Alkatetzaren dekretua. Zehapen-espedienteari hasiera ematea

SecciónVIII. Iragarkiak

Espedientea.: ZE7/2017.

Ikusirik 2017/05/22ko salaketaren akta, Baztango Udaltzaingoak egina.

Honakoak kontuan harturik:

Aipatutako gertaerak (dagokion toki entitatearen baimenik ez izatea) Merkataritza ez egonkorrari buruzko uztailaren 3ko 13/1989 Foru Legearen 7.d artikuluaren ustezko arau-haustea direla, ukatu gabe gertaera horiekin lotutako beste batzuk izatea, eta haien izaerari buruzko zehaztapena egin daitekeela ireki den espedientearen tramitazioaren ondorioz.

Francisco Echeverria Jimenez jauna, 29183904-R NANa duena, da arau-hauste horren ustezko erantzulea, espediente honen arrazoia diren ekintzen egile gisa.

Baztango Udaleko Alkate udalburuak du prozedura ebazteko eskumena.

Urriaren 1eko Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 40/2015 Legearen 24. artikuluari jarraikiz, interesdunek espedientearen Instruktorearen edota idazkariaren ezespena abiarazten ahal dute.

Ikusita aipatutako artikuluak eta aplikatzen ahal diren gainerako xedapenak, honakoa Agintzen Dut:

  1. Francisco Echeverria Jimenez jaunari zehapen-espedientea irekitzea Iruritan (Baztan) salmenta ibiltaria egiteagatik toki administrazioaren baimenik izan gabe.

    Hori, Merkataritza ez egonkorrari buruzko uztailaren 3ko 13/1989 Foru Legearen 7.d artikuluaren ustezko arau-haustea da. Aipaturiko legearen 10.2 artikuluak ezartzen du arau-hauste arinak ohartarazpenarekin edo, gehienez, 25.000 pezetako isunarekin zehatu daitezkeela. Azaldutakoa kontuan harturik eta aipaturiko araudiarekin bat, eta jokabideari erreparaturik, isuna 150 euroan kuantifikatu daiteke 7.d artikuluaren arau-haustearengatik.

  2. Iulen Urbiola Loiarte espedientearen Instruktore izendatzea.

  3. Ebazpen hau Francisco Echeverria Jimenez jaunari eta espedientearen Instruktore den Iulen Urbiola Loiarte jaunari jakinaraztea.

  4. Francisco Echeverria Jimenez jaunari jakinaraztea zortzi eguneko epea duela Instruktorearekiko ezespena aurkezteko.

  5. Interesdunei...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR