158/2011 FORU AGINDUA, azaroaren 14koa, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, 2012-2015 aldian Nafarroako kirol federazioetako hauteskunde prozesuak egiteko arauak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legearen 6.2.e) artikuluak xedatzen du Foru Komunitateko kirol arloko administrazioaren eskumena dela Nafarroako kirol federazioak eta, hala badagokio, Nafarroako beste kirol entitate batzuk koordinatu eta babestea esleitu zaizkien eginkizun publikoak betetzen ari direnean, haien jarduera pribatua ezertan eragotzi gabe.

Uztailaren 5eko 15/2001 Foru Lege horren 42.4 artikuluak xedatzen du Nafarroako kirol federazioei, beren berariazko eginkizunez gainera, administrazio arloko eginkizun publiko batzuk ere badagozkiela, delegazioz, eta kasu horretan Foru Komunitateko Administrazioaren laguntzaile gisa aritzen direla.

Lege horren 49.2.i) artikuluak ezartzen du Nafarroako kirol federazioek, delegazio bidez, federazioetako hauteskunde prozesuak kontrolatuko dituztela, Nafarroako Foru Komunitateko kirol administrazioak koordinaturik eta babesturik.

Bestalde, Nafarroako kirol entitateak eta horien erregistroa arautzen dituen apirilaren 14ko 80/2003 Foru Dekretuaren 45.1 artikuluak xedatzen du federazioko burua eta batzar nagusiko kideak aukeratzeko hauteskunde prozesuak erregelamendu bidez arautuko direla, ordezkaritza eta parte-hartze demokratikoaren printzipioei jarraikiz, kasuko kirol modalitatearen berezitasunen arabera.

45. artikulu horren 2. idatz-zatian zehazten da Foru Komunitateko kirol administrazioak federazioetako hauteskunde prozesuetarako arauak emanen dituela, karguan aritzeko bateraezintasun kausak zehaztuz, deusetan galarazi gabe estatutuetan ezar daitezkeen beste bateraezintasun kausa batzuk.

Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilariak urriaren 28an emandako 111/2011 Foru Aginduaren bidez, 2012-2015 aldian Nafarroako kirol federazioetako hauteskunde prozesuetarako arauak egiteko prozedurari hasiera eman zitzaion.

Ikusirik izandako prozedura eta txostenak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 5/2004 Foru Legeak eta Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 4ko 15/2001 Foru Legeak emandako ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-2012-2015 aldian Nafarroako kirol federazioetako hauteskunde prozesuei buruzko arauak, eranskinean ageri direnak, onestea.

XEDAPEN INDARGABETZAILEAK

Lehena.-Indargabeturik gelditzen da 299/2007 Foru Agindua, abenduaren 13koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, 2008-2011 aldian kirol federazioetako hauteskunde prozesuak egiteko arauak onesten dituena.

Bigarrena.-Indarrik gabe utzi dira, orobat, foru agindu honetan ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko edo beheragoko xedapen guztiak.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Lehena.-2012-2015 aldian, federazioetako hauteskunde prozesuen kontrola Nafarroako kirol federazioen esku uzten da, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak koordinaturik eta zaindurik.

Bigarrena.-Federazioaren lehenbiziko batzar nagusia osatu eta federazioko lehenbiziko burua hautatzeko, zilegi izanen da kirol federazioko gobernu eta ordezkaritza organoetarako hautesle eta hautagai izateko betebeharren berariazko erregulazioa ezartzea. Hala bada, kirol federazioko bultzatzaileak ordezkatzeko eratzen den eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak onesten duen kudeaketa batzordeak eginen du hauteskundeen erregelamendua.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.-Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari foru agindu honetan xedatutakoa interpretatzeko eta aplikatzeko ahalmena ematea.

Bigarrena.-Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Hirugarrena.-Foru agindu hau igortzea Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Instituturi, Kirol Zuzendariordetza Nagusiari, Entitateen eta Kirol Errendimenduaren Atalari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Nafarroako Kirol Justiziako Batzordeari eta Nafarroako Kirol Justiziako Batzordearen idazkaritzari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.-Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2011ko azaroaren 14an.-Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Elena Torres Miranda.

ERANSKINA

2012-2015 aldian Nafarroako kirol federazioetako hauteskunde prozesuak egiteko arauak

1. artikulua. Aplikazio eremua.

Foru agindu honetako xedapenak Nafarroako Kirol Entitateen Erregistroan izena emana dauden Nafarroako kirol federazioetan aplikatuko dira, 2012-2015 aldian federazioetan egin beharreko hauteskunde prozesuetarako.

2. artikulua. Hauteskundeak egitea.

1. Nafarroako kirol federazioek Nafarroako kirol federazio bakoitzak eginen duen hauteskunde prozesua arautzeko erregelamendua aurkeztu behar diote Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuari, hauteskunde prozesua hasi baino hilabete lehenago gutxienez, eta, betiere, 2012ko martxoaren 31 baino lehenago, foru agindu honetan ezarritakoari loturik. Hauteskunde prozesua ezin hasiko da Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak ebazpen bidez onesten ez badu. Onespen hori ez duten hauteskunde prozesuak erabat deusez joko dira.

2. Hauteskunde prozesua hasi baino hilabete lehenagoko epe hori, aurreko puntuan aipatu dena, betetzen ez duten eskaerak ere ebazten ahalko ditu Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak, baldin eta uste bada prozesu hori betetzeak federazioaren garapen eta funtzionamendu hobeak ekarriko dituela.

3. Hauteskundeen erregelamenduaren proiektua zuzendaritza batzordeak prestatu eta onetsiko du eta federazioaren batzar nagusiak berretsiko. Onesten denetik gehienez hilabeteko epean, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren erregistroan erregelamendu horren bi kopia aurkeztu behar dira, berretsi ziren batzar nagusiaren aktarekin batean. Akta horretan berariaz jaso beharko da erregelamendu proposamen hori Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak indarreko aruak zorrotz betez egin ditzakeen aldaketen mendean dagoela, eta hauteskunde erregelamenduari gehituko zaizkiola, federazioaren batzar nagusia berriz biltzeko beharrik gabe.

4. Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak federazioetako hauteskundeetarako erregelamendu guztiak gainbegiratuko ditu eta haien onespenari buruz ebatziko, eskaera egin ondorengo bi hilabeteko epean, gehienez. Gainera, hauteskunde prozesuak koordinatu eta babestuko ditu. Onespenaren gaineko ebazpen espresurik eman ezean, eskaerari uko egin zaiola ulertuko da.

5. Gobernu eta ordezkaritza organoak normalean lau urtean behin hautatuko dira. Horien agintaldiak ordezkoek jabetza hartu arte iraunen du eta, beharrezkoa bada, jardunean egonen dira ordura arte.

6. Batzar nagusiak hauteskunde prozesuaren egutegia finkatuko du; prozesu horrek bi hilabete iraunen du gehienez.

7. Hauteskundeak, ezinbestean, kirol federazio bakoitzari dagokion urte olinpiarrean eginen dira. Federazio olinpiarrak ez direnek, berriz, udako Joko Olinpiarrak jokatzen diren urtean eginen dituzte. Kasu guztietan, dena den, hauteskunde prozesua dagokion urteko uztailaren 1a baino lehen burutuko da, ondorengo puntuan jasotako salbuespena izanik.

8. Prozesua uztailaren 1etik aurrera egin nahi bada, federazioak 2012ko martxoaren 31 baino lehen eskatu beharko du, eskaera arrazoitu eta justifikatu baten bidez, proposatutako datak adieraziz. Kasu horretan, behin Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuak eskaeraren gainean ebatzirik onetsiko dute erregelamendua federazioaren zuzendaritza batzordeak eta batzar nagusiak.

3. artikulua. Hauteskunde errolda.

1. Hauteskunde erroldan pertsonen eta kirol arloko entitateen datuak agertuko dira. Erroldan dagokion federazioak emandako ziurtagiria sartuko da, eta horretan batzar nagusirako hautesle izateko foru agindu honetan eskatutako beharkizunak betetzen direla adieraziko da.

Federazioak ezartzen badu entitate batzuek lizentzia kopuruarengatik boto gehiago izateko aukera dutela, hauteskunde erroldan adierazi beharko da zenbat lizentzia dituzten kirol entitateek.

2. Hautesle errolda erakusgai jarriko da leku hauetan: federazioan, Kirolaren Etxeko egoitzako iragarki oholean -baldin eta federazioak egoitza soziala lokal horretan badu-, federazio bakoitzaren web orrian eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren bulegoetan. Iragarki oholean argitaratutako erroldak kontsultarako bakarrik egonen dira, ezin izanen da horien kopiarik egin.

3. 5 egun balioduneko gutxieneko epea ezarriko da hauteskunde erroldari buruzko erreklamazioak egiteko. Hauteskunde batzordeak ebatziko du horien gainean.

Erroldari buruz hauteskunde batzordeak ematen dituen ebazpenen kontrako errekurtsoak Nafarroako Kirol Justiziako Batzordeari aurkeztuko zaizkio.

Erreklamazioak ebatzi eta hauteskunde errolda irmo deklaratu ondoren, ezin izanen da hari buruzko inpugnaziorik egin hauteskunde prozesuaren gainerako aldietan.

4. Behin betiko hauteskunde erroldaren ale bat Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutura igorri beharko da, eta bertan geldituko da gordailatua.

5. Erroldako pertsona fisikoen kasuan, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoan datu pertsonalak babesteko dauden araudiak bete beharko dira.

4. artikulua. Hauteskundeen erregelamendua.

1. Federazioek hauteskundeen erregelamendu bat izanen dute, hauteskundeetarako deia egin aurretik...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR