337/2009 FORU AGINDUA, azaroaren 12koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, adinekoen arloko gizarte ekimeneko entitateei diru-laguntza emateko 2010eko deialdia onesten duena, autonomia sustatu eta mendekotasunari aurrea hartzeko programak garatzearren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 2. artikuluak ezartzen duenez, botere publikoen jarduketek, gizarte zerbitzuen arloan, funtsezko helburu hauek izanen dituzte, besteak beste: pertsona guztien bizi kalitatea hobetu eta haien normalizazioa, partaidetza eta integrazioa sustatzea gizartean, politikan, ekonomian, lanean, kulturan eta hezkuntzan; autonomia pertsonala, familiarra eta taldeena sustatzea; kohesio soziala eta elkartasuna sustatzea; pertsonen eta taldeen bazterketa egoerei aurrea hartu eta haietaz arduratzea; eta mendekotasunak eta oinarrizko baliabide ezak eragindako premiei erantzutea. Xedatzen ere du gizarte zerbitzuen sistema publikoaren prestazioak ezarriko dituen tresna Gizarte Zerbitzuen Zorroa izanen dela.

Foru lege hori Foru Komunitateak gizarte laguntzaren arloan duen eskumen esklusiboaren arabera eman zen. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.18 artikuluarekin lotu behar da, hark ematen baitio Foru Komunitateari hirugarren adinekoen arloko eskumen esklusiboa, baita Espainiako Konstituzioaren 50. artikuluarekin ere, horren arabera, botere publikoek hirugarren adineko pertsonen ongizatea sustatuko baitute, haien berezko arazoei arreta emateko gizarte zerbitzuen sistema baten bidez.

Ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren bidez, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onetsi zen. II. eranskinean, "Bermatu gabeko prestazioak" izenekoan, 17. puntuan, hirugarren adinekoendako gizarte ekimeneko entitateentzako diru-laguntzak ezartzen ditu. Hirugarren adinekoen autonomia pertsonala sustatu eta mendekotasunari aurrea hartzeko programak gauza daitezen bultzatzea dute xede, baita programa horiek garatzen dituzten entitateak elkarteetan biltzea ere.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak haiei aplikatu beharreko araubide juridiko orokorra ezartzen du, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura ematen direnean onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko. Arau horren 17. artikuluak norgehiagokako araubidea ezartzen du. Horren arabera, aurkeztutako eskabideak konparatuz ematen dira diru-laguntzak, oinarri arautzaileetan eta deialdian aldez aurretik finkaturiko irizpideei jarraituz lehentasun hurrenkera bat ezartzeko eta, dagoen diruaren arabera deialdian zehazten den mugarekin, irizpide horiei jarraituz balorazio handia lortzen dutenak esleitzeko. Salbuespen gisa, oinarri arautzaileetan hala aurreikusirik badago, proposamenak berarekin ekarriko du diru-laguntzetarako gehieneko zenbateko osoa diru-laguntzaren onuradunen artean hainbanatzea.

Irailaren 10eko 184/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Mendekotasun Agentziaren estatutuak onetsi ziren eta erakunde horri eman zitzaizkion deialdi honen xedeko arloari buruzko eginkizunak.

Espedienteari lotutako txosten teknikoak eta juridikoak ikusita, agerian daude deialdi hau onetsi izanaren egokitasuna eta onura publikoa, baita haren zein oinarri arautzaileen legezkotasuna ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskudantzien arabera,

AGINDU DUT:

1. Hirugarren adinekoen arloko gizarte ekimeneko entitateei diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak, I. eranskinean jasoak, onestea, 2010ean autonomia sustatu eta mendekotasunari aurrea hartzeko programak garatzearren; orobat, diru-laguntzaren xedeko hainbat modalitateren oinarri berariazkoak onestea, foru agindu honen II. eta III. eranskinetan jaso baitira.

2. 400.000 euroko gastua baimentzea, "Erretirodunen elkarte eta kluben programetarako diru-laguntzak" izeneko 2010eko gastuen aurrekontuaren kontura, edo horren antzeko "Erretirodunen elkarte eta kluben programetarako diru-laguntzak" izeneko 2009ko 920005-91810-4819-231404 kontu-sailaren kargura, baldin ekitaldian gaitu eta krediturik badu.

3. Foru agindu hau igortzea Nafarroako Mendekotasun Agentziako Programen Atalari, baita Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Aurrekontuen Kudeaketarako Atalari ere, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko azaroaren 12an.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

  1. ERANSKINA

    ARAUDI OROKORREKO OINARRIAK

    Adinekoen arloko gizarte ekimeneko entitateen programei diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarriak, 2010erako

    1.-Xedea eta modalitateak.

    1.1. Xedea.

    2010eko ekitaldirako diru-laguntzak emateko araubide bat sortzea du xede deialdi honek, adinekoen arloko gizarte ekimeneko entitateentzat, irabazi-asmorik ez badute eta Nafarroan kokaturik badaude, eta autonomia pertsonala sustatu eta mendekotasunari aurrea hartzeko programak gauzatzen badituzte.

    Diru-laguntza hauen bidez entitate horien proiektuak bultzatu nahi dira, adinekoen eta zahartzaro aktiboaren behar berariazkoei erantzungo dieten ekintzak sustatzeko, baita pertsona horien bizitza independentea sustatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko ere.

    1.2. Modalitateak.

    1. Diru-laguntzak adinekoen klub eta elkarteen jardueretarako.

      Klubak eta elkarteak dira adinekoek bakarrik eraturiko eta zuzenduriko erakundeak, zahartzaro aktiboa sustatzeko programak egiten dituztenak.

    2. Diru-laguntzak adinekoen arloko "Bestelako entitateendako".

      "Bestelako entitateak" dira adinekoen arloko berariazko programak gauzatzen dituztenak, baina ez nahitaez adinekoez soilik eratuta daudenak.

      2.-Aurrekontuko dirua.

      400.000 euro erabiliko dira helburu horietarako, 2010. urteko gastuen aurrekontuko "Diru-laguntzak, erretirodunen elkarte eta klublen programetarako" izeneko kontu-sailaren kontura, edo ekitaldi horretan gaitzen den antzeko kontu-sailaren kontura, horretarako baldintza izanik bertan dirua izatea.

      3.-Betebeharrak

      Deialdi honetan aipatzen diren diru-laguntzak jaso ahal izateko, entitateek baldintza hauek bete beharko dituzte:

    3. Legez eratutako pertsona juridikoa izatea eta bidezkoak diren erregistroetan inskribatua egotea:

      -Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren mendeko Elkarteen Erregistroa.

      -Entitatearen izaera juridikoagatik dagozkion bestelakoak.

    4. Sozietatearen helbidea Nafarroako Foru Komunitatean edukitzea. Hori oinarri honetako a) atalean aipatzen den erregistroko inskripzioaren bidez frogatuko da.

    5. Irabazi asmorik ez izatea.

    6. Erakundearen xedea adinekoendako jarduerak prestatzea dela espresuki agertzea estatutuetan.

    7. Helburuak lortu ahal izateko egitura egokia eta langile eta baliabide nahikoak izatea eta proposaturiko helburuak lortzeko behar den esperientzia eta esku hartzeko gaitasuna frogatzea.

    8. Beste finantzabide bat edukitzea, funts berekietatik eta/edo bestelako diru-laguntza publiko edo pribatuetatik.

    9. Zergei buruzko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik izatea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko eta haren erakunde autonomoekiko zorrak kitatuak izatea, edo, bestela, entitate horiekin ordainketa geroratu edo zatikatzeko itun bat lortu dela frogatzea.

    10. Diru-laguntzen onuraduna izateko Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan aipatutako gainerako debeku egoeretan ez egotea.

      Aipatutako baldintza horiek guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eta diruz lagundutako jarduerak irauten duen bitartean bete beharko dira.

      4.-Eskaerak aurkeztea.

      4.1. Eskaerak non eta noiz aurkeztu.

      Entitate interesdunek eskaera bat aurkeztu beharko dute, horretarako prestatu den ereduaren arabera. Eredua Nafarroako Mendekotasun Agentziako bulego nagusietan (González Tablas kalean, 7) eta erakunde beraren web gunean eskuratzen ahalko da.

      2010. urteko urtarrilean aurkeztu beharko da eskaera, entitate interesdunaren legezko ordezkariak sinaturik, edo, deialdi hau urtarrilaren 1a baino geroago argitaratzen bada, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

      Eskaerak Nafarroako Mendekotasun Agentziaren erregistroan (González Tablas kalea, 7; 31005 Iruña), Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean edo Herri Administrazioen Araubide Jurudikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluan ezarritako tokietako edozeinetan aurkezten ahalko dira.

      Postetxeetan aurkezten diren eskaerak gutun-azal irekietan sartuko dira, lehenbiziko orrialdeko goiko aldean onartu zeneko eguna eta abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuan, Posta Zerbitzuak arautzen dituen horretan, aipatzen diren gainerako zehaztapenak adieraz daitezen.

      Diru-laguntza eskatzeak berekin dakar deialdi hau agintzen duten oinarriak onartzea.

      4.2. Entitate eskatzaileak modalitate guztietarako aurkeztu beharreko dokumentazio orokorra.

    11. Elkarte edo entitatearen estatutuak.

    12. Kasuan kasuko inskripzioa bidezko diren erregistroetan egin dela frogatzen duten agiriak:

      -Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuaren mendeko Elkarteen Erregistroa.

      -Entitatearen izaera juridikoagatik, dagokion beste edozein inskripzioren egiaztagiria.

    13. Diru-laguntzaren eskaera sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza frogatzen duen agiria eta pertsona horren nortasun agiri nazionala.

    14. Entitatearen identifikazio fiskaleko txartela.

    15. Ordainketa transferentzia bidez jasotzeko eskaera.

    16. Erantzukizuneko aitorpena, entitatearen ordezkariak emana, entitatea, administratzaileak eta ordezkariak diru-laguntzen onuradun izateko debekuetan ez daudela dioena. Debeku horiek Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan ageri dira.

    17. Hala behar izanez gero, eta oinarri arautzaile hauen 12.2.a) atalean xedatutakoari dagokionez, diru-laguntzaren helburuak betetzeko diru-funtsak aurretiaz behar direla justifikatzeko txostena.

    18. Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorrak luzaturiko ziurtagiria, indarra duten xedapenek Gizarte Segurantzarekiko ezartzen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR