Alkatetzaren 73/2017 Dekretua. Alkatetza ordeztea

SecciónIII. Nafarroako Kontseilua

Alloko Udaleko alkate udalburuak, 2017ko uztailaren 4an, 73/2017 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Alkatetzaren 73/2017 Dekretua.

“Kontuan harturik aurtengo uztailaren 6tik 13ra (biak barne) Alloko udal mugartetik kanpo izanen naizela.

Ikusirik, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak ezartzen duela alkateordeek ordeztuko dutela alkatea, betiere izendapen ordenaren arabera, hura herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean (...).

Kontuan harturik Alkatetzaren ekainaren 12ko 65/2017 Ebazpena, alkateordea izendatzen duena, zeinaren bidez M.ª Begoña Fernández Alonso zinegotzia izendatu baitzen lehen alkateorde.

Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.2 artikuluaren lehen lerroaldeak xedatzen duela, bigarren lerroaldeak xedatua deusetan ukatu gabe, ezen “alkatea kanpoan denean, edo eri nahiz ezindurik dagoenean, haren eginkizunak ezin izanen dituela bereganatu dagokion alkateordeak, non ez diren bere esku espresuki uzten; betiere, 44. artikuluko lehen eta bigarren zenbakietan bildutako baldintzak betetzen badira”.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.1 artikuluak, lege bereko 47.2 artikuluaren bitartez aplikatzen baita, ematen dizkidaten eskumenez baliatuz,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Alloko Udaleko lehen alkateorde M.ª Begoña Fernández Alonsoren esku uztea esleiturik ditudan eginkizun guztiak, haietan nire ordezko izan dadin, 2017ko uztailaren 6tik 13ra, biak barne, udal mugartetik kanpora nagoen bitartean.

Bigarrena.–Delako ordezteak iraupen mugatua izanen du, eta 2017ko uztailaren 14an bukatuko da, itzultzen naizenean.

Hirugarrena.–Honako ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Alloko Udaleko iragarki oholean ediktuak ikusgai edukitzea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR