669/1996 FORU DEKRETUA, abenduaren 9koa, Inbertsioengatiko Kenkariaren Araubide Berezia aplikatzekoa. Inbertsio horiek dira iturri berriztagarrien energia aprobetxatu eta gas bidezko kogenerazioarekin energia elektrikoa eta termikoa sortzeko instalazioetan egiten direnak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Parlamentuko Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan Batzordeak 1996ko urtarrilaren 31n onetsi zuen Nafarroako Energia Planaren azken lerroaldean aditzera ematen da, 3. idazatian sarturik dauden Laguntzako Programa eta Neurrietatik batzuk ezarriko direla, hain zuzen ere, Planaren helburuetako bakoitzaren betetze-maila eta ekitaldi bakoitzeko aurrekontuan kontsignatuta dagoen dirua ikusirik, eraginkorragotzat jotzen diren haiek.

Aipatutako programa horien artean, 3.1 idazatian, honako hau dago: bioerregaien erabilpena sustatzeko zerga pizgarrien ezarpena eta 3.2 idazatian, Sozietateen gaineko Zergaren Inbertsioengatiko Kenkariaren Araubide Berezia ezartzea energia berriztagarrien bidez energia elektrikoa produzitzeko zentralak jartzeari.

Ondorio horietarako, uste da laguntzen intentsitatea mailakatu behar dela; biomasaren, eguzkiaren energiaren eta hondakin solidoen aprobetxamenduak eta bioerregaien produkzioa lagundu behar dira, produkzio minihidrauliko, eoliko edo kogenerazioko aprobetxamenduak baino gutxiago garatu baitira.

Bertzalde, Inbertsioengatiko Kenkariaren Araubide Berezia garatzen duen abenduaren 14ko 288/1988 Foru Dekretuak, maiatzaren 12ko 3/1988 Foru Legean aurreikusitako hark, 1.2 artikuluan ezartzen du, ohiz kanpo bada ere, Nafarroako Gobernuak Araubide Berezi honetara bil ditzakeela Sozietateen gaineko Zergaren eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren sujetu pasiboak, Jarduera Ekonomikoen Sailkapen Nazionaleko 2, 3 eta 4. multzoetan (egun C) eta D) multzoak) sartu gabeko jardueretan ari badira.

Horrenbertzez, Ekonomi eta Ogasun, eta Industri, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariek proposaturik eta Nafarroako Gobernuak mila bederatziehun eta lauretan hogeita hamaseiko abenduaren bederatzian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat etorriz,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Ohiz kanpo bada ere eta 1996 eta 1997. urteetako ekitaldietan, abenduaren 14ko 288/1988 Foru Dekretuan ezarri Inber- tsioengatiko Kenkariaren Araubide Berezira bil daitezke Sozietateen gaineko Zergaren edo Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren sujetu pasiboak, enpresa jardueretan ari badira eta hurrengo...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR