30/2012 FORU AGINDUA, abuztuaren 8koa, Sustapeneko kontseilariak emana. Honen bidez indarrik gabe uzten da abuztuaren 20ko 86/2009 Foru Aginduaren bidez hasitako jendaurreko aldiaren tramitea, behin-behinekoz onesten da 'Iruñeko ingurabidea bikoiztea. Tartea: Olloki-Ezkabako tunelen iparraldeko irteera' izeneko trazadura proiektua, eta jendaurrean jartzen da ukitutako ondasun eta eskubideen eta ingurumenaren gaineko eraginaren ondorioetarako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Azterlan eta Proiektuen Zerbitzuak aditzera ematen du ezen, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariaren abuztuaren 20ko 86/2009 Foru Aginduaren bidez, behin-behinekoz onetsi zela "Iruñeko ingurabidea bikoiztea. Tartea: Olloki-Ezkabako tunelen iparraldeko irteera" izeneko proiektua, eta jendaurrean jarri zela. Foru agindu hori 2009ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 7an.

Jendaurreko aldian zenbait alegazio jaso ziren, gehienak ingurumen arlokoak.

Alegazioak aztertu eta kontuan harturik, aldatu egin da proiektua. Horren ondorioz, bidezkoa da jendaurreko aldiaren oraingo tramitea indarrik gabe uztea eta jendaurreko beste aldi bat irekitzea.

Hala, behin-behinekoz onets dadin aurkeztu da "Iruñeko ingurabidea bikoiztea. Tartea: Olloki-Ezkabako tunelen iparraldeko irteera" izeneko trazadura proiektua, LKS Ingeniería, S. Coop. enpresak prestatua, eta jendaurrean jartzen da, ukitutako ondasun eta eskubideen eta ingurumenaren gaineko eraginaren ondorioetarako

Nafarroako Errepideen III. Plan Zuzentzaileak (2010-2018), Nafarroako Parlamentuko Herri Lanen Batzordearen 2010eko urriaren 26ko bilkuran hartutako Erabakiaren bidez onetsiak, "Olloki-Ezkabako tunelen bikoizketa" jasotzen du, 199. jarduketa gisa.

Proiektuaren eremua Ezkabarteko, Uharteko eta Esteribarko udal mugapeetan dago.

Trazadura Arga ibaiaren gaineko zubian hasten da, Ollokiko gurutzagunean, eta Ezkabako tunelen iparraldeko irteerako zubian bukatzen, Ultzama ibaia Arreko biribilgunearen ondotik pasatuta. Jarduketak 2.600 metroko luzera du guztira, gutxi gorabehera.

Funtsean, hiru erreiko galtzadari lau errei eman nahi zaizkio, erdialdean erdibitzaile bat eginez, luzera osoan hesi zurruna duela; horretaz gainera, Arreko biribilgunearen ondoan Ultzama ibaiaren gainean dagoen zubiko taula zabaldu egin nahi da.

Hasierako tartean, errepidearen zabaltzea batez ere ezkerraldetik eginen da, plataforma alde horretatik zabaltzea errazagoa delako eta eskuinaldean ibilgailu motelendako errei bat dagoelako eta, beraz, horrek zabaltze lanerako zentzuzko aukerak mugatzen dituelako, malkartsua baita toki horretan dagoen lubeta.

0+240 K.P.aren parean, lotune bat eginen da bertan dagoen zerbitzu bideari sarbidea emateko, Ezkaba-Olloki norabidean. Zati batean bat egiten du Done Jakue Bidearekin.

0+400 K.P.tik 0+600 K.P.ra bitarte, bi aldeetan eginen da zabaltze lana, neurri mugatu batean (50 cm inguru), jada lau errei baitaude, izan ere ibilgailu motelendako bi aldeetako erreiek bat egiten dute lubaki eremuan.

0+600 K.P.tik aurrera, eskuinaldetik eginen da zabaltzea, Ultzama ibaiaren gaineko zubiraino, Arreko biribilgunearen ondoan. Zubi hori bi aldeetatik zabaltzeak, beraz, errepideko plataforma ere bi aldeetatik zabaltzea baldintzatzen du.

Arreko biribilgunean bertarako sarbideak aldatzen dira geometria berriari egokitzeko, zati nagusian lau errei eginez, baina planta orokorra funtsean aldatu gabe.

Arreko biribilgunetik hasita, gaur egungo Iruña-Behobia N-121-A errepidearen trazadurari jarraituz, Arreko saihesbidean barna, Ezkabako tunelen irteerako biribilgunearen aurreko zubiraino iristen gara. Tarte guztian, galtzada eskuinaldetik zabalduko da, zailagoa izanen bailitzateke ezkerraldetik egitea, Ezkaba mendiaren hegala baitago bertan.

Tarte guztian hiru gurutzagune agertzen dira, bata garrantzi eta trafiko handikoa, hau da, Arreko biribilgunea, zenbait sarbide dituena, eta bigarren mailako bi gurutzagune, Mankomunitateak Burringo eta Uharteko eremuetan dituen ur-biltegiei eta azken ur-biltegi horren ondoan dagoen azpiestazio elektrikoari sarbidea emateko.

Zati nagusiko eredu-sekzioa bi galtzadaz osatuta dago, bakoitzak 3,50 m-ko bi errei dituela, 2,50 m-ko bazterbideak kanpoaldean, 0,50 m-koak barnealdean, eta 1,00 m-ko erdibitzailea hesi zurrunarekin. Arren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR