120/2011 FORU AGINDUA, apirilaren 5ekoa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean adingabeen babesaren esparruan aritzen diren entitateentzako 2011. urteko diru-laguntzen deialdiaren oinarriak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legeak, bere jarduketa programen artean, haur eta familiei oinarrizko arreta emateko programa bat du.

Irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen, eta Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren Zuzendaritza Nagusiari esleitu zitzaizkion, beste eginkizun batzuen artean, Nafarroako Foru Komunitateko familiarentzako eta adingabeentzako programen sustapena, koordinazioa, kudeaketa eta segimendua.

Bestalde, irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluaren bidez, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren aurrekontuen kargura emanen diren diru-laguntzen deialdiak egiteko eskumena Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariari esleitu zitzaion.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak, Diru-laguntzei buruzko ekainaren 9ko 11/2005 Foru Legeak eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuak emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Foru Komunitatean adingabeen babesaren esparruan aritzen diren entitateentzako diru-laguntzen 2011ko deialdia onestea, foru agindu honen eranskinean azaltzen diren oinarrien arabera.

  2. 115.954 euroko gastua baimentzea, 2011ko gastuen aurrekontuko "PFEZaren %0,7ko funtsa, Lanbide hastapeneko programa eta diru-laguntzen deialdia " izeneko 950002 92300 4819 231700 kontu-sailaren kargura.

  3. Deialdiaren oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

  4. Foru agindu hau igortzea Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Aurrekontuen Kudeaketarako Atalari, eta Haurraren eta Kontsumoaren Zuzendaritza Nagusiko Haur eta Nerabeentzako Sustapen, Laguntza eta Babesaren Zerbitzuari eta Familiaren, Adingabeak Babesteko Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2011ko apirilaren 5ean.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, M.ª Isabel García Malo.

    ERANSKINA

    Deialdiaren oinarriak

  5. -Xedea eta aplikazio eremua.

    Deialdi honek xedea du 2011ko diru-laguntzak esleitzeko araubidea ezartzea, Nafarroako Foru Komunitateko adingabeen babesaren esparruan aritzen diren irabazi asmorik gabeko entitateen funtzionamendurako eta jardueren sustapenerako.

    Diru-laguntza horien bidez, adingabeen babesgabetasun arriskuaren prebentzioaren arloan aritzen diren elkarteek eta gainerako entitateek talde horien premiei erantzuteko programa eta ekintzak egin ditzatela bultzatu nahi da.

  6. -Diru-laguntza jasotzen ahal duten ekintzak.

  7. Familiaren, Haurraren eta Kontsumoaren Zuzendaritza Nagusiak diruz lagunduko ditu babesgabetasun arrisku arina/moderatua duten adingabeentzako gizarte eta hezkuntzako esku-hartzeak eta esku-hartze terapeutikoak; zehazki, egoera horietan dauden adingabeen bizi baldintzak hobetzeko programak, lehen, bigarren eta hirugarren mailako prebentzio programa eta ekintzak eginez.

  8. Haurren eta Nerabeen Sustapenari, Laguntzari eta Babesari buruzko 15/2005 Foru Legearen arabera, babesik gabeko egoeran ez dauden haur edo nerabeentzako programak edo ekintzak ez dira diruz lagunduko.

  9. -Diru-laguntzaren zenbatekoa eta laguntza-metaketa.

  10. Diru-laguntza 36.000 euroa izanen da gehienez urtean.

  11. Eskatutako kopurua ere 36.000 eurokoa izanen da gehienez urtean.

  12. Diru-laguntzak emateko ezinbestekoa izanen da aurrekontuan horretarako diru nahikoa egotea.

  13. Aurkezten diren entitateek programa baterako soilik jasotzen ahalko dute diru-laguntza.

  14. Diru-laguntzak emateko prozedura norgehiagokako araubideari jarraikiz tramitatuko da.

  15. -Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

  16. Diruz laguntzen ahal diren gastuak diru-laguntzaren xedeko jarduera garatzeko beharrezkoak direnak izanen dira.

  17. Diru-laguntza jasotzen duten entitateek langileria gastuetarako, jardueren garapenerako eta funtzionamendurako erabiliko dute. Funtzionamendu gastuek ez dute diru-laguntzaren %30a gaindituko.

  18. -Betebeharrak.

  19. Deialdi honetan aipatzen diren diru-laguntzak jaso ahal izateko, entitateek betebehar hauek izanen dituzte:

    1. Legez eratutako pertsona juridikoa izatea eta bidezkoak diren erregistroetan inskribatuta egotea:

      -Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren mendeko Elkarteen Erregistroan.

      -Entitatearen izaera juridikoagatik dagozkion beste erregistro batzuk.

    2. Sozietatearen helbidea Nafarroako Foru Komunitatean edukitzea. Hori oinarri honen a) atalean aipatzen den erregistroko inskripzioaren bidez frogatuko da.

    3. Irabazi-asmorik ez izatea.

    4. Erakundearen xedea babesgabetasun arriskuan dauden adingabeentzako jarduerak prestatzea dela espresuki agertzea estatutuetan.

    5. Xedeak lortzeko egitura egokia eta langile eta baliabide nahikoak izatea eta proposatutako helburuak lortzeko behar den esperientzia eta esku hartzeko gaitasuna frogatzea.

    6. Zergei buruzko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik izatea, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko eta haren erakunde autonomoekiko zorrak kitatuak izatea, edo, bestela, entitate horiekin ordainketa geroratu edo zatikatzeko itun bat lortu dela frogatzea.

    7. Diru-laguntzen onuraduna izateko Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan ezarritako gainerako debekuetatik salbu egotea.

  20. Aipatutako betebehar horiek guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eta diruz lagundutako jarduerak irauten duen bitartean bete beharko dira.

  21. -Programa egiteko epea.

    Diruz lagundutako programak urte batean burutu behar dira. Edozein egunetan hasten direla ere, diruz lagundutako jarduerek 2011ko abenduaren 31rako bukatuta egon behar dute.

  22. -Eskaerak non eta noiz...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR