109/2008 FORU AGINDUA, azaroaren 12koa, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, 'Lizarra-Andosilla NA-122 errepidean Alloko saihesbidea eraikitzeko 1. proiektu aldatuan' adierazitako trazaduraren aldaketak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean egoteko aldia ebazten duena eta haien titularrei okupatu aitzineko aktak egiteko dei egiten diena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Apirilaren 27ko 64/2007 Foru Aginduaren bidez, "Lizarra-Andosilla NA-122 errepidean Alloko saihesbidea eraikitzeko proiektua" jendaurrean egoteko aldia ebatzi eta proiektua behin betikoz onetsi zen.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, abuztuaren 31ko 114/2007 Foru Aginduaren bidez, "Lizarra-Andosilla NA-122 errepidean Alloko saihesbidea" egiteko obrak ARIAN, Construcción y Gestión de Infraestructuras, S.A. enpresari esleitu zitzaizkion, 5.465.714,14 euroan. Obrak 2009ko martxoaren 31rako bukatu behar dira.

Zuinketa egiaztatzeko akta 2007ko urriaren 26an sinatu zen. 2007ko azaroaren 26an hasi ziren obrak.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak uztailaren 31n emandako 82/1008 Foru Aginduaren bidez, kontratuaren aldaketa onetsi zen, "Lizarra-Andosilla NA-122 errepidean Alloko saihesbidea eraikitzeko 1. proiektu aldatuan" adierazi bezala, baita proiektuaren aldaketak ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda berria ere. 2008ko 103. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abuztuaren 22koan, iragarkia argitaratuta, zerrenda hori jendaurrean egoteko aldia hasi zen.

Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak aditzera eman du jendaurreko epea bukatu dela alegaziorik aurkeztu gabe.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, Nafarroako Gobernuak 2006ko abenduaren 11ko Erabakiaren bidez eginiko presako okupazioaren adierazpena ondoren egin beharreko aldaketei ere aplikatuko zaie.

Horrenbestez, Bide eta Eraikuntza Zerbitzuak jakinarazi eta proposatu duenarekin bat eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 47/2005 Foru Dekretuaren bidez emandako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. "Lizarra-Andosilla NA-122 errepidean Alloko saihesbidea eraikitzeko 1. proiektu aldatua" jendaurrean egoteko aldia ebaztea.

  2. "Lizarra-Andosilla NA-122 errepidean Alloko saihesbidea eraikitzeko 1. proiektu aldatuak" ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onestea.

  3. "Lizarra-Andosilla NA-122 errepidean Alloko saihesbidea eraikitzeko 1. proiektu aldatuak" ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea 2008ko abenduaren 10ean Alloko udaletxean ager daitezen, ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aitzineko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak, egiteko.

  4. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala baimendutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR