6/2012 FORU DEKRETUA, otsailaren 1ekoa, irailaren 5eko 110/2005 Foru Dekretua aldatzen duena. Haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Koordinazio Batzordea arautu zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak, 2005eko martxoaren 1ean hartu baitzuen indarra, Nafarroako Gobernuari eta gobernukideei laguntza eta sostengu emateko organoak arautu zituen. 18. artikuluan Koordinazio Batzordearen sortzea nabarmentzen zuen, eman behar duen laguntza teknikoa dela-eta.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak berak Koordinazio Batzordea sortu zuen, oinarrizko osaera eta egitekoak diseinatu zituen, eta adierazten da Nafarroako Gobernuaren beste foru dekretu batek arautuko dituela xeheki haren eginkizunak, osaera eta funtzionamendua.

Agindu hura betetzeko, irailaren 5eko 110/2005 Foru Dekretua onetsi zen. Haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Koordinazio Batzordea arautu zen.

2011. urtean Nafarroako Parlamenturako egindako hauteskundeen ondorioz Nafarroako Foru Komunitatean izandako berregituraketaren ondoren, ikusten da komeni dela batzordearen osaera aldatzea; halaber, egokitzat jotzen da kideak ordezteko aukera sartzea.

Hori horrela, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak proposatuta, Nafarroako Kontseiluarekin bat eta Nafarroako Gobernuak 2012ko otsailaren 1eko bilkuran hartutako erabakiari jarraikiz,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Irailaren 5eko 110/2005 Foru Dekretuaren 4. artikulua aldatzea. Haren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Koordinazio Batzordea arautu zen.

Irailaren 5eko 110/2005 Foru Dekretuaren 4. artikulua aldatzen da, eta honela geldituko da:

"4. artikulua. Osaera.

1. Koordinazio Batzordeak kide hauek izanen ditu:

  1. Burua, Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria.

  2. Buruorde bat, Nafarroako Gobernuaren eledun-kontseilaria.

  3. Idazkari bat, Gobernuaren Idazkaritza Zerbitzuko zuzendaria. Postua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri dagoenean edo justifikatutako gainerako kasuetan, idazkariaren ordez batzordeburuak izendatzen duena arituko da.

  4. Afera...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR