114/2011 FORU AGINDUA, irailaren 30ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Administrazioak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Segurtasun eta Osasun Batzordean izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasuneko kontseilariaren maiatzaren 31ko 22/2004 Foru Aginduaren bidez, Administrazioak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Segurtasun eta Osasun Batzordean izanen zituen ordezkariak izendatu ziren. Arau hori Osasuneko kontseilariaren azaroaren 11ko 99/2010 Foru Aginduaren bidez aldatu zen, Nafarroako Ospitalegunearen sorrera dela-eta, eta geroago, Osasuneko kontseilariaren otsailaren 7ko 14/2011 Foru Aginduaren bidez, Osasun Mentaleko Zuzendaritzaren egitura organikoa ezarri zuen abenduaren 13ko 21/2010 Foru Legearen onespena zela-eta.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak egindako txostenean adierazi du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu zuen abuztuaren 24ko 135/2011 Foru Dekretuaren ondorioz, bidezkoa dela Segurtasun eta Osasun Batzordearen osaera eguneratzea.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

  1. Honako organo hauetako titularrak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Segurtasun eta Osasun Batzordeko kide izendatzea, Administrazioaren ordezkari gisa:

    -Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen Zuzendaritza.

    -Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetza.

    -Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritza.

    -Nafarroako Ospitaleguneko Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

    -Nafarroako Ospitaleguneko Kudeaketarako "D" Zerbitzua.

    -Nafarroako Odol eta Ehun Bankuko Kudeaketaren eta Giza Baliabideen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR