217/2010 FORU AGINDUA, abenduaren 21ekoa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilariak emana, Aurizko Udal Plan Orokorra, bertako udalak sustatua, behin betiko onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Aurizko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako agiriak eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena, bidezkoa da behin betiko onestea.

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Behin betiko onestea Aurizko Udal Plan Orokorra, bertako udalak sustatua.

  2. Udal Plan Orokorrean Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak planari buruz egin behar duen aginduzko txostenean ezartzen dituen determinazioak jasoko dira, Nafarroako Kultur Ondareari buruzko 14/2005 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

  3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute legezkotasuna kontrolatzea helburu duen egintza honen kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, foru agindu hau jakinarazi eta biharamunetik edo, hala denean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR