154/2014 EBAZPENA, uztailaren 17koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, Barañaingo eta Burlatako udaltzaingoetan kabo izateko 4 lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak apirilaren 30ean emandako 109/2014 eta 110/2014 Foru Aginduen bidez, Zizur Nagusiko eta Barañaingo Udaletarako, hurrenez hurren, kaboak hautatzeko eskaera onartu zen, Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 21. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Horrenbestez, eta aipatu bigarren foru aginduan Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emandako aginduarekin bat,

EBATZI DUT:

  1. Barañaingo eta Burlatako udaltzaingoetan kabo izateko 4 lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko deialdia onestea.

  2. Ebazpen hau eta deialdiaren oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

    Iruñean, 2014ko uztailaren 17an.–Barneko zuzendari nagusia, Francisco José Fernández Elizalde.

    Deialdia, Barneko zuzendari nagusiaren uztailaren 17ko 154/2014 Ebazpenaren bidez onetsia, Barañaingo eta Burlatako udaltzaingoetan kabo izateko 4 lanpostu kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzeko

  3. Xedea.

    Deialdi honen xedea da Barañaingo eta Burlatako udaltzaingoetan kabo izateko 4 lanpostu, funtzionarioen araubidekoak eta C mailakoak, kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez betetzea.

    1.1. Lanpostuen banaketa, txandak eta euskaraz jakitearen betekizuna:

    1. Barañain:

      a.–Lanpostu bat, 4.3 zenbakikoa, barne igoerako txandakoa Barañaingo udaltzaingoko kideentzat; ez du hizkuntza eskakizunik.

      b.–Lanpostu bat, 4.6 zenbakikoa, igoerako txanda irekikoa Nafarroako Polizia kidegoetako kideentzat eta udaltzainentzat (aurrerantzean igoerako txanda irekia); ez du hizkuntza eskakizunik.

    2. Burlata:

      a.–Lanpostu bat, 11.7 zenbakikoa, barne igoerako txandakoa Burlatako udaltzaingoko kideentzat; ez du hizkuntza eskakizunik.

      b.–Lanpostu bat, 11.2 zenbakikoa, igoerako txanda irekikoa Nafarroako Polizia kidegoetako kideentzat eta udaltzainentzat; euskaraz jakitea (C1 edo EGA) betekizuna du.

      Lanpostuen kopurua handitzen ahalko da, deialdiak iraun bitarte, 9. oinarrian xedatutakoarekin bat.

      1.2. Ordainsariak.

      Lanpostuek aplikatzekoak diren oinarrizko ordainsariak eta ordainsari osagarriak izanen dituzte, jabetza hartzean indarra duten xedapenekin bat.

  4. Aplikatu beharreko arauak.

    Prozedura hau ondoko arauek erregulatuko dute: Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea; Nafarroako Polizia Kidegoetako Langileen Erregelamendua onesten duen abenduaren 29ko 718/2003 Foru Dekretua; Nafarroako Foruzaingoko Lanpostuak Betetzeko Erregelamendua onesten duen martxoaren 25eko 57/2002 Foru Dekretua; Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua; Nafarroako Administrazio Publikoetan Lanpostuak Betetzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretua; Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantilla organikoan euskaraz jakitearen trataera arautzen duen ekainaren 15eko 55/2009 Foru Dekretua; eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen martxoaren 25eko 30/2005 Foru Dekretua; aplikatu beharreko gainerako arauak eta deialdiaren oinarriak.

  5. Izangaiek bete beharreko baldintzak.

    3.1. Kategoriaz igotzeko lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

    1. Barne igoerako txandarako:

  6. –Gutxienez 3 urteko antzinatasuna izatea kasuan kasuko udaltzaingoko polizia lanpostuaren jabetza hartu zuen egunetik.

  7. –Jatorrizko lanpostuan jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea.

    1. Igoerako txanda irekirako:

  8. –Nafarroako Polizia Kidegoetako kidea izatea: gutxienez 3 urteko antzinatasuna izatea polizia lanpostuaren jabetza hartu zuen egunetik, eta euskaraz jakitea (C1 edo EGA) Burlatako Udaleko 11.7 lanpostuaren kasuan.

  9. –Udaltzainak: lanpostuaren jabetza hartu zuen egunetik gutxienez 3 urteko antzinatasuna izatea udaltzain lanpostuan eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Segurtasun Eskolak emandako polizia izateko beharrezkoa den Oinarrizko Prestakuntza Ikastaroa gainditu dutela egiaztatzea.

  10. –Jatorrizko lanpostuan jarduneko zerbitzuan, zerbitzu berezietan edo eszedentzia berezian egotea.

    3.2. Bi txandetako izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzean eta lanpostuaz jabetu arte bete beharko dituzte betebehar horiek.

  11. Parte hartzeko eskabideak.

    4.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak non eta noiz aurkeztu behar diren.

    1. Eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

    2. Eskabideak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2, atalondoa, 31002 Iruña) edo erregistro horretako beste edozein bulegotan aurkeztu beharko dira, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

    3. Eskabidearen eredu ofiziala deialdiaren I. eranskinean ageri da. Interneten bidez lortzen ahal da, www.navarra.es helbidean, bai deialdia argitaratzen deneko Nafarroako Aldizkari Ofizialetik abiatuta, bai Zerbitzuen Katalogoko Enplegu Publikoan dagoen deialdiaren aiputik abiatuta.

      4.2. Izangaiek eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak:

    4. Organo eskudunak emandako ziurtagiria, interesdunak Nafarroako Polizia Kidegoetako bateko kide bezala lanpostuaren jabetza hartu zuen egunetik gutxienez 3 urteko antzinatasuna duela frogatzen duena. Ziurtagiri berean interesdunaren egoera administratiboa zein den adierazi beharko da.

    5. Udaltzainek organo eskudunak emandako ziurtagiria gehituko dute, udaltzain bezala lanpostuaren jabetza hartu zuen egunetik gutxienez 3 urteko antzinatasuna duela frogatzen duena. Ziurtagiri berean interesdunaren egoera administratiboa zein den adierazi beharko da.

    6. Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Segurtasun Eskolak emandako ziurtagiria, interesdunak eskola horrek emandako Polizia izateko beharrezko Oinarrizko Ikastaroa gainditu duela egiaztatzen duena.

      Betebehar hau Administrazioak egiaztatuko du ofizioz, Nafarroako Segurtasun Eskolak deialdia egin duen organoaren aurrean egindako ziurtagiriaren bitartez.

    7. Deialdiaren II. eranskineko baremoaren arabera izangaiak alegatutako merezimenduen egiaztagiriak.

      4.4. Agiri horien kopia soilak aurkeztea aski izanen da, baina aurkeztutako datuak edo agiriak ez-zuzenak edo faltsuak badira, behar diren erantzukizun penal, zibil edo administratiboak eskatuko dira.

  12. Onartuen behin-behineko zerrenda, erreklamazioak eta behin betiko zerrenda.

    Parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea amaituta, Barneko zuzendari nagusiak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko, ohartaraziz hurrengo bost...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR