37/2014 FORU AGINDUA, maiatzaren 7koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, telefono adimendunetarako (smartphones), Hezkuntza Departamentuko datu irekiak baliatzen dituzten aplikazioen I. diseinu sarirako deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Hezkuntza Departamentuak teknologia mugikor berrien erabilera hobea sustatu nahi du ikasleen artean ezagutza bultzatzeko, problema praktikoak ebazteko eta balioa sortzeko herritar guztien eta, bereziki, hezkuntza-komunitatearen eskura jarritako datuekin.

Berriki, Hezkuntza Departamentuak bere Ikastetxeen Direktorioa eguneratu du, web orrialdea aiseago bilatzeko eta ikastetxe bakoitzeko informazioa argitzeko berrikuntzak sartuz.

Tresna berriak Nafarroako ikastetxe guztien datu orokor eta estandarizatuak konbinatzen ditu ikastetxe bakoitzak emandako berariazko informazioaren bidez, hala nola, hizkuntza eredu eta programak, hezkuntzaren eskaintza, ikastetxearen tamaina, dituen zerbitzuak edo eskolaz kanpoko jarduerak. Horrela, ikastetxeek beren datuak aurkezten ahal dituzte (hezkuntza proiektua, balioak, helburuak, sare eta proiektuetako parte-hartzea, kalitate edo aitortza sariak).

Datu horiek guztiak eskura daude Open Data Navarra atariaren bidez erabili nahi dituztenentzat; berariazko eremu bat da Nafarroako Gobernu Irekiaren Interneteko atariaren barrenean, eta Administrazioaren datuak eta informazioa eskura jartzea du helburu, beste batzuek berriro bana, erabil eta aprobetxa ditzaten.

Horregatik, Nafarroako Foru Komunitateko ikasleek aipatu datuek erabiltzeko dituzten aukerak sustatzearren, baita informazioaren eta komunikazioaren teknologien garapena ere, komenigarritzat jo da Nafarroako Foru Komunitateko edozein hezkuntza etapa ofizialetako ikasleei zuzendutako deialdia onestea, Open Data Navarra atarian eskura dauden ikastetxeen direktorioko datuak erabiliz prestatutako berariazko proiektu bat saritzea helburu duela.

Teknologia arlokoa eta irekia denez gero, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Gobernuaren Idazkaritza Atalak deialdi hau kudeatu, hedatu eta baloratzen eginen du lan; izan ere, eskumena du datu irekien eta gardentasunaren arloan.

Azaldutakoarekin bat, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak txostena aurkeztu du, eta bertan sarirako deialdiaren eta horren oinarri arautzaileen onespena eskatzen du.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Telefono adimendunetarako (smartphones), Hezkuntza Departamentuko datu irekiak baliatzen dituzten aplikazioen I. diseinu sarirako deialdia onestea, Nafarroako Foru Komunitateko edozein hezkuntza etapa ofizialetako ikasleei zuzendua.

  2. Sarien...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR