407/2010 FORU AGINDUA, abenduaren 28koa, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren abenduaren 30eko 462/2008 Foru Agindua aldatzen duena. Agindu horren bidez, adineko pertsonen gizarte ekimeneko entitateen elkartzea sustatzeko diru-laguntzak arautzen dira.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren abenduaren 30eko 462/2008 Foru Aginduak diru-laguntzak arautzen ditu adineko pertsonen gizarte ekimeneko entitateen elkartzea sustatzeko. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren urtarrilaren 21eko 10/2010 Foru Aginduaren bidez, aldatu egin ziren deialdiaren izena, diru-laguntza ordaintzeko modua, justifikatzeko prozedura eta diru-laguntzen gaineko informazio, dibulgazio eta publizitateari buruz onuradunek duten betebeharra.

Adineko pertsonen gizarte ekimeneko entitateen elkartzea sustatzeko diru-laguntzen bi deialdi ebatzi ondoren, argi ikusten da egokitu egin behar direla diruz lagun daitezkeen kontzeptuak, diru-laguntzak emateko baldintzak eta ordainketa bakarraren bidez ordaindutako diru-laguntzaren zenbatekoa.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehen artikulua.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilariaren abenduaren 30eko 462/2008 Foru Aginduaren 7. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiak eta 10. artikuluko 3. idatz-zatia aldatzea. Honela idatzita agertuko dira:

Bat.-"7. artikulua. Diru-laguntzaren xede izan daitezkeen kontzeptuak eta gehieneko zenbatekoak.

  1. Foru agindu honetan ezartzen diren betebeharrak betetzen dituzten entitateek hurrengo kontzeptuak direla eta hartzen ahalko dituzte diru-laguntzak:

    1. Langileak:

      -Taberna eta/edo jatetxeko garbiketako eta zerbitzuetako langile guztiak; instrukzio organoak zehaztuko du beharrezkoa den gutxieneko langile kopurua, entitatearen azaleraren eta zerbitzuen arabera.

      -Egungo bestelako zerbitzuen langile guztiak, instrukzio organoak zerbitzu horiek badaudela eta entitatearen izaerarako egokiak direla ziurtatzen badu.

      -Kuota ordaintzen duten 500 bazkide baino gehiagoko entitateetan dauden administrazioko langile guztiak.

    2. Funtzionamendua:

      Funtzionamenduaren arloan sartzen dira foru agindu honetan zehazten diren elkartegintzaren oinarrizko jarduerak egiteko behar diren zuzeneko eta zeharkako gastuak.

    3. Zuzeneko gastuak, horien artean:

      -Entitatearen egoitza dagoeneko lokalaren ondoriozko ondasun eta zerbitzuen ohiko gastuak.

      -Zaintze, mantentze eta konpontze lanak, ondasun higiezin horien ondarearen balioa ez gehitzeagatik inbentariagarritzat jotzen ez direnak. Kontzeptu horri loturik eskatutako zenbatekoa ezin da entitatearen funtzionamendurako aurrekontu orokorraren %20tik...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR