Alkatetzaren 14/2016 Dekretua, urriaren 26koa

SecciónIII. Nafarroako Kontseilua

Adierazi den egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak 14/2016 Dekretua eman du, eta hau da horren testua:

“Udalaren Erregelamendu Organikoak 23. (4, 5 eta 6 puntuak), 34., 35. eta 36. artikuluetan zehazten du zinegotzi delegatuen araubidea; aldiz, 82.etik 86.era bitarteko artikuluetan, hartutako eskudantziak erabiltzeko araubide orokorra.

Orobat, aipatutako Erregelamendu Organikoak 23.4 artikuluan ezartzen duenez, alkateak edozein zinegotziri eskuordetze berezia ematen ahal dio alor horien barneko gai zehatzak zuzentzeko eta kudeatzeko, nahiz eta Tokiko Gobernu Batzarreko kide ez izan.

Berriz, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren 43.4 artikuluan, eta Udalaren Erregelamendu Organikoaren 23.6 b) artikuluan ezartzen denez, zerbitzu jakin baterako izan daitezke eskuordetzeak, eta bertzeren esku uzten diren ahalmenetan zerbitzuen barne zuzendaritza eta kudeaketa sartzen dira, baina ez hirugarrenei eragiten dieten administrazio egintzak agintzekoa, hori alkatearen edo, behar denean, alorreko zinegotzi delegatuaren ardura izanen baita, Udalaren Erregelamendu Organikoaren aipatu artikuluan ezartzen den bezala.

Oinarrizko legerian, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluak arautzen du eskumenen eskuordetzea.

Tuterako Udalaren Antolaketa Administratiboaren egungo Erregelamenduak ezartzen du Udalaren administrazio zerbitzuen antolaketa; horregatik, komenigarri eta beharrezko juzgatzen da haren arabera hainbat eskuordetze egitea, hura osatzen duten administrazio unitate guztien ohiko funtzionamenduari jarraipena eman diezaioten.

Egintza hau da aipatutako toki araubideak eta 40/2015 Legearen araubide oinarrizkoak Alkatetzaren esku uzten dituen hautazkoetarik.

Ahalmen horiek erabiliz, aipatutako toki araubideak eta oinarrizko araubideak Alkatetzaren esku uzten dituen hautazko egintzen barnean sartzen baitira, eta gaia arautzen duten toki araubidearen arloko gainerako legezko xedapenak ikusita,

DEKRETATU DUT:

Lehenbizikoa.–Ignacio Magallón Gil eskuordetzea, modu berezian, Babes Zibilari dagozkion gaien barne zuzendaritza eta kudeaketarako, baina ez hirugarrenak ukitzen dituzten egintza administratiboen bitartez ebazteko ahalmenerako.

Bigarrena.–Eskuordetze berezia duen zinegotziak aitzinetik...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR