261/2011 EBAZPENA, abuztuaren 2koa, Garraioetako zuzendari nagusiak emana, errepide nahiz trenbide bidezko salgai arriskutsuen garraioan segurtasun aholkulariaren lanbide gaitasunaren ziurtagiria lortzeko eta datozen hilabeteetan indarra galduko duten agiriak berritzeko proben deialdia egiten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Urriaren 8ko 1566/1999 Errege Dekretuak xedatu du ezen errepidez, trenbidez edo nabigazio bidez salgai arriskutsuak garraiatzen diharduten enpresek, edo garraio horiekin loturiko zamalanetan ari direnek, gutxienez segurtasun aholkulari bat izan behar dutela, jarduera horietan pertsonentzat, ondasunentzat edo ingurumenarentzat sor daitezkeen arriskuei aurrea hartzen laguntzeaz arduratuko dena.

Errege dekretu horren 5. artikuluak xedatzen du, bere eginkizunetan aritu ahal izateko, aholkulariak azterketa bat gainditu beharko duela, dagozkion betebeharrei eta errege dekretuaren eranskinean bildutako gaiei buruzkoa.

Otsailaren 27ko FOM 605/2004 Aginduaren bidez (59. Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, martxoaren 9an) azterketen modalitateak eta ariketen egitura zehaztu ziren, baita segurtasun aholkularien ziurtagiriak berritzeko prozedura ere. Ziurtagiri horiek berritzeko modu bakarra dagokion kontrol azterketa gainditzea da.

Ziurtagiria berritzen ez bada, titularrak segurtasun aholkulariaren eginkizunetan aritzeko gaitasuna galduko du eta, hala gertatuz gero, behar diren probak egin beharko ditu ziurtagiri berria lortzeko.

2006. urtean, Garraioetako zuzendari nagusiaren uztailaren 28ko 167/2006 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Nafarroako Foru Komunitatean segurtasun aholkulariaren lanbide gaitasunaren ziurtagiria lortzeko eta 2006. urtean indarra galdu behar zuten ziurtagiriak berritzeko probak egiteko. Berritzeko probak 2006ko urriaren 28an egin ziren eta ziurtagiria lortzekoak 2006ko azaroaren 18an. Ziurtagiriak 2006ko abenduaren 5ean eman zirenez, hemendik gutxira indarra galduko dute. Horregatik, bidezkoa da ziurtagiri horiek berritzeko proben deialdia egitea.

Halaber, bidezkoa da urteroko probak deitzea, segurtasun aholkulariaren lanbide gaitasunaren lehenbiziko ziurtagiria lortzeko, errepide nahiz trenbide bidezko salgai arriskutsuen garraiorako.

Ziurtagiria berritu nahi eta horretarako prestatutako proba berariazkoa gainditzen ez duten izangaiek beste proba bat egin dezakete, eskaera berria egin beharrik gabe.

Ziurtagiria lortu nahi duten izangaiek proba bat egin beharko dute garraio mota bakoitzeko (errepidea edo trenbidea), eta mota bakoitzean aukera izanen dute espezialitate guztien gaineko azterketa egiteko edo espezialitate batena edo batzuena egiteko bakarrik.

Ziurtagiria berritu nahi bada, ziurtagiria lortu zenean aukeratu zen garraio motari buruzko azterketa egin behar da.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluaren d) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Honako proba hauek egiteko deialdia onestea: errepide nahiz trenbide bidezko salgai arriskutsuen garraioan segurtasun aholkulariaren lanbide gaitasunaren ziurtagiria lortzekoak eta, bost urteko indarraldia bukatzear egoteagatik (2011ko abenduaren 5ean Nafarroaren kasuan), datozen hilabeteetan indarra galduko duten agiriak berritzekoak. Deialdiaren oinarriak ebazpen honen eranskinean daude.

2. Ebazpen hau Garraioen Antolamendu eta Kudeaketaren Zerbitzuari jakinaraztea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea.

4. Adieraztea ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Sustapen eta Etxebizitzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2011ko abuztuaren 2an.-Garraioetako zuzendari nagusia, Berta Miranda Ordobás.

OINARRIAK

Deialdia, errepide nahiz trenbide bidezko salgai arriskutsuen garraioan segurtasun aholkulariaren lanbide gaitasunaren ziurtagiria lortzeko eta datozen hilabeteetan indarra galduko duten ziurtagiriak berritzeko. (2011ko bukaera eta 2012ko hasiera)

Lehena.-Xedea.

1. Deialdi honen xedea da probak egitea errepide nahiz trenbide bidezko salgai arriskutsuen garraioan segurtasun aholkulariaren lanbide gaitasunaren ziurtagiria lortzeko eta, bost urteko indarraldia bukatzear egoteagatik, datozen hilabeteetan indarra galduko duten ziurtagiriak berritzeko (Nafarroaren kasuan 2006ko abenduaren 5ean luzatu baitziren).

2. Segurtasun aholkulariaren lanbide gaitasunaren ziurtagiria lortzeko eta berritzeko probak modalitate hauetan eginen dira:

Salgai arriskutsuen errepideko garraioa:

-Espezialitate guztiak.

-1. mota (lehergaiak).

-2. mota (gasak).

-7. mota.

-Ondoko mota hauek: 3, 4.1, 4.2, 4.3, 5.1, 5.2, 6.1, 6.2, 8 eta 9. Salgai arriskutsuen nazioarteko garraiorako Europako hitzarmenean (ADR) adierazitako mota bakoitzean agertzen diren gai solido eta likidoak.

-Nazio Batuen Erakundearen sailkapenean honako identifikazio zenbaki hauek dituzten gai likido sukoiak: 1202 (gasolioa), 1203 (gasolina) eta 1223 (kerosenoa).

Salgai arriskutsuen trenbide bidezko garraioa:

-Espezialitate guztiak.

-1. mota (lehergaiak).

-2. mota (gasak).

-7. mota.

-Ondoko mota hauek: 3, 4.1, 4.2, 4.3, 5.1, 5.2, 6.1, 6.2, 8 eta 9. Salgai arriskutsuen trenbide bidezko nazioarteko garraiorako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR