9/2009 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 26koa, 'Las Balsas-Alaizko Mendilerroko parke eoliko esperimentala' izeneko udalez gaindiko proiektu sektorialean aurreikusita dauden obrak interes orokorrekoak direla deklaratzen duena. Proiektuaren sustatzailea Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala (CENER) da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuaren 2008ko urriaren 6ko erabakiaren bidez "Las Balsas-Alaizko Mendilerroko parke eoliko esperimentala" izeneko udalez gaindiko proiektu sektoriala onetsi zen. Proiektuaren sustatzailea Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala (CENER) da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 47.1 artikuluak aurreikusten duenez, udalez gaindiko proiektu sektorialetako obrei ez zaie kontrol lokalik eginen Nafarroako Gobernuak obra horiek interes orokorrekoak direla deklaratzen badu. Ildo horretan, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Enpresa Zuzendaritza Nagusiak txostena egin du "Las Balsas-Alaizko Mendilerroko parke eoliko esperimentala" izeneko udalez gaindiko proiektu sektorialeko obrak interes orokorrekoak direla deklara dadila eskatzeko. Txostenak hau dio:

"Munduko energiaren egoera honelakoa da: petrolioaren prezioak garestiak dira, neurri handi batean goraldian dauden herrien eskaria gora egiten ari delako eta baliabideak behera egiten ari direlako. Horrekin batera, erregai fosilek klima aldaketa eragiten duten berotegi efektuko gasak ugaritu egiten dituzte. Horrek guztiak beharrezkoa egiten du energia iturri berriei buruzko ikerketa. Energia iturri horien artean berriztagarriek garrantzi handia dute.

Energia berriztagarriak garatu ahal izateko, taxutzen diren sistemak gero eta eragimen handiagokoak izan beharko dira eta sortzen den energiaren kostua apurka eta modu iraunkorrean erregai fosilak (petrolioa, gasa eta ikatza) oinarrizko energia iturri gisa erabiltzen duen energia sorkuntza arruntaren kostuetara heldu beharko da.

Energia eolikoa munduan potentzia instalaturik handiena duena da. Energia mota horretan, erronkak hauek dira: potentzia handiagoko makinak egitea lurreko instalazioetarako nahiz itsasoko instalazioetarako, energia atzitzeko sistemak eraginkorrak izatea eta ekipamenduak sendoak izatea.

Espainiak leku nabarmena du munduan energia eolikoaren garapen teknologikoari nahiz parke eolikoetan instalatuta dagoen potentziari dagokionez. 15.145 MW instalatu izanik, munduko hirugarren herria da Alemania eta Estatu Batuen atzetik. Potentzia oso horretatik Nafarroak gaur egun 941 MW inguru ditu instalatuta. Horrek Foru Komunitateko energia elektrikoaren kontsumoaren %46 egiten du.

Nafarroan munduko sorgailu eolikoen produkzioaren %20 inguru fabrikatzen da. Horrek 4.200 lanpostu eta industriako BPGaren %5 egiten du.

Sektore eolikoarentzat beharrezkoa da...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR