100/2008 FORU DEKRETUA, irailaren 22koa, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

I

Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen azken xedapenetan bosgarrenean, Nafarroako Gobernuari ahalmena ematen zaio behar adina xedapen eman ditzan foru legea garatu eta betearazteko.

Foru dekretuak, artikulu bakarrean erregelamendua onesteaz gain, hiru xedapen iragankor, indargabetzaile bat eta bi azken xedapen ditu bere baitan.

Hau da garatzeko erregelamenduaren egitura: atariko titulua (xedapen orokorrak) eta hiru titulu (I. titulua. Lurralde Aberastasunaren Erregistroaren Kontserbazioa; II. titulua. Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroan eta Katastroetan dagoen informazioa eskuratu eman, erabili eta egiaztatzea; III. titulua. Lurralde Aberastasunaren Erregistroko informazio grafikoa). Azken xedapen bat ere badu erregelamenduak.

12/2006 Foru Legearen ezaugarri nabarmen bat da bertan jasotako gaietako asko luze eta zabal arautzen dituela. Horren ondorioz, lehenengo eta behin, legearen IV. eta V. tituluak ez dira garatuko erregelamendu honetan. Bigarrenik, erregelamenduzko arauetan lege xedapenak ez errepikatzeko irizpideari jarraikiz, arautze zabal horrek bide ematen du xeheago aztertu edo argitu beharreko edukiez modu partzialean edo puntualean mintzatzeko. Hori dela eta, erregelamenduaren testuak lege testuaren garapen partziala edo zatikakoa egiten du, eta erregelamendua ulertzeko legearen testura jo behar da ezinbestez. Eragozpen hori saihesteko (lege testura behin eta berriz jo beharra edukia aztertzeko), erregelamenduan lege testuaren sistematika bera erabiltzeko ahalegina egin da, eta halaber, erregelamenduko testuaren artikulu bakoitzean, bertan garatzen den legearen manua aipatzen da, hartzaileek ulertu eta aplika dezaten.

Era berean, esan beharra dago higiezinen baloraziorako arauek garapen urria dutela erregelamenduan (23. artikulua), 12/2006 Foru Legearen 23.1 artikuluak Ekonomia eta Ogasun kontseilariaren esku uzten baitu arau horiek onestea. Alegia, kontseilariari ahalmena ematen zaio testu bakar batean jasotako baloraziorako araudi tekniko bat eman dezan, errespetatuz betiere lege testuan eta orain Erregelamenduan ondasun higiezinen baloraziorako jasotzen diren aurreikuspenak. Kontseilariari ahalmen hori ematea ez da eragozpen ondasun higiezinen baloraziorako arau orokorrek bildu behar dituzten eduki nagusiak erregelamenduan ezartzeko.

Horrekin batera, higiezin-unitateak karakterizatzeko sistemek, lurzoru eta lurrazpikoez bestekoek (hauek, egun, Lurralde Aberastasunaren Erregistroan bilduta daude), arau-dentsitate txiki edo orokorreko garapena izan dute erregelamenduan.

Orobat argitu behar da Erregelamendu honek, 12/2006 Foru Legean bertan ezarritakorekin bat, Lurralde Aberastasunaren Erregistroa duela erreferentzia nagusi, sistemaren giltzarria delako, hau da, katastroko erregistro dinamikoa (foru lege horren I., III., eta IV. tituluak, 2.2; 9.4 artikuluak), katastroei oinarrizko datuak hornitzen dizkiena. Beraz, erregelamendu honen atariko titulua eta II. titulua baizik ez dira zuzenean aplikatzekoak udal katastroei: atariko titulua, batetik, 12/2006 Foru Legearen 1.3 artikuluak adierazten duelako Nafarroako Zerga Ogasunak ondasun higiezinak identifikatu, irudikatu eta deskribatzeko sistema berbera ezarriko du foru lege honen xede diren administrazio erregistro guztietan erabiltzeko; bestetik, 12/2006 Foru Legearen 3.2 artikuluak aipatzen dituen oinarrizko datuak Lurralde Aberastasunaren Erregistrotik hartu beharko direlako. II. titulua, aldiz, Erregistroan eta katastroetan dagoen informazioa (ondasun higiezinen errealitatea, sistema beraren bidez bildutakoa) eskuratzeko araubidea funtsean berdina izan behar delako. Gainerako xedapenak ondasun higiezinen lurralde informazioaren sistemaren zutabe nagusiarekin lotura zuzena duten hainbat gairen osagarri dira, hau da, Lurralde Aberastasunaren Erregistrorekin.

II

Atariko Tituluaren I. kapituluak (xedea eta aplikazioa esparrua), hasteko, erregelamenduaren xedea du hizpide (1. artikulua), hau da, 12/2006 Foru Legean jasotako arauak garatzea. Haren atzetik, 2. artikuluak aplikazio esparruaren aurreikuspena jasotzen du, garrantzi handikoa. Logikoa den bezala, erregelamendua Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean dauden higiezinei eta higiezin-unitateei aplikatzekoa dela adierazteaz batera, etengabe eguneratutako inbentarioen izaera nabarmentzen da (12/2006 Foru Legearen 2.1 artikuluak eta 9. artikuluko 3. eta 4. idatz-zatiek, 18.4 a) artikuluarekin lotuta, agintzen duten bezala). Horrek argi eta garbi aldentzen du erregelamendua aurreko araudian jasotako eredutik (udal lurraldeko higiezinei buruzko informaziorako tresna bilakatzen baitira), bertan katastroak zergen kudeaketarako tresna gisa erabiltzen baitziren, zergaldi bakoitzean eguneratzeko modukoak Lurralde Aberastasunaren Erregistroko datuen bidez.

Horretarako, erregelamenduan ezartzen da (12/2006 Foru Legearen 1.2 artikuluak agindu bezala), ondasun horien deskripzioak administrazio publikoak unean-unean ezagutzen duen higiezinen errealitatea azaltzeko beharrezkoak diren datuak inskribatuko direla.

Atariko Tituluaren II. kapitulua ondasun higiezinen identifikazioari buruzkoa da. Hiru atal ditu, gai hauei buruzkoak: ondasun higiezinak (4. eta 5. artikuluak); lurzoruko higiezin-unitateak (6. artikulutik 13.era) eta hegalkin edo lurrazpiko elementuek osatutako higiezin-unitateak (14. eta 15. artikuluak).

  1. atalari dagokionez, esan beharra dago 12/2006 Foru Legeak baztertu egin duela arlo honetan landa higiezinen eta hiri higiezinen artean egin ohi den bereizketa, artifizial samarra delakoan (higiezinaren balioa bere ezaugarriek merkatuan ematen dioten balioaren araberakoa da), eta legearen 15.1 artikuluan xedatutakorekin bat datorren karakterizaziorako oztopo. Horrek berarekin dakar, aldi baterako araubidearekin bada ere, lurren gaineko kontribuzioaren karga tasak bateratzea (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 139. artikulua), gogoan izanik udalerriko balioen atxikipen bateratua egitea, etorkizunean Nafarroako udalek udalerri osorako Balorazio Ponentzia integralak onetsiz.

    Bada, erregelamendu honek, atal honetan, 12/2006 Foru Legearen 14. artikuluaren garapena besterik ez du eginen, ondorio administratibo eta fiskaletarako higiezinaren izaera duten elementuen lege aurreikuspen orokorrarekin lotuta (12/2006 Foru Legearen 13.1 artikulua).

    Erregelamenduko 4. eta 5. artikuluen gaiak dira, hurrenez hurren, ondasun higiezinak edo higiezin-unitateak osatzen dituzten elementuak (12/2006 Foru Legearen 14.3 artikuluan definituak) eta identifikaziorako erreferentzia (12/2006 Foru Legearen 14.5 artikuluak ezarritakoa betez, ondasun higiezin bakoitzari dagokion identifikatzaile bat gehigarri gisa gehitzea erregelamendu bidez zehaztea alegia).

  2. atalak lurzoruko higiezin-unitateak ditu gaitzat. 6. artikuluak (esparru sistema) banaketarako oinarrizko hiru maila edo gradu ezartzen ditu lurzoruak osatutako higiezin-unitateak mugatzeko. Hauek dira lurzatien planoko banaketa horiek: lurraldea edo lurraldeari dagokionez parekoa den entitatea (7. artikuluan lehen graduko esparruaren izaeraz ageri dena); poligonoa (bigarren graduko esparrua, 8. artikuluaren arabera) eta lurzatia (12/2006 Foru Legearen 47.1 artikuluan definitua).

  3. artikuluak (esparruen mugaketa) arlo honetan oinarrizkoak diren esparruak mugatzeko arauak ezartzen ditu, hau da, poligonoak eta lurzatiak, bai eta banaketarako beste esparru ez-oinarrizkoak ere (azpilurzatiak, erregelamenduaren 6.3 artikuluak aipatzen dituenak).

  4. atala hegalkin edo lurrazpiko elementuek osatutako higiezin-unitateei buruzkoa da (14. eta 15. artikuluak).

  5. artikuluan (hegalkin edo lurrazpiko higiezin-unitateak ezartzea), higiezin-unitate horiek osatu ahal dituzten hegalkin edo lurrazpiko elementu higiezinen motei buruzko aurreikuspen orokorra dago (biziak edo bizigabeak; naturalak edo artifizialak).

  6. artikuluak (hegalkin edo lurrazpiko elementuek osatutako higiezin-unitateen identifikazioa) elementu horien identifikazioa arautzen du, erreferentzia bakar eta iraunkor baten bidez,

    Atariko Tituluaren III. kapituluan higiezin-unitateen karakterizazioa dago jasota (16. artikulutik 18.era). 16. artikuluak (ondasun higiezinen deskripzioa) ezartzen du higiezinen deskripzioa horiek osatzen dituzten higiezin-unitateen bitartez egiten dela. 17. artikuluak (higiezin-unitateak karakterizatzeko sistemak) sistema horiek definitzen ditu eta lurzoru, hegalkin edo lurrazpiari dagozkienak jasotzen ditu. Ez da karakterizazio sistemen zerrenda itxi bat ezarri, arau-esparru bat baizik, onespenerako baldintzak ezarriko dituena. Beraz, inskribatu beharreko hegalkin edo lurrazpiko elementuak ere ez dira zehazten.

  7. artikulua 12/2006 Foru Legearen 3.2 artikuluan aurreikusitako datu osagarriei buruzkoa da. Halakotzat har daitezkeen kontzeptuak ematen dira, itxi gabeko zerrenda batean.

    Azkenik, Atariko Tituluaren IV. kapituluak ondasun bereziak kalifikatu eta deskalifikatzeko prozedura arautzen du.

    III

    1. tituluak, Lurralde Aberastasunaren Erregistroaren kontserbazioari buruzkoak, hogeita zazpi artikulu ditu (21-47), hiru kapitulutan banatuta, 12/2006 Foru Legearen I. tituluaren aurreikuspenak osatzen dituztenak.

    Erregelamenduaren 21. artikulua (ofiziozko doikuntzak) 12/2006 Foru Legearen 20.1 artikuluan jaso den arautzearen osagarri da. 12/2006 Foru Legearen 20.1 a) artikuluko aldaketa grafiko nabarmenaren kontzeptuaren lege mugaketa hobetzen du.

    12/2006 Foru Legearen 20.1 b) artikuluan araututako doikuntzatzat zer hartu den ere zehazten da, eta arau horretan zehazten da edozein doikuntza tekniko inskribatzeko bete beharreko prozedura.

    Erregelamenduaren 22. artikuluak (eskaerak eragindako doikuntzak) 12/2006 Foru Legearen 20.2 artikuluan dagoen arautzea garatzen du. Doikuntza teknikoaren eskaeraren aldeko ebazpenak Lurralde Aberastasunaren Erregistroak doikuntza tekniko hori lurzatien planoan mugatzea ekarriko du. Jarduketa material tekniko horren ondotik legez aurreikusitako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR