462/2008 FORU AGINDUA, abenduaren 30ekoa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, hirugarren adineko pertsonen gizarte ekimeneko entitateendako elkartegintza sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 2. artikuluak ezartzen duenez, botere publikoen jarduketek funtsezko helburu hauek izanen dituzte, besteak beste, gizarte zerbitzuen arloan: pertsona guztien bizi kalitatea hobetu eta haien normalizazioa, partaidetza eta integrazioa sustatzea arlo guztietan; autonomia pertsonala, familiarra eta taldeena sustatzea; kohesio soziala eta elkartasuna sustatzea; pertsonen eta taldeen bazterketa egoerei aurrea hartu eta haietaz arduratzea; eta mendekotasunak eta oinarrizko baliabide ezak eragindako premiei erantzutea. Xedatzen ere du gizarte zerbitzuen sistema publikoaren prestazioak ezarriko dituen tresna Gizarte Zerbitzuen Zorroa izanen dela.

Agindu hori Foru Komunitateak gizarte laguntzaren arloan duen eskumenaren arabera eman zen. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.18 artikuluan xedatutakoarekin bat, Espainiako Konstituzioko 50. artikuluan xedatutakoarekin harremanetan jarri behar da. Horren arabera, agintariek hirugarren adineko pertsonen ongizatea sustatuko dute, haien berezko arazoei aurre egiteko gizarte zerbitzuen sistema baten bidez.

Ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren bidez, gizarte zerbitzu orokorren zorroa onetsi zen. II. eranskinean, "Bermatu gabeko prestazioak" izenekoan, 17. puntuan, hirugarren adineko pertsonen arloko gizarte zerbitzuetako entitateendako diru-laguntzak ezartzen ditu eta xedatzen baliabidearen helburua hirugarren adineko pertsonen autonomia pertsonala sustatu eta mendekotasunerako aurreneurriak bultzatu eta garatzen dituzten entitateetan elkartegintza sustatzeko programak garatzea dela.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ezartzen du Nafarroako Aurrekontu Orokorren kontura onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko ematen diren diru-laguntzei aplikatu beharreko araubide juridiko orokorra. Arau horretako 17.1. in fine artikuluak banakako ebaluazioko araubidea ezartzen du. Araubide horren ezagarria hauxe da: arautegiak edo oinarri arautzaileek diru-laguntzak ebaluatu eta diru-laguntza ebaluazio horren ondoriozko intentsitateaz esleitzeko irizpideak ezartzen dituzte eta espedienteak aurkeztu ahala tramitatzen dira eta horien gainean ebazten, aurrekontuetan dirurik dagoeino.

Hirugarren adineko pertsonen elkartegintza, berez, gizarte intereseko helburu bat da, Nafarroako Gobernuak bultzatu behar duena. Izan ere, adinekoei laguntzen die bizitza sozial aktibo bat izaten eta beren inguruan eta gizartean berean parte hartzen, eta erabateko eragina du autonomia pertsonala handiagoa izan dadin eta, beraz, mendekotasun egoerak saihesteko. Horregatik, diru-laguntza horiei dagokienez, Gizarte Zerbitzuen Zorroaren prestazioa garatzea komeni da, behar den egonkortasunaz hornituz eta norgehiagoka saihestuz, kasu honetan ez baitu zentzurik, elkarteek administrazioaren sustapena merezi baitute eta, mendekotasunari aurre egiten eta autonomia pertsona bultzatzen aritzeagatik.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak eta Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duenekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuaren azken xedapenetako seigarrenak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru agindu honen xedea da hirugarren adineko pertsonen arloko gizarte ekimeneko entitateendako elkartegintza sustatzeko diru-laguntzak arautzea, entitate horien elkartegintzaren oinarrizko jarduketak garatzearren.

    Oinarrizko jarduketa horiek gizarte guztia izanen dute helburu edo hirugarren adineko pertsonak eta horien familiak, alegia, elkartegintzaren oinarrizko jarduerak, hala nola:

    1. Harrera.

    2. Informazioa eta orientazioa.

    3. Zabalkundea.

    4. Sentsibilizazioa.

    5. Elkarri laguntzeko talde informalak.

    6. Boluntarioen ekintza egituratugabeak.

    7. Kalitate sistemen ezarpena.

  2. artikulua. Onuradunak.

  3. Bakar-bakarrik hirugarren adineko pertsonen arloan diharduten entitateak izaten ahalko dira diru-laguntza hauen onuradunak, irabazi-asmorik ez badute, Nafarroako Foru Komunitatean kokatuak badaude eta elkartegintzaren oinarrizko jarduerak burutzen badituzte.

  4. Foru agindu honi dagokionez, honako hauek dira entitateak:

    1. Hirugarren adinekoen entitateak: beren estatutuen arabera, berariazko helburua hirugarren adineko pertsonen arloan aritzea dutenak.

    2. Federazioak: hirugarren adineko pertsonen entitate federatuen edo antzeko figura juridikoaren bitartez batutako entitateen federazioak.

  5. artikulua. Betebeharrak.

  6. Foru agindu honetan aipatzen diren diru-laguntzak kobratu ahal izateko, entitateek betebehar hauek bete beharko dituzte:

    1. Legez eratutako pertsona juridikoa izatea eta dagokion erregistroan inskribatua egotea:

      -Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Elkarteen erregistroan inskribaturik egotea.

      -Entitatearen izaera juridikoagatik bidezko izan daitezkeen horietan.

    2. Sozietatearen helbidea Nafarroako Foru Komunitatean edukitzea. Hori artikulu honetako a) atalean aipatzen den erregistroko inskripzioaren bidez frogatuko da.

    3. Irabazi-asmorik ez edukitzea.

    4. Estatutuetan, hirugarren adineko pertsonentzako jarduerak prestatzea erakundearen xedea dela espresuki agertzea.

    5. Helburuak bete ahal izateko egitura egokia eta langile eta baliabide nahikoak izatea eta proposaturiko helburuak lortzeko behar den esperientzia eta gaitasun operatiboa frogatzea.

    6. Beste finantzabide bat edukitzea, berezko funtsetatik eta/edo bestelako diru-laguntza publiko edo pribatuetatik.

    7. Zergei buruzko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik izatea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko eta haren erakunde autonomoekiko zorrak kitatuak izatea, edo, bestela, entitate horiekin ordainketa geroratu edo zatikatzeko itun bat lortu dela frogatzea.

    8. Diru-laguntzen onuraduna izateko Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluaren 2. eta 3. idatz-zatietan ezarritako gainerako debeku egoeretan ez egotea.

  7. Aipatutako baldintza horiek guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eta lagundutako jarduerak irauten duen denbora osoan bete beharko dira.

  8. artikulua. Eskaeren aurkezpena

  9. Eskaerak gizarte zerbitzuen arloan eskumena duen departamentura igorriko dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko abenduaren 26ko 30/1992...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR