1514/2008 FORU AGINDUA, irailaren 4koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, '3 Riberas' adierazpen geografikoa mahaiko ardotzat jotzeko onarpena ematen duena, 'lurraldeko ardoa' ohiko aipamenerako eskubidea barne.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2008ko ekainaren 26an, Asociación de Bodegas de Navarra elkarteak eta Unión de Cooperativas Agrarias de Navarra batasunak "3 Riberas" adierazpen geografikoa mahaiko ardotzat jotzeko onarpena eskatu zuten, "lurraldeko ardoa" ohiko aipamenerako eskubidea barne. 2008ko abuztuan, eskaera osatzen zuten dokumentuak aurkeztu ziren.

Espedientea, osatu eta gero, jendaurrean egon zen hilabetez, 2007ko 99. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturik, abuztuaren 13an, Mahastizaintza eta ardogintza arautzeari buruzko abenduaren 5eko 16/2005 Foru Legeko 24.2 artikuluan xedaturikoarekin bat.

Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak eta Mahastizaintza eta ardogintza arautzeari buruzko abenduaren 5eko 16/2005 Foru Legeko 24. artikuluak eman dizkidaten eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. "3 Riberas" adierazpen geografikoa mahaiko ardotzat jotzeko onarpena ematea, "lurraldeko ardoa" ohiko aipamenerako eskubidea barne, I. eranskinean garatzen den arauarekin bat.

  2. Foru agindu hau jakinaraztea Asociación de Bodegas de Navarra elkarteari, Unión de Cooperativas de Navarra batasunari, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioari, Nafarroako Jatorrizko Deituraren Kontseiluari eta Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Zentroari, behar...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR