Alkatetzaren eskuordetzaren dekretua

SecciónIII. Nafarroako Kontseilua

Alloko Udaleko alkate udalburuak, 2017ko urriaren 11n, 105/2017 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

(Alkatetzaren 105/2017 Dekretua).

“Ikusirik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak ezartzen duela alkateordeek ordeztuko dutela alkatea, betiere izendapen ordenaren arabera, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean.

Kontuan harturik Alkatetzaren ekainaren 12ko 65/2017 Ebazpena, alkateordea izendatzen duena, zeinaren bidez M.ª Begoña Fernández Alonso zinegotzia izendatu baitzen lehen alkateorde.

Ikusirik Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikuluaren lehen lerroaldean xedatzen dena (ezertan kaltetu gabe bigarren lerroaldean xedatua): ‘Kanpoan, eri edo bere eginkizunetan aritzeko ezindua dagoenean, alkatearen eginkizunak ezin izango ditu hartu dagokion alkateordeak eskuordetze espresurik gabe. Eskuordetze horrek 44. artikuluaren 1. eta 2. apartatuetako baldintzak bete beharko ditu’.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.1 artikuluak, lege bereko 47.2 artikuluaren bitartez aplikatzen baita, ematen dizkidaten eskumenez baliatuz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Alloko Udaleko lehen alkateorde M.ª Begoña Fernández Alonsoren esku uztea esleiturik ditudan eginkizun guztiak, haietan nire ordezko izan dadin, 2017ko urriaren 16tik 23ra, biak barne.

Bigarrena.–Delako ordezkotzak iraupen mugatua izango du, eta 2017ko urriaren 24an bukatuko da, itzultzen naizenean.

Hirugarrena.–Honako ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Alloko Udaleko iragarki oholean ediktuak ikusgai edukitzea; hori guztia, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR