Alkatetzaren dekretua,datu pertsonalen fitxategiak arautzen dituena

SecciónIII. Nafarroako Kontseilua

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak bere 20. artikuluan xedatzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta deuseztatzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratua.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamenduak (abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsia) indarra hartuta, berritasun batzuk izan dira, 53. eta 54. artikuluen bidez, xedapenaren moduari eta edukiari dagokienez; hartara, nabarmentzen da fitxategiaren tratamendu sistema zehaztu beharra, izaten ahal baita automatizatua, automatizatu gabea edo partez automatizatua.

Esleiturik ditudan eskumenak erabiliz eta lege horren 20. artikuluan eta hura garatzeko Erregelamenduaren 52. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, xedatu dut:

Lehenbizikoa.–Eguesibarko Udaleko fitxategiak dira Alkatetzaren dekretu honen eranskinean agertzen direnak.

Bigarrena.–Alkatetzaren dekretu honen I. eranskineko fitxategiak sortu dira, 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikulua eta hura garatzeko Erregelamenduaren 54.1 artikulua bete beharrez.

Hirugarrena.–Alkatetzaren dekretu honen eranskinean ageri den fitxategia xedapen orokorren eta zehazten diren jarraibideen bitartez arautuko da eta, betiere, aplikatzen ahal zaizkion legezko eta erregelamenduzko goragoko arauen mendean egonen da.

Laugarrena.–II. eranskinean agertzen diren fitxategiak bertan behera utziko dira.

Bosgarrena.–15/1999 Legea garatzeko Erregelamenduaren 55. artikulua bete beharrez, fitxategiak jakinarazi eginen dira, Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskriba daitezen; horretarako hogeita hamar eguneko epea izanen da, Alkatetzaren dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Seigarrena.–Alkatetzaren dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Sarrigurenen, 2016ko urriaren 6an.–Alkatea, José Alfonso Etxeberria Goñi.

  1. ERANSKINA

Fitxategi sortu berriak

PERTSONAK ETA HAIEN INTERES ETA BATERAEZINTASUNAK ERREGISTRATZEKO FITXATEGIA
Deskribapena Eskuzko fitxategi egituratua, toki entitateko hautetsien eta haien interes eta bateraezintasunen erregistroa daukana
Tratamendu sistema Eskuzko fitxategi egituratua Maila Ertaina
Xedeak eta erabilerak Udalbatzako kideen eta haien interes eta bateraezintasunen erregistroaz arduratzea
Ukituak Udalbatzako kide guztiak
Datuak nola biltzen diren Interesdunen edo haien ordezkarien bidez
Bilketan erabiltzen den euskarria Paperezko euskarria, elkarrizketa
Datuen komunikazioa 19/2013 Legea, Gardentasunari eta Gobernu Onari buruzkoa
Nazioarteko transmisioak Ez dago aurreikusia
Unitate arduradunak Toki entitatea, Idazkaritza
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubideak non erabili: Udal bulegoak.
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK
IDENTIFIKAZIO DATUAK
Izen-deiturak
NANa/IFZ
Posta helbidea eta helbide elektronikoa
Telefonoa eta faxa
GIZARTE INGURUABARRAK
Jabetzak/ondasunak
ENPLEGUAREN XEHETASUNAK
Lanpostua
DATU EKONOMIKO FINANTZARIOAK
Diru-sarrerak/errentak
Inbertsioak/ondareko ondasunak
Bankuko datuak
MERKATARITZA ARLOKO DATUAK
Negozioko jarduerak
UDALEKO LANGILEEN FITXATEGIA
Deskribapena Udaleko langileak kudeatzeko fitxategi egituratua, eskuzkoa eta automatizatua
Tratamendu sistema Eskuzko fitxategi egituratua eta automatizatua Maila Ertaina
Xedeak eta erabilerak Langileen kudeaketa, espediente pertsonalaren kudeaketa, langileen hautapena, nominak egitea, langileen prestakuntza, ordutegiaren kontrola, laneko arriskuen prebentzioa
Ukituak Udaleko langile guztiak
Datuak nola biltzen diren Interesdunek emanda
Bilketan erabiltzen den euskarria Papera, jatorrizko dokumentazioaren fotokopiak.
Datuen komunikazioa Legea
Nafarroako GobernuaOgasun Publikoa Ogasun Publikoa: PFEZari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen 94. artikulua
Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorra Gizarte Segurantzari buruzko Legearen ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren 9. artikulua; Gizarte Segurantzaren Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorra, 2004ko ekainaren 11koa.
Laneko Ikuskaritza Osasun arloko datuak: 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuei Aurrea Hartzeari buruzkoa, 11. artikulua.
Enplegu Institutu Nazionala: Langileen Estatutuaren martxoaren 24ko 17/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 16.1 artikulua
Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionala: Abenduaren 30eko 42/1994 Legea, Neurri Fiskalei, Administratiboei eta Gizarte Arlokoei buruzkoa, 30.4 artikulua
Nazioarteko transmisioak Ez da aurreikusi
Unitate arduradunak Toki erakundea
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili: Udal bulegoak
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK
IDENTIFIKAZIO DATUAK
Izen-deiturak
NANa/IFZ
Helbidea
Telefonoa eta faxa
Hatz-marka
Gizarte Segurantzaren zenbakia
EZAUGARRI PERTSONALAK
Familiaren datuak
Jaioteguna
Jaioterria
Sexua
BEREZIKI BABESTUAK
Osasuna (1720/2007 ED, 81-6 artikulua)
DATU AKADEMIKO ETA PROFESIONALAK
Prestakuntza / tituluak
Laneko esperientzia
ENPLEGUAREN XEHETASUNAK
Kidegoa / maila
Nominako datu ez ekonomikoak
Lanpostua
Langilearen historiala
DATU EKONOMIKO FINANTZARIOAK
Diru-sarrerak / errentak
Bankuko datuak
Nominako datu ekonomikoak
Zerga kenkariak
Aseguruak
BESTELAKO DATUAK
Sexu delituen gaineko aurrekarien ziurtagiri negatiboa (musika eskola, gizarte langileak eta gizarte hezitzaileak)
BIZTANLEEN UDAL ERROLDAREN FITXATEGIA
Deskribapena Biztanleen errolda, udalerriko bizilagunak jasotzen dituen administrazio erregistroa
Tratamendu sistema Fitxategi mistoa Maila Oinarrizkoa
Xedeak eta erabilerak Biztanleen errolda, entitate honetako erroldatuei argibideak ematea, erroldaren kudeaketa eta estatistika publikoaren eginkizuna
Ukituak Udalerrian erroldaturiko biztanleak
Datuak nola biltzen diren Interesdunek edo legezko ordezkariek emanak, bertzelako administrazioetatik, erregistro publikoetatik
Bilketan erabiltzen den euskarria Paperezko inprimakia
Datuen komunikazioa Legea
Udalak Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena; 16.3 eta 17. artikuluak
Bertzelako administrazio publikoak Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena; 16.3 artikulua
Estatistikako Institutu Nazionala Apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena; 17.3 artikulua
Nazioarteko transmisioak Ez dago aurreikusia
Unitate arduradunak Udala, zerbitzu orokorrak
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili: Toki entitatearen udal bulegoak
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK
IDENTIFIKAZIO DATUAK
Izen-deiturak
NANa/IFZ
Helbidea
EZAUGARRI PERTSONALAK
Jaioteguna
Jaioterria
Sexua
Nazionalitatea
DATU AKADEMIKO ETA PROFESIONALAK
Prestakuntza / tituluak
SARRERA ETA IRTEEREN ERREGISTROAREN FITXATEGIA
Deskribapena Sarrera eta irteeren fitxategi mistoa
Tratamendu sistema Fitxategi mistoa Maila Oinarrizkoa
Xedeak eta erabilerak Agirien sarrera eta irteeren erregistroa
Ukituak Toki entitatearekin administratiboki ikusteko duten pertsona guztiak
Datuak nola biltzen diren Interesdunek eta ordezkariek emanda, erregistro publikoetatik eta beste administrazio publikoetatik
Bilketan erabilitako euskarria paperezko inprimakiak, elkarrizketa. Erregistro elektronikoa
Datuen komunikazioa Ez da aurreikusi
Nazioarteko transmisioak Ez da aurreikusi
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien aurka jotzeko eskubideak non erabili: Udal bulegoak.
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK
IDENTIFIKAZIO DATUAK
Izen-deiturak
NANa/IFZ
Posta helbidea eta helbide elektronikoa
Telefono finkoa eta sakelakoa
GAZTIGU, KEXA, IRADOKIZUN ETA HITZORDUEN FITXATEGIA
Deskribapena Gaztigu, kexa, iradokizun eta hitzorduen fitxategia
Tratamendu sistema Fitxategi mistoa Maila Oinarrizkoa
Xedeak eta erabilerak Fitxategiaren xedea da gaztigu, kexa eta iradokizunak eta teknikari eta zinegotziekiko hitzorduak jasotzea
Ukituak Udalari jakingarriak eman edo eskatzen dizkioten lagun guztiak
Datuak nola biltzen diren Interesdunek edo haien ordezkariek dokumentazioa eskutan utzita
Bilketan erabiltzen den euskarria Telefonoko solasaldia
Datuen komunikazioa Ez da aurreikusi
Nazioarteko transmisioak Ez da aurreikusi
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili: Toki entitatea, bulego orokorrak
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK
IDENTIFIKAZIO DATUAK
Izen-deiturak
Posta helbidea eta helbide elektronikoa
Telefono finkoa eta sakelakoa
OSPAKIZUN ZIBILEN FITXATEGIA
Azalpena Ospakizun zibilen fitxategia
Tratamendu sistema Fitxategi mistoa Maila Oinarrizkoa
Xedeak eta erabilerak Fitxategiaren xedea da datuak jasotzea, Udalaren instalazioetan ospakizun zibilak egiteko
Ukituak Ospakizuna egitea eskatzen duten lagun guztiak
Datuak nola biltzen diren Interesdunek edo haien ordezkariek dokumentazioa eskutan utzita
Bilketan erabiltzen den euskarria Telefono bidezko elkarrizketa, 012 zerbitzua
Datuen komunikazioa Ez da aurreikusi
Nazioarteko transmisioak Ez da aurreikusi
Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili: Toki entitatea, bulego orokorrak
FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK
IDENTIFIKAZIO DATUAK
Izen-deiturak
Posta helbidea eta helbide elektronikoa
Telefono finkoa eta sakelakoa
EZKONTZA ZIBILEN ETA IZATEZKO BIKOTEEN FITXATEGIA
Azalpena Toki entitatean ezarri den erregistroan izena eman duten izatezko bikoteen eta ezkontza zibila egin dutenen fitxategia
Tratamendu sistema Fitxategi mistoa Maila Oinarrizkoa
Xedeak eta erabilerak Ezkontza zibilak tramitatzea eta ezkondurik egon gabe, modu zibilean elkarrekin bizi diren izatezko bikoteen erregistroa, haien izatezko bikote izaeraren ziurtagiria, estatistika eginkizuna
Ukituak Udaletxera etortzen direnak ezkontza zibila egitea eskatzeko, eta erregistro honetan izena emateko, bietako batek udalerrian erroldaturik egon behar du
Datuak nola biltzen diren Interesdunek emanda
Bilketan erabilitako euskarria Paperezko inprimakia
Datuen komunikazioa Erregistro Zibilari buruzko legea, Bikote Egonkorrendako Berdintasun Juridikoari buruzko
...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR