10/2010 FORUA AGINDUA, urtarrilaren 21ekoa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren abenduaren 30eko 462/2008 Foru Agindua, hirugarren adineko gizarte ekimeneko entitateen elkartzea sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituena, aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren abenduaren 30eko 462/2008 Foru Aginduak diru-laguntzak arautzen ditu hirugarren adineko pertsonen gizarte ekimeneko entitateen elkartzea sustatzeko. Foru agindu honen bitartez, diru-laguntza horien oinarri arautzaileak onetsi ziren arau gisa.

Diru-laguntzak aldez aurretik ordaintzeko kudeaketa aldatzearen ondorioz, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak emandako jarraibideen arabera, oinarri arautzaileak arlo horretan aurreikusitako prozedurari egokitzea proposatzen da. Orobat, diru-laguntza ordaintzeko modua eta justifikazioaren prozedura aldatzen dira.

Bestetik, aipatu deialdiaren izena aldatzea proposatzen da hirugarren adinaren espresioari dagokionez; izan ere, termino hori ez da egokia gaur egungo baldintza sozialetan. Espainiako Kongresuan, aipatu gaietan, adineko pertsonen terminoa erabiltzea aukeratu zen, hirugarren adinaren tokian, egokiagoa delako gizatalde hori kalifikatzeko.

Azkenik, onuradunen betebeharra aldatzen da, diru-laguntzen informazio, dibulgazio eta publizitate jarduketei dagokienez, eta araudian aurreikusitakoa bete beharko dutela adierazten.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Abenduaren 30eko 462/2008 Foru Aginduaren izena aldatzea, honela uzteko:

462/2008 Foru Agindua, abenduaren 30ekoa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, adineko pertsonen gizarte ekimeneko entitateen elkartzea sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituena.

Bigarren artikulua.-Hirugarren adineko gizarte ekimeneko entitateen elkartzea sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren abenduaren 30eko 462/2008 Foru Aginduaren 10 eta 11. artikuluak eta 12. artikuluko c) atala aldatzea, honela erredaktatzeko:

Bat.-10. artikulua. Diru-laguntzaren ordainketa.

  1. Diru-laguntza aldez aurretik ordaintzeko, hurrengo baldintza hauek bete beharko dira:

    1. Entitateak frogatu beharko du diru-laguntzaren xedeak betetzeko funtsak behar dituela. Horretarako, eskabidearekin aurkeztu beharreko beste agiriekin batera, behar hori frogatzen duen txostena aurkeztuko du entitateak.

    2. Beharrezkoa izanen da Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren baimen berariazkoa, Foru Ogasunak aitortutako betebeharrei aurre egiteko funts likidoen egoeraren arabera emana.

  2. Ordainketa aurreratua egiten ez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR