132/2009 FORU AGINDUA, uztailaren 3koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak, urteko aitorpen-laburpenak, informazio aitorpenak, jakinarazpenak eta zerga arloko araudiak eskatutako beste agiri batzuk baliabide telematikoen bidez eta ordenagailuak irakurtzen ahal duen euskarriaren bidez aurkeztera behartzen duten kasuak arautu dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Zerga Ogasunak ahalegin handia egin du azken urteotan, herritarrei zerga betebeharrak beren borondatez betetzea errazteari begira teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerak aprobetxatzeko.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak herritarren eta Administrazioaren arteko harremanetan baliabide informatikoak eta telematikoak gehitzea babestu eta errazten dute.

Alde horretatik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan Administrazio Elektronikoa ezartzeko apirilaren 4ko 11/2007 Foru Legeak informazioaren eta komunikazioaren teknologien alde egin du, administrazioa herritarrei hurbiltzeko eta zerbitzu publikoen zeregina hobetzeko.

Zergen esparruan, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrak teknologia horiek nola erabili arautzen du hainbat alorretan (jakinarazpenak, ordezkaritza, agirien azterketa eta zerga arloko aitorpen edo autolikidazioen aurkezpena).

Alor horretan izandako lorpenak eta etekinak handiak izan dira, batez ere Nafarroako Zerga Ogasunaren esparruan baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen (EIT) erabilera arautu duen uztailaren 17ko 50/2006 Foru Dekretua atera zenetik. Horrela, ezaguna eta nabaria da zerga aitorpenak Interneten bidez aurkezteko orduan egon den gehikuntza handia.

Tributudunei betebeharrak betetzea bizkortzen eta errazten jarraitzeko asmoz, foru agindu honek oinarrizko bi helburu ditu:

  1. Aitorpenak eta zerga arloko araudian ezarritako beste agiri batzuk baliabide telematikoen bidez aurkezteko sistema zerga administrazioan arautzen duten arauak antolatu, homogeneizatu eta erraz ikusaraztea. Horrela, araudia sinplifikatzen eta argitzen lagunduko da, baita haren sakabanaketa saihesten ere, gaur egun erregulazioa hainbat xedapenetan barreiatuta baitago.

  2. Ikusirik baliabide telematikoak gero eta gehiago erabiltzen eta onartzen direla eta kontuan harturik zergak kudeatzeko orduan tributudunei zein administrazioari eskaintzen dizkieten abantailak, baliabide telematikoak derrigorrean erabiliz aurkezteko esparrua handituko da. Hori guztia kolektibo jakin batzuei eta eredu edo jakinarazpen zehatz batzuei lotuta dago.

    Aitorpen-likidazioen, urteko aitorpen-laburpenen, informazio aitorpenen, jakinarazpenen eta zerga arloko araudiak eskatutako beste agiri batzuen aurkezpenari dagokionez, komeni da, alde batetik, horiek egitera behartuta dauden subjektu pasiboak eta, beste aldetik, aurkezteko erabili beharreko moduak edo modalitateak bereiztea. Foru agindu honek ez du aldaketarik ezarri nahi aitorpenak, ereduak edo jakinarazpenak aurkeztera behartuta dauden subjektu pasiboen gainean. Izan ere, asmoa da aitorpenak, ereduak edo jakinarazpenak aurkeztera behartuta dauden subjektu pasibo jakin batzuek derrigorrean aurkezteko modu zehatz bat erabiltzea; modu hori izan daiteke telematika erabiltzea (Internet edo teleprozesua) edo...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR