324/1998 FORU DEKRETUA, azaroaren 9koa, Nafarroako Herri Administrazioen zerbitzura dagoen pertsonalaren neurriei buruzko uztailaren 2ko 11/1996 Foru Legearen xedapen gehigarrietatik bigarrenean ezarri den Nafarroako Herri Administrazioen zerbitzura dagoen pertsonala Estatutuan integratzeko prozedura araupetzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Herri Administrazioen zerbitzura dagoen pertsonalaren neurriei buruzko uztailaren 2ko 11/1996 Foru Legearen xedapen gehigarrietatik bigarrenean ahalmena ematen zaio Nafarroako Gobernuari hala denean Estatutik Nafarroako Foru Komunitatera transferitzen den lan itunben finkoko pertsonalari funtzionario izaera errazteko, baldin eta legezko xedapenetan ezarrita dauden eta funtzionario bihurtzeko prozesuen aplikazioan arauzkoak diren beharkizunak betetzen badituzte.

Aipatu den uztailaren 2ko 11/1996 Foru Legearen xedapen gehigarrietatik bigarrena onetsi zenetik ondoko funtzio eta zerbitzu eskualdaketa prozesu hauek gertatu dira, lan itunben finkoko pertsonala izan dutenak, Estatuko Administraziotik Nafarroako Foru Komunitatera: zereginetako lanbide heziketaren kudeaketari buruzko abuztuaren 1eko 1.319/1997 Errege Dekretua, Nekazaritzako Ganbaren arloko abuztuaren 1eko 1.321/1997 Errege Dekretua eta Nekazaritzaren arloari atxikita dauden bitartekoeei eta Nekazaritzako Bermearen (FEGA) zabalkuntzari buruzko abuztuaren 1eko 1.327/1997 Errege Dekretua.

Horregatik guztiagatik bidezkoa da aipatu diren funtzio eta zerbitzu horien eskualdaketan Estatuko Administraziotik transferitu diren lan itunben finkoko langileak Nafarroako Herri Administrazioen zerbitzuko langileriaren Estatutuan integratzeko aukerak ezarriko dituen prozedura araupetzea.

Hori kontuan izanik, Lehendakaritza eta Barne Kontseilariak egin duen proposamena kontuan hartuz, eta Nafarroako Gobernuak azaroaren 9an egin duen bileran hartu duen erabakiarekin bat, ondokoa

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Nafarroako Herri Administrazioen zerbitzura dagoen pertsonalaren neurriei buruzko uztailaren 2ko 11/1996 Foru Legearen xedapen gehigarrietatik bigarrenean adierazi diren Nafarroako Foru Komunitatearen eta erakunde autonomiadunen Administrazioko plantilako langileek aukera dute, baina behin baino ez, foru dekretu honetan ezarri den prozedurarekin bat Nafarroako Herri Administrazioen zerbitzuko langileriaren Estatutuan integratzeko.

    Ondore horretarako, salbuetsita daude lan itunben finkoko langile jarraigabeak eta lansaio partzialekoak.

    Langile horiek Foru Komunitateko Administrazioaren funtzio publikoan integratzea egun kokatuta dauden maila edo taldea aldarazi gabe eginen da, horretarako abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Herri Administrazioen zerbitzuko langileriaren Estatutuaren testu bateginaren 12. artikuluan ezarri diren irizpideak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR