501/2008 FORU AGINDUA, urriaren 6koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, akuikultura sektorean inbertitzeko eta arrantzako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Tratatuaren 87. artikuluak, lehenbiziko atalean, merkatu batuarekiko bateraezintzat jotzen ditu estatuek ematen dituzten laguntza batzuk, lehiakortasuna faltsutu eta enpresa edo ekoizpen batzuen alde jotzen dutenak, hain zuzen ere. Bigarren atalean hasierako bateraezintasun horren salbuespenak biltzen dira. Gainera, 88. artikuluaren arabera, diru-laguntzetarako proiektu edo araubideak batzordeari jakinarazi behar zaizkio, harexek erabaki beharko baitu tratatuarekin bat datozen.

Arrantza eta akuikultura sektoreko estatuko laguntzei buruzko jarraibideek (2004/C 229/03) arrantzako produktuak ekoitzi eta merkaturatzeko estatuko laguntzak emateko esparrua ezartzen dute.

Estatuko laguntzei buruzko arauen aplikazioa -EE Tratatuaren 87., 88. eta 89. artikuluetan arrantzako produktuak ekoitzi eta merkaturatzeko ezarritakoak- Kontseiluak 2006ko uztailaren 27an emandako 1198/2006 EE Erregelamenduaren 7. artikuluan ezartzen da. Erregelamendu hori Europako Arrantza Funtsari buruzkoa da, eta bertan zehazten da batasunaren babes esparrua, arrantza sektorearen, arrantza eremuen eta barne arrantzaren garapen iraunkorraren alde.

Europako Batzordeak, ekainaren 23ko N 658/2007, C(2008) 3138 Erabakiaren bidez, foru agindu honetan ezartzen den laguntzen araubidea Merkatu Bateratuarekin bateragarria dela adierazi du; izan ere, bete egiten ditu estatuko laguntzek arrantza eta akuikultura sektoreetan duten eragina aztertzeari buruz batasunaren jarraibideetan ezarritako baldintzak.

Neurriaren helburu nagusia akuikulturaren eta arrantzako eta akuikulturako produktuen eraldaketaren eta merkaturatzearen lehiakortasuna hobetzea da.

Neurri horrek barnean hartzen ditu Nafarroako Nekazaritzarako Plan Estrategikoko jarraibideak, batez ere helburu estrategiko hauei buruzkoak: 2-1 "Ekoizteko baldintzak hobetzea, Nafarroako produktuak merkatuetan hobeki kokatzeko" eta 2-2 "Nafarroako produktuetarako negozio perspektibak eta baldintzak sortzea".

Orain, programan ezarritako laguntzak prestatu behar dira, zehaztutako helburuak eraginkortasunez lortu ahal izateko, eta akuikultura sektoreko egoera eta arrantzako produktuak eraldatzen eta merkaturatzen dituzten enpresen lehiakortasuna hobetzeko.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17.1 artikuluak ezartzen duenez, diru-laguntzak emateko prozedura arrunta norgehiagokako araubidearen bidez tramitatuko da, salbu eta, behar bezala justifikatutako kasuetan, Nafarroako Gobernuak banakako ebaluazio araubidea baimentzen badu. Kasu horretan, banakako ebaluazio araubidearen bidez eman behar dira laguntzak, Nafarroako nekazaritzako elikagaien sektorearen sendotasuna ziurtatzeko. Horrela, diruz laguntzen ahalko dira oinarri arautzaileetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten inbertsio ekimen guztiak.

Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea

    Foru agindu honen xedea akuikultura sektorean inbertitzeko eta arrantzako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko laguntzen oinarri arautzaileak ezartzea da.

  2. artikulua. Onuradunek bete beharreko baldintzak

  3. Foru agindu honetan araututako laguntzen onuradunak karga finantzarioa bere gain hartzen duten pertsona juridikoak izanen dira, diru-laguntzaren xede diren inbertsio eta gastuen azkeneko arduradunak badira, bideragarritasun ekonomikoa frogatu dezaketen eta ezaugarri hauek betetzen dituzten enpresetan:

    1. Mikroenpresak, enpresa txiki eta ertainak (ETE), Batzordeak 2003ko maiatzaren 6an emaniko 2003/361/EE Gomendioan definitzen diren bezala: lanean 250 pertsona baino gutxiago dituzten enpresak, eta negozio bolumena 50 milioi eurotik beherakoa denean, edo balantze orokorra 43 milioi eurotik beherakoa.

    2. Aurreko kategorian ezartzen ez diren enpresak, 750 langile baino gutxiago edo negozio bolumena 200 milioi eurotik beherakoa dutenak.

  4. Laguntza ez zaie emanen krisian dauden enpresei, krisian dauden enpresak salbatu eta berregituratzeko Estatuko laguntzei buruzko Europar Batasuneko jarraibideetan ezarritako definizioari jarraikiz.

  5. artikulua. Laguntza jaso dezaketen jarduketak

    Diruz laguntzen ahalko dira akuikultura sektorerako edo arrantzako produktuen eraldaketa eta merkaturatze arloko inbertsioak, betiere haien bideragarritasuna frogatzen bada eta inbertsio plan baten barruan sartzen badira.

  6. artikulua. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak

    Diru-laguntza jasoko dute inbertsioen ondoriozko gastu hauek:

    1. Akuikulturako produkzio inbertsioen neurrietarako: arrain haztegietako lokalak, lurrak eta instalazioak eraiki eta erosteko gastuak, eta produkzio instalazioak handitu, ekipatu eta modernizatzearen ondoriozkoak.

    2. Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatu eta merkaturatzeko inbertsioetarako: lokalak eta lurrak eraiki eta erosteko gastuak, eta produktuak eraldatu eta merkaturatzeko instalazioak handitu, ekipatu eta modernizatzearen ondoriozkoak.

  7. artikulua. Inbertsioen beharkizunak

    Laguntzak inbertsio hauetarako emanen dira:

    1. Nafarroan egindakoak.

    2. Enpresaren errendimendu globala hobetzen dutenak.

    3. Kasuan kasuko inbertsioari dagozkion Europar Batasuneko arauak betetzen dituztenak.

  8. artikulua. Onuradunen konpromisoak

    Laguntzak hartzen dituztenek konpromiso hauek bete beharko dituzte:

    1. Laguntza ematen duen ebazpenean adierazten den epean inbertsio plana gauzatzea.

    2. Inbertsioak enpresan mantentzea, eta erabiltzea, amaitu eta gutxienez ere bost urtez, edo balio bizitza osoan, hori laburragoa izanez gero, diru-laguntzaren xede izan diren ondasunak hirugarrenei eskualdatu, errentan utzi edo laga gabe.

    3. Diru-laguntza emateko arrazoi izan zen helbururako aplikatzea jasotako funtsak.

    4. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak egin beharreko kontrolei oztoporik ez jartzea, eta departamentu horri ematea eskatzen dizkion agiriak, datuak eta zernahi ekarri, horrela egiaztatu ahal izateko espedientea tramitatu eta aurkeztutako proiektua benetan gauzatu dela eta hartutako konpromisoak benetan bete direla.

    5. Helburu bereko beste diru-laguntza publiko batzuk eskatu izanaren berri ematea Landa Garapeneko eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR