129/2008 FORU AGINDUA, urriaren 28koa, Osasun kontseilariak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldez aurreko barne egokitzapenaren sistema arautzeko prozedura berezia ezartzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasun kontseilariak urriaren 8an emandako 150/1998 Foru Aginduaren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan merezimendu lehiaketa bidez aldez aurreko barne egokitzapenak egiteko sistema arautzeko prozedura berezia ezarri zen.

Uztailaren 28ko 42/2006 Foru Dekretuaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzeko arauak ematen dituen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua aldatu zen, Administrazioak eta CCOO, UGT eta AFAPNA sindikatuek Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen 2004. eta 2005. urteetarako lan baldintzei buruz 2004ko ekainaren 30ean sinatutako Akordioan ezarritakoari egokitzeko, izan ere, akordio horretan Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen lanpostuak bete eta antolatzeko zenbait neurri jaso baitziren.

Aztergai dugun gaiari dagokionez, foru dekretu haren bidez aurreko barne egokitzapenaren prozeduraren arauak eta langileen atxikipen eremuak aldatu ziren.

Gero, 2008ko maiatzaren 29an, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Negoziazio Mahai Sektorialean, Osasun kontseilariaren urriaren 8ko 150/1998 Foru Agindua azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuaren testu berriari egokitzeko eta, horrela, Anbulatorioak eta Ospitalez kanpoko Laguntza izeneko unitateari atxikitako langileen mugikortasuna errazteko, erabaki zen foru agindu hori aldatzea. Horrenbestez, haren lehenengo artikuluan, Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Zuzendaritza sartu zen aldez aurreko barne egokitzapenak egiteko lan eremu gisa, eta eremu hauek kendu ziren: Odol Bankua, Adimen Osasuneko Baliabideak, Laguntza Espezializatuko Osasun Etxeak, Ikerketa Biomedikoaren Zentroa eta, Zerbitzu Zentralen eremuaren barrenean, Laguntza Espezializatuko Zuzendaritzako Prestazio eta Itun Zerbitzua.

Bestalde, beharrezkoa da lan eremuetako organo eta unitateen izenak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak gaur egun duen antolamendu egiturari egokitzea.

Horrenbestez, egokia litzateke Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan aldez aurreko barne egokitzapenaren sistema arautzeko prozedura bereziari buruzko beste araudi bat izatea.

Hori horrela, eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehenbizikoa.-Lan eremua.

Aldez aurreko barne egokitzapenen prozesuak egiteko, hauek izanen dira lan eremuak:

-Nafarroako Ospitalea.

-Bideko Ama Birjina Ospitalea.

-Ubarmin Klinika.

-Tuterako Osasun Barrutia.

-Lizarrako Osasun Barrutia.

-Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren Zuzendaritza.

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR