163/2012 FORU AGINDUA, urriaren 5ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean abereak identifikatzeko eta zaldi-azienda lekualdatzeko baldintza bereziak ezartzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariaren otsailaren 28ko 36/2005 Foru Aginduak lekualdatze agiria arautu zuen, eta honela definitu: Nafarroako Foru Komunitatean abereak hiltegira, gizendegira, kontzentrazio zentroetara, larreetara eta zezen ikuskizunetara (aberea hiltzen ez bada) eramatea eta zaldi-azienda aisiarako lekualdatzeko babesten duen agiria.

Dena den, zaldi-aziendari dagokionez, Zaldi-azienda identifikatu eta erregistratzeko sistema ezartzen duen urriaren 2ko 1515/2009 Errege Dekretua argitaratu zen. Bertan zaldi-aziendarako identifikazio agiria edo pasaportea arautu zen, eta honela definitu: aberea betirako identifikatzen duen agiri bakarra, erregistratutako zaldiekin eta Espainian identifikatutako hazkuntza eta errentako zaldiekin une oro eraman behar dena.

Zaldi-aziendarako identifikazio agiriaren eredua Batzordeak ekainaren 6an emandako 504/2008 (EE) Erregelamenduan ezarri zen. Horren bidez, 90/426/EEE eta 90/427/EEE Zuzentarauak aplikatu ziren, zaldiak identifikatzeko metodoei dagokienez. Eredu horretan aberea identifikatu eta erregistratzeko datuak daude, bai eta indarrean dagoen legezko araudiak ezartzen duen osasun informazioa ere.

Zaldi-aziendari dagokionez, Nafarroako Foru Komunitatean hainbat lekualdatzek turismo, kirol, josteta edo kulturaren arloko xedeak dituzte, produkziorako lekualdatzeen dinamikatik argi eta garbi bereiziak. Lekualdatze horien berariazko inguruabarrei esker, Nafarroako Foru Komunitatean posible da zaldi-aziendarako identifikazio agiria garraiorako osasun agiri gisa erabiltzea, betiere baldintza batzuk betez gero.

Modu horretan, osasun bermeak kaltetu gabe, horrelako lekualdatzeak egiten dituzten zaldien jabeei errazten zaie tramite administratiboak hobeki eta azkarrago egitea.

Horiek horrela, arrazoizkoa da xedapen bat argitaratzea, Nafarroako Foru Komunitatean abereen lekualdatzea babesten duen lekualdatze agiria arautu zuen otsailaren 28ko 36/2005 Foru Agindua osatze aldera, zaldi-aziendarako identifikazio agiria Nafarroako Foru Komunitatean turismo, kirol, josteta edo kulturaren arloko xedeekin egiten diren zaldi-aziendaren lekualdatzeetan eraman behar den osasun agiri gisa ezartzeko.

Zaldi-azienda identifikatu eta erregistratzeko sistema ezartzen duen urriaren 2ko 1515/2009 Errege Dekretuaren 11. artikuluak ezartzen du basati edo sasibasati bizi diren hainbat zaldi salbuetsita daudela identifikatzeko betebeharretik. Batzordeak ekainaren 6an emandako 504/2008 (EE)...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR