1448/2002 EBAZPENA, abuztuaren 13koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Analisi Klinikoen Zerbitzuko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Analisi Klinikoen Zerbitzuko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi da. Hona hemen deialdian bete behar diren arauak:

  1. -Arau orokorrak.

    Deialdi hau arautuko duten xedapenak honakoak dira: azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako sarrera eta bertako lanpostuen hornidura arautzen dituena; urriaren 3ko 463/2001 Foru Agindua, Osasun kontseilariak emana, osasun arloko langileentzako A mailako (A.1 eta A.2 estamentuetako) zenbait lanpostutarako sarrera eta hornidura prozedurak arautzen dituena eta horietan erabili behar diren baremoak ezartzen dituena, eta gainerako arau osagarriak.

    1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Analisi Klinikoen Zerbitzuko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzea. Lanpostuak Nafarroako Ospitalekoa da (plantillako zenbakia: 65.921).

    1.2. Zerbitzuburu lanpostua eskuratzen duen izangaia behin betiko egonen da lotuta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari barrutiko sendagilearen kategoriarekin eta lotura organikoa izanen du bere lanlekua den ospitalearekin. Halaber, funtzioen aldetik ospitale horri dagokion Osasun Barrutiari atxikita egonen da. Analisi Klinikoen Zerbitzuko burutza sei urtez beteko du. Epe hori bukatzen denean, ebaluatu eginen da lanpostu horretan jarraituko duen ala ez erabakitzeko baizik ez, eta hori azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren 16. artikuluan ezarri dena betez eginen da. Arestian aipatu den funtzioen araberako atxikipenaren ondoriozko jarduerak egin beharko ditu, betiere Zentroko Zuzendaritzak edo Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak ematen dituen arau eta jarraibideak betez.

    1.3. Izendapena dela bide, izendatua Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantillako nominadun funtzionarioa izanen da, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko langile funtzionarioei buruz indarra duten xedapenetan ezarritako eskubideak eta betebeharrak izanen ditu.

    1.4. Deialdiko lanpostua A maila edo taldekoa da, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko "Sendagile espezialistak" estamentuan eta "Analisi Klinikoak" espezialitatean sailkaturik dago (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubidea erregulatzen duena, Eranskina). Lanpostuko ordainsariak urriaren 20ko 11/1992 Foru Legean eta aplika daitezkeen gainerako xedapenetan ezarritakoak izanen dira.

    1.5. Hautapen probak gainditu ondotik deialdi honetako lanpostua betetzeko izendatua izan eta funtzionario bihurtzen den izangaia Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean afiliatuko da, alta emanen zaio araubide horretan eta hark aurreikusten duen babesa izanen du.

    1.6. Izendatutako izangaiak lanlekua duen herrian bertan bizi beharra du, eta hori betetzeko udalerri horretan finkatuko du bere bizilekua. Administrazio organo eskudunek destinoa aldatzen ahalko dute.

    1.7. Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara moldatuko da, goizez edo arratsaldez, eta administrazioko organo eskudunek noiznahi aldatzen ahalko dute.

    1.8. Izendatutako izangaiak dedikazio esklusiboaren araubidean lan eginen du, hau da, gertutasun osoarekin, erabateko dedikazioarekin eta irabazizko beste inongo jardueratan aritu gabe ez arlo publikoan ez pribatuan, urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen 10.3. artikuluan adierazitako kasuetan salbu.

    Horrez gain, guardiak eginen ditu, lanpostuan bertan dagoela edo/eta lanpostura deitua izateko gertu dagoela, ospitaleko zuzendaritzak edo, hark eskuordeturik, kasuan kasuko burutzak hala agintzen duenean.

    1.9. Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeak ezartzen duenez, osasun arloko profesionalek parte hartuko dute osasun arloko profesionalen graduatu aurreko, graduatu ondoko eta etengabeko irakaskuntzan, eta, era berean, biztanleen osasuna hobetzea helburu duten heziketa ekintzetan lagunduko dute.

  2. -Izangaien betebeharrak.

    2.1. Oposizio-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

    1. Espainiako herritarra izatea, edo Europako Batasuneko beste estatu batekoa, edo langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, Europako Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio; orobat, espainiarren eta Europako Batasuneko beste estatuetako herritarren ezkontideek hartzen ahal dute parte, zuzenbidez bereizita ez badaude; halaber, Batasuneko herritarren ondorengoek eta ezkontidearenek, zuzenbidez bereizita ez badaude, 21 urtetik beherakoak badira, edo gorakoak, haien kontura biziz gero.

    2. Adin nagusikoa izatea.

    3. Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaturako eta "Analisi Klinikoak" espezialitateko titulua edukitzea, edo eskabideak aurkezteko azken egunerako titulu hori eskuratzeko moduan egotea.

    4. Lanpostuaren eginkizunetan aritzeko gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

    5. Eginkizun publikoetan aritzeko gaitasuna kenduta edo etenda ez edukitzea eta edozein administrazio publikoren zerbitzutik baztertua ez izatea.

    6. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren ospitaleetan edo Gizarte Segurantzaren Zerbitzu Hierarkizatuetan kasuan kasuko espezialitateko lanpostu baten jabe izana, edo Batzorde Nazionalak kasuan kasuko espezialitate horretan irakaskuntzarako onarturiko egitaraua duten ospitaleetan, edota atzerriko zentroetan, baldin eta espezialitate horretan graduondokoentzako irakaskuntzarako egitarau ofizialki aitortua badute, kasu guztietan bost urtez bederen.

    Hala denean, zerbitzu eta ospitale horietan guztietan espezialitateko lanpostua betez egindako denbora aldiak batuko dira. Aldi berean lanpostu bat baino gehiago bete denean, aldi bakar bat bezala hartuko da.

    2.2. Betiere, izangaiek eskabideak aurkezteko epearen azken egunerako bete behar dituzte beharkizun horiek, eta hauta-probek dirauteino eutsi behar diete, harik eta izendatuak izan arte.

  3. -Eskabideak.

    3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Erregistroan aurkeztuko dira (Irunlarrea kalea, 39, Iruña, P.K. 31008), edo helbide horretara bidaliko dira posta ziurtatuaren bidez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 38.4. artikuluan ezarritakoarekin bat, edo bestela lege horretan aurreikusitako gainerako lekuetan aurkezten ahal dira.

    Eskabidea aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

    Eskabideak deialdi honetan (I. eranskina) argitaratutako ereduaren arabera egin behar dira eta haietan izangaiek adierazi behar dute beharkizun guzti-guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epearen azken egunean.

    3.2...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR