaren 12koa, Etxebizitza eta Lurraldearen Antolamendu kontseilariak emana, Barañaingo Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren aldaketa espedientea behin betiko onesten duena. Aldaketa 1. poligonoko 720., 726. eta 500. lurzatietarako da eta Gestión y Obras Milenium, S.L. eta Promotora Constructora 'El Txori' enpresak sustatu du.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Barañaingo Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betikoz onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezko da behin betikoz onestea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Barañaingo Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren aldaketa espedientea behin betiko onestea. Aldaketa espedientea 1. poligonoko 720., 726. eta 500. lurzatietarako da eta Gestión y Obras Milenium, S.L. eta Promotora Constructora "El Txori" enpresak sustatua da.

  2. Udalari adieraztea ondorengo zehaztapenak biltzen dituen testu bategina bidali beharko duela departamentu honetara hiru hilabeteko epean:

    -Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak maiatzaren 14an eman 975/2008 Ebazpenaren bitartez emandako Ingurumen ondorioen adierazpenean ezarritakoak. Zehaztapen horiek aldaketaren hirigintza araudiari gehituko zaizkio.

    -1.2. lurzatiaren arauei buruzko fitxa betetzea, izan behar duen aparkaleku aurreikuspena gehituta.

    -1.9. eta 1.10. lurzatien arauei buruzko planoen eta fitxen arteko desadostasunei erantzuna ematea. Desadostasunak eraikinen lerrokadurari buruzkoak dira.

    -D-2 lurzatiari dotazioetarako erabilera ematea eta Barañaingo Udalari lagatzea.

  3. R-1 lurzatiaren erabilera Barañaingo Udalari lagatzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 53.7 artikuluari jarraikiz, Nafarroan etxebizitzari babes publikoa emateari buruzko ekainaren 24ko 8/2004 Foru Legeko azken xedapenetako bigarrenak aldatutako idazketan.

  4. Foru agindu honek administrazio bidea ez duela agortzen adieraztea. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra gora jotzeko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR