Alkatetzaren dekretua

SecciónIII. Nafarroako Kontseilua

Lizarrako Udaleko alkate udalburuak 96/2016 Ebazpena eman zuen 2016ko martxoaren 17an. Hona hemen haren testu osoa.

Kontuan harturik aurtengo martxoaren 18tik 27ra, biak barne, Lizarrako udal mugapetik kanpo izanen naizela.

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak ezartzen duela: “alkateordeek ordeztuko dute alkatea, betiere izendapen hurrenkeraren arabera, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean (...)”.

Kontuan harturik Alkatetzaren ekainaren 23ko 181/2015 Ebazpena, entitate honetako lehen alkateorde Emma Ruiz Sanz andrea izendatzen duena, eta bigarren alkateorde, berriz, Marta Astiz Calatayud andrea.

Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikuluaren lehen lerroaldeak xedatzen duela, bigarren lerroaldeak xedatua deusetan ukatu gabe, ezen “alkatea kanpoan denean, edo eri nahiz ezindurik dagoenean, haren eginkizunak ezin izanen dituela bereganatu dagokion alkateordeak, non ez diren bere esku espresuki uzten; betiere, 44. artikuluko lehen eta bigarren zenbakietan bildutako baldintzak betetzen badira”.

Aintzat harturik lehen alkateordea den Emma Ruiz Sanz andreak adierazi duela herritik kanpo egonen dela egun horietan –Aste Santuan–.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.1 artikuluak, lege bereko 47.2 artikuluaren bitartez aplikatzen baita, ematen dizkidaten eskumenez baliatuz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Lizarrako Udaleko bigarren alkateorde Marta Astiz Calatayuden esku uztea esleiturik ditudan eginkizun guztiak, haietan nire ordez ari dadin, 2016ko martxoaren 18tik 27era udal mugapetik kanpora naizen bitartean.

Bigarrena.–Aipatu ordezkapenak iraupen zehatza izanen du, eta 2016ko martxoaren 28an bukatuko da, edo, hala behar badu, itzultzen naizen momentuan, edozein arrazoi dela-eta egun hura baino lehenago itzultzen banaiz.

Hirugarrena.–Honako ebazpen hau...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR