Animaliak edukitzeari buruzko ordenantza

SecciónIII. Nafarroako Kontseilua

Udalaren osasun ordenantza, animaliak edukitzeari buruzkoa, Udaleko osoko bilkurak behin betiko onetsia 2005eko uztailaren 28an.

Kasedan, 2016ko maiatzaren 24an.–Alkatea, Jesús Esparza.

UDALAREN OSASUN ORDENANTZA, KASEDAKO UDAL MUGAPEAN ANIMALIAK EDUKITZEA ARAUTZEN DUENA

  1. KAPITULUA

    Xedea, aplikazio eremua eta xedapen orokorrak

    1. artikulua. Ordenantza honek xedea du Kasedako udal mugapean animaliak edukitzeko begiratu behar diren baldintza eta osasun arauak ezartzea, bai eta, Udalaren eskumenen barrenean, haien inguruko jarduera guztiak arautzea ere.

    2. artikulua. Baimena ematen da, oro har, etxebizitza partikularretan etxeko animaliak edukitzeko, baldin osasungintza aldetik arriskurik ez bada, animaliak berak arriskugarriak ez badira, hirugarrenik gogaitzen ez bada, egokiro edukitzen badira eta higienearen aldetik bizilekuan behar diren baldintzak betetzen badira.

  2. KAPITULUA

    Zakurrei aplikatu beharreko berariazko araudia

    1. artikulua. Nahitaezkoa da udal mugapean bizi diren zakur guztiak erakunde eskudunek ezarritako zakur erroldan inskribatzea. Titulartasunaren gainean, edozein goiti-beheiti, baja edo alta gertatzen bada, jabeak horren berri eman behar die erakunde eskudunei dena delakoa, gertatu eta gehienez ere zortzi eguneko epean.

    2. artikulua. Udal mugapean bizi diren zakurren jabeen betebeharra da amorruaren kontrako txertoak zakurrei paratzea, legezko arauetan ezarritako egutegiaren arabera hasiz eta berrituz. Orobat, jabeen obligazioa da arlo honetako arauetan nahitaezko gisa ezarritako txerto eta tratamendu guziak paratzea ere.

      Zakurrak identifikatu eta haiei txertoak paratzen dizkieten zerbitzu baimenduek jabeari emanen diote egindakoaren egiaztagiria eta haren berri emanen zaie Udalari eta, hala behar izanez gero, Nafarroako Gobernuko zerbitzu eskudunei.

    3. artikulua. Zakurrek eremu publikoan ibiltzeko baimena dute; behar bezala identifikatuta eta txertatuta egon beharko dute. Nahitaez, ardura duen pertsonak eraman beharko ditu, gehienez ere 2 metroko kate edo uhal sendoz lotuak.

      Lehenago eraso egin duten zakurrek edo aldez aurretik arriskugarri gerta daitezkeenek muturrekoa eraman beharko dute nahitaez, eta pertsona arduradunak adinez nagusi beharko du izan.

      Debeku da animaliak ibiltzea edo egotea haurrendako jolastokietan, ikastetxeetako patioetan eta haurtzaindegietan.

      Agintaritza eskuduneko agenteek salatu eginen dute zakurrak ez badabiltza baldintza hauetan eta ordenantza honen gainerakoan ezarritakoetan, bai eta zakurrak bildu eta gorde ere, betiere fakultatiboaren ikuskapenarekin.

    4. artikulua. Aurreko artikuluak dioena aplikatzearen ondorioz bildutako zakurrak agintaritzako agenteek identifikatuko dituzte eta jakinaraziko diote jabeari, zeinak 72 orduko epea izanen baitu zakurra erreklamatzeko.

      Jabeek erreklamatu gabeko zakurrak edo identifikatu ezin daitezkeenak, udal zerbitzuek, lehenbizi, agintaritzako agenteei eman edo salaketa egin zuen pertsonari eskainiko dizkiote, eta bigarrenez animalia hauek biltzeko zentroei. Artikulu honetan ezarritako edozein jarduketaren kostuak zakurraren jabeak ordaindu beharko ditu.

    5. artikulua. Zakurrekin dabiltzan pertsonen ardura izanen da zakurrek eremu publikoan kaka egitea galaraztea. Zakurraren gidaria behartua dago hark egindako gorotzak bildu eta kentzera. Horretarako etxeetarako zaborrontziak edo Udalak zehaztuko dituen tokiak erabiliko ditu. Zikindutako tokia garbitzea jabearen ardura izanen da.

    6. artikulua. Atari zakurrak libre uzten ahalko dira bakar-bakarrik jabetza partikularreko esparruetan, baldin eta eremu publikotik behar bezala itxirik badaude, alegia, kanpora ateratzea ezinezkoa dutela, eta jabea beharturik dago...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR