66/2008 FORU AGINDUA, maiatzaren 30ekoa, Osasun kontseilariak emana, 'Anales del Sistema Sanitario de Navarra' argitalpen zientifikoa argitaratzea ezarri zuen 5/1997 Foru Agindua, Osasun kontseilariak urtarrilaren 14an emandakoa, aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasun kontseilariak urtarrilaren 14an emandako 5/1997 Foru Aginduaren bidez "Anales del Sistema Sanitario de Navarra" argitalpen zientifikoa argitaratzea xedatu zen. Ondoren, Osasun kontseilariak martxoaren 14an emandako 40/2002 Foru Aginduaren bidez aldatu zen.

Urte hauetan, "Anales del Sistema Sanitario de Navarra" argitalpenak onarpen zabala izan du eta Espainiako nahiz nazioarteko datu baseetan sartu da, haren ospe onaren adierazgarri.

Argitalpenak lortu dituen helburuak eta Espainian eta nazioartean erdietsitako maila kontuan harturik, beharrezkoa da haren kudeaketa organoak aldatzea, Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología (FECYT) delakoak, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren erakundeak, aldizkaria bere datu basean sartu duenak, argitaratzen dituen Zientzi Aldizkariak Argitaratzeko ezarriak dituen Arauetara egokitzeko; halatan, argitaratzeko prozesu osoa bere aplikazio informatikoaren barruan kudeatu ahal izanen da, eta modernizazioa eta kalitatearen hobekuntza lortu.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta bere lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. "Anales del Sistema Sanitario de Navarra" argitalpen zientifikoa argitaratzea xedatzeko Osasun kontseilariak urtarrilaren 14an emandako 5/1997 Foru Aginduaren 3. idatz-zatia aldatzea. Hauxe izanen da testu berria:

    "Aldizkariaren Argitalpen Kontseilua eratuko da, gutxienez 6 kide izanen dituena, haien artean irakaskuntzaren eta ikerketaren arloko profesional entzutetsuak, aldizkariaren argitalpen ildoa definitzeko zeregina betetzeko".

  2. Aipatu foru aginduaren 4.1 idatz-zatia aldatzea; honela geldituko da:

    "Argitalpen horiek, halaber, erredakzio kontseilu bat izanen dute, gehienez ere sei kidekoa, lanak jaso, horiek hasieratik amaierara kudeatu eta argitalpenen onarpen eta baimena emateaz arduratuko dena, artikuluen edukien gaineko erantzukizuna egileena baizik ez izatea ukatu gabe.

  3. Aipatu foru aginduaren 4.3 idatz-zatia aldatzea; honela geldituko da:

    "Erredakzio kontseiluko kideetako batek kontseiluko buruaren lanak beteko ditu eta argitalpenen zuzendaria izanen da; beste...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR