99/2010 FORU AGINDUA, martxoaren 3koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren uztailaren 29ko 411/2008 Foru Agindua aldatzen duena. Horren bidez, abere lehiaketak arautu, Nafarroako Foru Komunitatean abere lehiaketak antolatzeko laguntzak eman eta 2010eko deialdia onesten duen otsailaren 9ko 18/2004 Foru Agindua aldatu zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren uztailaren 29ko 411/2008 Foru Aginduaren bidez (martxoaren 16ko 121/2009 Foru Aginduak aldatua), Nafarroako Foru Komunitatean abere lehiaketak antolatzeko laguntzak arautzen dira.

Aldez aurretik, arau hori Europako Batzordearen Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiari jakinarazi zitzaion. Organo horrek Espainiako agintariek igorritako informazio laburtuaren idazkia jaso zuela adierazi, eta aipatu arau-proiektua XA 314/2008 laguntza gisa erregistratu zuen.

Inongo deialdirik indarra izan gabe lehiaketarik antola ez dadin eta denbora horretan laguntza eskaerak aurkeztu eta tramitatzea onar dadin, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren uztailaren 29ko 411/2008 Foru Agindua aldatzea proposatzen da, azaroaren 15etik aurrera egindako abere lehiaketentzako laguntza eskaerak egiteko modua izan dadin, lehiaketa burutu eta hurrengo urteko laguntzetarako deialdia indarrean dagoela.

Aurrekontu arrazoiak direla eta, mugatu egin da lehiaketa bakoitzeko laguntza.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 18. eta 19. artikuluek ezartzen dutenez, diru-laguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da, lehenik, organo eskudunak diru-laguntzari buruzko araua edo deialdia eta oinarri arautzaileak ezarri dituenean, salbu eta lehenagotik ezarrita badaude.

Laguntzetarako araubideak 2013ra arteko indarraldia duenez, bidezkoa da, foru agindu honen bitartez, Nafarroako Foru Komunitatean 2010ean antolatzen diren abere lehiaketei laguntzak emateko deialdia onestea.

Foru agindu honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko zaio.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Nafarroako Foru Komunitateko abere lehiaketentzako laguntzen arauak ezartzen dituen uztailaren 29ko 411/2008 Foru Agindua aldatzea, horren eranskinean azaltzen den moduan.

  2. Nafarroako Foru Komunitatean antolatzen diren abere lehiaketei laguntzak emateko 2010eko deialdia onestea.

  3. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR