FORU AGINDUA, 1996ko abenduaren 9koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, nekazaritza lurretako basogintza neurrientzat laguntza araubidea ezarri zuen urtarrilaren 31ko 31/1994 Foru Dekretua aplikatu eta garatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

1994ko urtarrilaren 31n Nafarroako Gobernuak 31/1994 Foru Dekretua onetsi zuen, Nafarroan laguntza araubidea ezarri zuena nekazaritza lurretako basogintza neurrientzat, ENPren erreformatik sortutako neurri osagarrietako bat Foru Komunitatean aplikatzearren. Azken xedapenetako bigarrenean baimena eman zitzaion Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariari aipatu Foru Dekretua garatu eta betetzeko behar diren xedapenak eman zitzan.

Horrenbestez,

XEDATU DUT:

  1. artikulua. Urtarrilaren 31ko 31/1994 Foru Dekretuan eta horren zenbait agindu aldatu zituzten irailaren 5eko 156/1994 eta maiatzaren 20ko 221/1996 foru dekretuetan, Nafarroako nekazaritza lurretako basogintza neurrientzat ezarritako laguntza eskaerak, 1997/98 kanpainarako, Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo hiru hilabete naturaleko epearen barrenean aurkeztu beharko dira.

  2. artikulua. Laguntza eskaerak egiteko inprimakiak Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko eskualdeko bulegoetan eskuratuko dira, bai eta kasu bakoitzean eskaerari erantsi behar zaion dokumentazioaren zerrenda ere.

    Laguntza eskatzeko inprimakiak, beterik eta behar duten dokumentazioa erantsirik, eskualdeko bulego horietan aurkeztuko dira aurreko artikuluan ezarritako epearen barrenean.

  3. artikulua. Laguntza eskaerarekin batera, aurreko artikuluan zehazturiko dokumentazioaz gain, honako agiri hauek ere aurkeztu beharko dira:

    1. Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren baimena edo bestela, hori eskatu izana ziurtatzen duen dokumentazioa. Azkeneko kasu horretan ingurugiroko baimena eransten ahal zaio eskabideari hura aurkeztu eta hurrengo bi hilabeteko epearen barrenean.

    2. Proiektatu diren inbertsioen memoria teknikoa eta aurrekontua, teknikari aditu batek sinatuak.

    Eskatzailea basogintzako elkarte bat denean, kide bakoitzak berari dagokion zatian egindako basoberritze edo/eta hobekuntzaren aurrekontua aurkeztu beharko du. Halaber, basogintzako elkarteak aurrekontu orokorra aurkeztuko du, kideek aurkeztutakoen laburpena izanen dena, eta elkarteak egin beharreko basoberritze edo/eta hobekuntza osoaren memoria teknikoa.

    Basoberritzearen inbertsioa 2.000.000 pezetatik goitikoa denean edo beste zenbait kasutan, egin beharreko lanak zein diren ikusita, Nekazaritza Finantzatzeko Zerbitzuak proiektu tekniko bat, teknikari aditu batek egina, aurkeztu dakion eskatzerik izanen du.

    Memorien idazketaren gastuak, eremuko lanenak barne, 25.000...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR