Alkatetzaren dekretua. Eginkizunak bertze baten esku uztea

SecciónIII. Nafarroako Kontseilua

Alloko Udaleko alkate udalburuak, 2017ko urtarrilaren 16an, 4/2017 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa.

Alkatetzaren 4/2017 Dekretua.

“Kontuan harturik aurtengo urtarrilaren 23tik 29ra (biak barne) Alloko udal mugapetik kanpo izanen naizela.

Ikusirik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak ezartzen duela alkateordeek ordezkatuko dutela alkatea, betiere izendapen ordenaren arabera, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean (...).

Kontuan harturik Alkatetzaren ekainaren 17ko 115/2015 Ebazpena, lehen eta bigarren alkateordeak izendatzen dituena, zeinaren bidez Daniel Alonso Aparicio izendatu baitzen lehen alkateorde.

Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikuluaren lehen lerroaldeak xedatzen duela, bigarren lerroaldeak xedatua deusetan ukatu gabe, ezen “alkatea kanpoan denean, edo eri nahiz ezindurik dagoenean, haren eginkizunak ezin izanen dituela bereganatu dagokion alkateordeak, non ez diren bere esku espresuki uzten; betiere, 44. artikuluko lehen eta bigarren zenbakietan bildutako baldintzak betetzen badira”.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.1 artikuluak, lege bereko 47.2 artikuluaren bitartez aplikatzen baita, ematen dizkidaten eskumenez baliatuz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Alloko Udaleko lehen alkateorde Daniel Alonso Aparicioren esku uztea esleiturik ditudan eginkizun guztiak, haietan nire ordezko izan dadin, 2017ko urtarrilaren 23tik 29ra, biak barne, udal mugapetik kanpora nagoen bitartean.

Bigarrena.–Delako ordezkotzak iraupen mugatua izanen du, eta 2017ko urtarrilaren 30ean bukatuko da, itzultzen naizenean.

Hirugarrena.–Honako ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Alloko Udaleko iragarki oholean ediktuak ikusgai...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR