Alkatetza Dekretua adingabeen babesari buruz

SecciónIII. Nafarroako Kontseilua

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2016ko apirilaren 21ean, honako dekretu hau eman du:

DAL 21-ABR-16 (1/GT).

Adingabeen Babes Juridikoari buruzko urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikuluak, Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema Aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legeak emandako idazketaren arabera, ezartzen du adingabeekin ohiko kontaktua duten lanbide, ogibide eta jardueretan aritzeko ezinbesteko baldintza dela epai irmo baten bidez kondenarik jaso ez izana sexu-askatasun eta -ukigabetasunaren aurkako delituren batengatik -eta horren barruan daude, sexu-erasoa eta -abusua, sexu-jazarpena, exhibizionismoa eta sexu-probokazioa, prostituzioa eta sexu-esplotazioa eta adingabeak galbideratzea- zein gizakien salerosketagatik, eta horretarako exijitzen du adingabeekin ohiko kontaktua duten lanbide, ofizio edo jarduera horiek egin nahi dituen orok inguruabar hori frogatu beharko duela Sexu-delitugileen Erregistro Zentralaren ezezko ziurtagiria aurkeztuta.

Halaber, Boluntarioei buruzko urriaren 14ko 45/2015 Legearen 8.4 artikuluak ezarri du adingabeekin ohiko kontaktua eduki behar duten boluntariotza-entitateetan eta -programetan boluntario izateko betekizuna izanen dela epai irmo baten bidez kondenarik jaso ez izana sexu-askatasunaren eta -ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta adingabeen salerosketa edo esplotazioagatik ere. 1/1996 Lege Organikoak bezala, xede hartarako arautzen du boluntario aritu nahi dutenek inguruabar hori frogatu beharko dutela halako delituengatik Zigortuen Erregistro Zentralaren ezezko ziurtagiria aurkeztuta.

26/2015 Legearen azken xedapenetako hamazazpigarrenak sexu-delitugileen erregistro zentralaren sorrera arautzen du, eta Gobernuari esleitzen dio ahalmena behar diren erregelamendu-xedapenak emateko -sei hilabeteko epean, Legea argitaratu eta hortik aitzina-, hala sexu-delitugileen Erregistro Zentrala antolatzeaz -Zigortuen Erregistro Zentralean eta Adingabeen Zigor Erantzukizunari dagokien Epaien Erregistro Zentralean, Justizia Administrazioari laguntzeko erregistro-sistemetan integratuta- nola araubidea zehazteaz bezainbatean, erregistro hartako idazkunak egiteari eta ezerezteari nahiz bertan jasotako informazioa eskuratzeari dagokienez -betiere haien konfidentzialtasuna bermatuta-.

Azken xedapen hori betetzeko onetsi zen abenduaren 11ko 1110/2015 Errege Dekretua, Sexu-delitugileen Erregistro Zentrala erregulatzen duena, zeina 2015eko abenduaren 30ean "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratu eta 2016ko martxoaren 1ean indarrean sartu baitzen.

Lege-testuinguru berri horretan, kontuan hartu behar da Iruñeko Udalak zenbait zerbitzu ematen dituela, zuzenean eta bertako langileen bidez, non hainbat profesionalek ohiko kontaktua baitute adingabeekin, eta, horrenbestez, beharrezkoa da behar diren xedapenak ematea, bermatzeko Iruñeko Udaleko langileek edo haren menpe dagoen Haur Eskolen Erakunde Autonomokoek 1/1996 Lege Organikoaren 13.5. artikuluan ezarritako baldintza bete dezatela beren eginkizunetan aritzean -dela funtzionario gisa, dela administrazio- zein lan-kontratudun bezala-.

Orobat, Iruñeko Udalak zein Haur Eskolen Erakunde Autonomoak esleitzen dituzten kontratu batzuk burutzen jarduten duten hainbat pertsonak -profesional nahiz boluntario- ohiko kontaktua dute adingabeekin.

Halaber, Iruñeko Udalak eta, kasuan-kasuan, Haur Eskolen Erakunde Autonomoak, gizarte-ekintza eta herritarren partaidetza sustatzeko helburuarekin, Hirugarren Sektoreko entitateei diru-laguntzak eman, udal-ondasunak erabiltzeko baimendu, edota beste entitate batzuekin batera hainbat programa edota jardueretan parte hartu edo haiekin elkarlanean aritzen dira, halakoak non hainbat pertsonak -profesional nahiz boluntario- ohiko kontaktua baitute adingabeekin, eta horren karietara egoki diren xedapenak hartu behar dira profesional edo boluntario horiek bete dezaten 1/1996 Lege Organikoaren 13.5 artikuluan eta Boluntarioei buruzko 45/2015 Legearen 8.4 artikuluan aurreikusitako betekizuna.

Horrenbestez, Dekretu honen xedea da Iruñeko Udalak eta Haur Eskolen Erakunde Autonomoak bermatzea lege-baldintza hori betetzen dutela hala bi erakunde horietako langileek nola zerbitzuak haurrei eta nerabeei zuzentzeko helburuz Iruñeko Udalak eta Haur Eskolen Erakunde Autonomoak esleitutako kontratuak dauzkaten enpresetako langileek. Halaber, xedapen honen xedea da ziurtatzea betekizun hori bera betetzen dutela Hirugarren Sektoreko entitateetako profesionalek eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR