10/2009 FORU AGINDUA, otsailaren 9koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak emana, jendaurreko aldia eta ukitutako toki-entitateen entzunaldikoa ebatzi eta 'NA-134 errepidean (Ebroko Ardatza) Lodosako saihesbidea egiteko proiektua' behin betiko onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko kontseilariak otsailaren 19an emandako 13/2008 Foru Aginduaren bidez, "NA-134 errepidean (Ebroko Ardatza) Lodosako saihesbidea egiteko proiektua" behin-behinekoz onetsi, ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri eta ukitutako toki entitateei entzunaldia eman zitzaien.

Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak aditzera eman du jendaurreko aldian honako alegazio hauek aurkeztu direla:

1. alegazioa.-José Ramón Martínez Benito, Sartagudako Udaleko alkatea, Sartagudako Udala ordezkatuz.

1.a) Alegatzen du, NA-6221errepidea zabaldu eta hobetzeko proiektuaren trazadura osoa ezagutu ondoren, Sartagudan zenbait arazo sortzen dituela eta ez egiteko eskatzen du.

1.b) Trazadura hobea iruditzen zaio beste zubi bat egitea Ebro ibaiaren gainean NA-6221 errepidearen hasieran dagoen biribilgunean eta, Ebro ibaia gurutzaturik, NA-123 errepidearekin elkartzea. Ebroren gainean zubi berria egiten ez bada, bi alternatiba proposatzen ditu saihesbiderako 3+200 eta 5+000 k.p.en artean.

2. Alegatzen du ezen, aurreikusitako trazadura hautatzen bada, honako jarduketa hauek iruditzen zaizkiola beharrezkoak, istripu-arriskuak saihesteko.

2.a1) 4+200 k.p.an Memoriaren Parkea dago; ukipenak saihesteko, eskatzen du trazadura industrialdera aldatzeko eta jabari publikoko aldea lurzati horretatik kentzeko.

2.a2) Halaber, Memoriaren parketik herriraino espaloi bat egiteko eta zuhaitz eta farolak jartzeko bertan.

2.a3) Adierazten du ezen Sartagudako Udalaren herrilurretako 2189, 2190 eta 566B lurzatiak ez daudela justu-justu egokitzen zaien tokian eta, horregatik, afektazioa aldatu beharko litzatekeela.

2.b) Etorkizunean han izanen de biribilgunearen ondoan kirolean erabiltzeko lurzatiak daude, eta zaharrentzako egoitza bat eta Eguneko zentro bat eraikitzeko asmoa dago; zirkulazioak alde horretan sortzen dituen endredoak gutxitzeko eskatzen du.

2.c) Errepidearen bi aldeetan, Gobella parajean, bide bana egiteko eskatzen du

2.d. El Sotillo parajera eta La Presa eskualde naturalerainoko bide bat egiteko eskatzen du, industrialdetik (4+400 k.p.), 870 lurzatiaren bukaeraraino (5+600 k.p.).

2.e.1) Industria eta nezazaritzako poligonoaren bidegurutzean biribilgune bat eraikitzeko eskatzen du eta bertarako sarbidea 870. lurzatitik bertatik (5+550 k.p.).

2.e.2) 870., 891. eta 957. lurzatien arteko bideari jarraipena emateko, ubidearen gainean zubi bat egiteko eskatzen du.

2.f) Ebro ibaiaren gaineko zubiaren eta saihesbideren bukaeraren artean errepidearen bi aldeetan bide bana egiteko eskatzen du, gero Ebro ibaiaren azpiko aldean elkartuko direnak.

3. Hobetze eta zabaltze jarduketak ukitutako lurzatien zerrenda gehitzen da, gehienbat herrilurrak baitira, eta gehitzen dira izen-deiturak eta helbidea, bai jabeenak, bai maizterrenak, etorkizuneko jarduketetan kontuan har daitezen.

Erantzuna:

1.a) et b) Ezetsi egin da alegatutakoa. Proiektua garatu da II. Errepide Planaren arabera, UPSa onesten zuen 2007ko maiatzaren 28ko Nafarroako Gobernuaren Erabakiaren arabera (2007ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 20koa); gainera, hari buruz Ingurumeneko zuzendari nagusiak, apirilaren 27ko 868/2007 Ebazpenaren bidez, Ingurumen eraginaren adierazpena eman zuen eta 2007ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 20an.

2.a1) eta a2) Onartu egin da alegatutakoa. Proiektuak ez du ukituko Memoriaren Parkea eta espaloiak industrialdean sartzeko biribilguneraino eta Sartagudaraino jarraituko du.

2 a3) Proiektuko lurzatien planoa bat dator erabat udalerriari buruz katastroak dioenarekin. Gaurko egunean 2189 lurzatia lurzorurako da, 2190 lurzatia parke izateko eta 566 lurzatia, berriz, landalurra da. Proiektuak ez ditu ukitzen 2189. eta 2190. lurzatiak eta ahalik eta gutxien ukitzen du 566a.

2.b) Ekainaren 8ko 135/1989 Foru Dekretuak, 21. artikuluan ezartzen du ezen hiri lurzorutarako planeamendurako dokumentu guztiek ingurumeneko zarataren azterlana izan behar dutela eta konpentsaziorako hartu beharreko neurriak ere bai. Errepidearen trazadura gaur egun dagoenera egokitzen da; beraz, egin beharreko jarduketak ez du oraingo egoera okerragotzen.

2.c) Bide bat eginen da ezker aldean; hain zuzen ere, 3+000tik 3+750 k.p.raino jarduera jasango duen horrexetan.

2.d. Bidea eginen da industrialdetik 4+960 k.p.ko bideraino (El Sotillorako sarbidea).

2.e1) Gurutzagunea zehaztu da, kanalizatua eta itxaroteko lerro batez hornitua.

2. e2) Ezetsi egin da alegatutakoa. Lurzatietarako bada lehendik ere sartzeko bidea.

2.f) Errepidearen ezker aldean bide bat eginen da.

3. Herrilurretako lurzatiak errentan hartuak dituzten ondasun eta eskubideen titularren zerrenda gehitu da.

2. alegazioa.-Carlos Ena Martínez jauna eta beste batzuk, Sartagudako U.P.N.ren izenean.

1. Gobellako ureztapen lurretarako sarbidea eskatzen du, bi aldeetan bide bana egiteko, alegia.

2. Industrialdeko biribilgunetik El Sotilloko parajearekin lotura izatea eskatzen du.

3. Nekazaritzako eta abeltzaintzako poligonorarekiko lotunean biribilgune bat eskatzen du, eta El Sotillo-ko gainerako lurzatiekiko lotura.

4. Ebroren zubiaren jarraipeneko ureztapen lurretarako sarbidea eskatzen du, bi aldeetan bide bana egiteko, alegia.

5. Memoriaren Parkea ez ukitzeko eta parkearen espaloia udalerriraino luzatzeko eskatzen du

Erantzuna:

1.a, 2.a, 3.a, 4.a eta 5.a. 1. alegazioari emandako erantzunaren antzekoa.

3. alegazioa.-Viveros Espinosa Hermanos, S.L.

1.a) Dioenez, SA-192 eta SA-193 finkak, Aurora Sola Moreno eta Alberto Benito Martínez jaun-andreen izenean ageri direnak, Viveros Espinosa Hermanos, S.L.renak dira eta bertan berotegi hidroponiko bat dago.

1.b) Azaltzen du SA-194 finka, Viveros Espinosa Hermanos, S.L.ren izenean ageri dena, Aurora Sola Moreno andrearena dela.

1.c) SA-191, SA-191-1, SA 191-2, SA 191-3 eta SA 191-4 finkak Julio Martínez Zapata jaunarenak direla eta Viveros Espinosa Hermanos, S.L.ri errentan emanak direla. Bertan berotegiak paratuak omen dira.

Erantzuna:

1. a), b) eta c). Jendaurreko aldian azaldu diren datuak udal katastroan lortu diren egungo datuak dira. Hala ere, behin betiko proiektuak ez du aurreikusten alegazioan ageri diren lurzatiak ezertan ukitzea.

4. alegazioa.-Blanca Nieves Cordón Erdociain andrea.

Trazadurak bitan banatzen omen dituenez LO-036 y LO-025 finkak, eskatzen du hura aldatzea, okupazioa bazter batekoa izan dadin, eta kaltea txikiagoa.

Erantzuna:

Ezetsi egin da alegatutakoa. Hartu den soluzioa trazadurarako aztertutako beste hainbaten arteko hobekuntza irizpideetan oinarritu da, eta Lodosako LO-036 eta LO-025 lurzatien parte bat hartzen du.

5. alegazioa.-Santiago Eraul Palacios jaunak egina.

1.a, 2.a eta 3.a. Adierazten duenez, proiektuak bere LO-229 finkaren ureztapen-sistema ukituko du; beraz, zegoen moduan utzi beharko da, eta obrak bukatu bitartean beste sistemaren bat jarri beharko da, eta egiten diren kalteak ordaindu.

4. Kalte-ordaina eskatzen du, baldin eta obrek dirauten bitartean beste sistemaren bat jartzen ez bada lurzatiko frutarbolentzat eta kalte egiten bazaie.

Erantzuna:

1.a, 2.a eta 3.a. Onartu egin da alegatutakoa. Kaltea jasaten duen ureztapen sistema lehen zegoen bezala jarriko da, eta okupatu aurreko akta egitean bere finkari zer kalte egiten zaion adierazteko aukera izanen du, behar bezala baloratu ahal izateko.

4. Hala gertatuz gero eta landaketari kalte egiten bazaio, kalte horien ordaina jaso ahal izanen du justiprezioaren fasean.

Aurkeztutako alegazioak ebatzirik, ukituko diren ondasun eta eskubideen zerrendan aldaketak izan dira eta, beraz, eranskinean azaltzen den moduan gelditu da.

Horiek horrela, Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez eskuratu ditudan eskudantziak erabiliz, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. "NA-134 errepidean (Ebroko Ardatza)Lodosako saihesbidea egiteko proiektua" jendaurrean jarri eta ukitutako toki entitateei entzunaldia emateko epea bukatutzat ematea, azalpen zatian azaltzen den moduan.

2. Behin betikoz onestea "NA-134 errepidean (Ebroko Ardatza) Lodosako saihesbidea" egiteko proiektua eta honekin batera doan ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda; proiektuaren hasierako aurrekontuak 17.339.059,30 euro egiten du, BEZa barne.

3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitatean argitaratzen diren egunkarietatik hedadura handienekoa duen batean eta Lodosako eta Sartagudako udaletxeetan. Halaber, ohartarazten da argitalpen hau Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatzen diren ondorioetarako ere egiten dela.

4. Foru agindu hau Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuari, Desjabetze Atalari, Lodosako eta Sartagudako udalei eta alegazio egileei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Foru agindu honek ez dio administrazio bideari bukaera ematen, eta haren aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa deusetan ukatu gabe, foru agindu honek administrazio publikoentzako administrazio bideari bukaera ematen dio. Dena den, administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi edo, hala bada, argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2009ko otsailaren 9an.-Herri Lan, Garraio eta Komunikazioko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR