336/1998 FORU DEKRETUA, azaroaren 23koa, Tafalla aldeko lurzati berrantolamendua lehenbailehen egin beharra eta haren onura publikoa deklaratzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Tafalla aldeko lurzatien sakabanaketaren ondorioz sortu den egoera larria bertako nekazariek paratu dute agerian Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Egituren Zerbitzura bidalitako eskabidean.

Alde horretan biltzen diren gorabehera eta posibilitate teknikoei buruz Zerbitzu horrek egindako azterketak erakusten du lurzati berrantolamendua egitea komeni dela, onura publikoa dela eta.

Horrenbertzez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak Nekazaritzako Azpiegituren Erreformari buruzko abenduaren 9ko 18/1994 Foru Legeak ezartzen duenari jarraikiz egindako proposamenarekin, eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta lauretan hogeita hemezortziko azaroaren hogeita hiruan egin bilkuran hartutako Erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Tafalla aldeko lurzati berrantolamendua lehenbailehen egin beharra eta haren onura publikoa deklaratzen da.

  2. artikulua. 9.387,51 hektarea inguruko azalera duen alde horretako perimetroa hasiera batez, honelaxe mugatuko da:

    Iparraldean: Artaxoa eta Puiuko udalerriak.

    Hegoaldean: Erriberri eta Falcesko udalerriak.

    Ekialdean: San Martin Unx eta Leozko udalerriak.

    Mendebaldean: Larraga, Miranda-Arga eta Berbintzanako udalerriak.

    Perimetro hori behin betikoz aldatuko da Nekazaritzako Azpiegituren Erreformari buruzko abenduaren 9ko 18/1994 Foru Legearen 22. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

  3. artikulua. Alde honetarako, ustiapen azalera oinarrizkoa, lehorreko lurretan, gehienez ehun eta hogeita hiru (123) eta gutxienez berrogeita hamar (50)...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR