Alkatetzaren dekretua, adingabeen babesari buruzkoa

SecciónIII. Nafarroako Kontseilua

Zizur Nagusiko Udaleko Alkatetzak, 2017ko urtarrilaren 16an, honako ebazpen hau eman zuen:

Zizur Nagusiko Alkatetzaren 24/2017 Dekretua, urtarrilaren 16koa.

Alkatea: Jon Gondán Cabrera.

Gaia: Haurren eta nerabeen babesa.

Adingabeen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikuluak, Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legeak emandako idazketaren arabera, ezartzen du adingabeekin harremana izan ohi duten lanbide, ogibide eta jardueretan aritzeko ezinbesteko baldintza dela kondenarik jaso ez izana, epai irmo baten bidez, sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik; horren barruan daude, sexu-erasoa eta sexu-abusua, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa eta adingabeak galbideratzea, baita gizakien salerosketa ere. Hori guztia dela eta, exijitzen du adingabeekin harremana izan ohi duten lanbide, ogibide edo jarduerak egin nahi dituen orok inguruabar hori frogatu beharko duela Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ezezko ziurtagiria aurkeztuta.

Halaber, Boluntarioei buruzko urriaren 14ko 45/2015 Legearen 8.4 artikuluak ezartzen duenez, adingabeekin harremana izatea eskatzen duten boluntariotza entitateetan eta programetan boluntario izateko ezinbestekoa izanen da kondenarik jaso ez izana, epai irmo baten bidez, sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta adingabeen salerosketa edo esplotazioagatik ere. 1/1996 Lege Organikoak bezala, xede horretarako arautzen du boluntario aritu nahi dutenek inguruabar hori frogatu beharko dutela Zigortuen Erregistro Zentralaren ezezko ziurtagiria aurkeztuta, halako delituei dagokienez.

26/2015 Legearen azken xedapenetako hamazazpigarrenak Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren sorrera arautzen du, eta Gobernuari ahalmena ematen dio behar diren erregelamenduzko xedapenak eman ditzan, sei hilabeteko epean, legea argitaratzen denetik, horrela Sexu Delitugileen Erregistro Zentrala antolatzeko Zigortuen Erregistro Zentralean eta Adingabeen Zigor Erantzukizunari dagokion Epaien Erregistro Zentralean, Justizia Administrazioari laguntzeko erregistro sistemetan integratuta; orobat, idazpenak inskribatu eta deuseztatzeko araubidea, eta bertan jasotako informazioa eskuratzea, betiere konfidentzialtasuna bermatuta.

Azken xedapen hori betetzeko onetsi zen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretua, Sexu Delitugileen Erregistro Zentrala arautzen duena, zeina 2015eko abenduaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 2016ko martxoaren 1ean jarri baitzen indarrean.

Lege testuinguru berri horretan, kontuan hartu behar da Zizur Nagusiko Udalak eta bere Musika Eskolako Patronatua erakunde autonomoak zenbait zerbitzu ematen dituztela, zuzenean eta bertako langileen bidez, non hainbat profesionalek harremana izan ohi baitute adingabeekin; hori horrela, beharrezkoa da behar diren xedapenak ematea, horrela bermatzeko Zizur Nagusiko Udaleko eta Musika Eskolako Patronatua erakunde autonomoko langileek, izan funtzionario edo izan administrazio-kontratudun edo lan-kontratudun, 1/1996 Lege Organikoaren 13.5. artikuluan ezarritako baldintza betetzen dutela beren eginkizunetan adingabeekin aritzen direnean.

Orobat, Zizur Nagusiko Udalak eta, kasuan-kasuan, Musika Eskolako Patronatua, Ardoi Kirol Patronatua eta Udalaren Kultura Patronatua erakunde autonomoek esleitzen dituzten kontratu batzuk gauzatzean, profesionalek edo boluntarioek harreman zuzena izan ohi dute adingabeekin.

Halaber, Zizur Nagusiko Udalak eta, kasuan-kasuan, Musika Eskolako Patronatua, Ardoi Kirol Patronatua eta Udalaren Kultura Patronatua erakunde autonomoek, gizarte-ekintza eta herritarren partaidetza sustatzeko helburuarekin, diru-laguntzak ematen dizkiete Hirugarren Sektoreko entitateei, udal ondasunak erabiltzeko baimena ematen dute, edo hainbat programa edo jardueratan parte hartzen dute beste entitate batzuekin batera, eta, horietan, bai profesionalek bai boluntarioek harreman zuzena izan ohi dute adingabeekin; horregatik, egoki diren xedapenak hartu behar dira profesional edo boluntario horiek bete dezaten 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikuluan eta Boluntarioei buruzko 45/2015 Legearen 8.4 artikuluan ezarritako betebeharra.

Horrenbestez, dekretu honen xedea da Zizur Nagusiko Udalak eta Musika Eskolako Patronatua, Ardoi Kirol Patronatua eta Udalaren Kultura Patronatua erakunde autonomoek bermatzea lege-baldintza hori betetzen dutela erakunde horietako langileek eta, era berean, haurrei eta nerabeei zerbitzuak emateko helburuz Zizur Nagusiko Udalak eta Musika Eskolako Patronatua, Ardoi Kirol Patronatua eta Udalaren Kultura Patronatua erakunde autonomoek esleitutako kontratuak dauzkaten enpresetako langileek. Halaber, xedapen honen xedea da ziurtatzea baldintza hori bera betetzen dutela Hirugarren Sektoreko entitateetako profesionalek eta boluntarioek, bai eta adingabeendako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR