667/2008 FORU AGINDUA, abenduaren 15ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak uztailaren 29an emandako 412/2008 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez abeltzaintzako produkzio sistema iraunkorrak sustatzeko laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta deialdia onetsi ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak uztailaren 29an emandako 412/2008 Foru Aginduaren bidez abeltzaintzako produkzio sistema iraunkorrak sustatzeko laguntzak emateko oinarri arautzaileak eta deialdia onetsi ziren.

Aipatu foru agindu horren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen du foru agindu honetan araututako laguntzak emanen direla baldin eta Europako Batzordeak merkatu batuarekin bateragarriak direla erabakitzen badu, Europako Erkidegoa eratzeko Itunaren 88.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 6.2 artikuluak ezartzen du ezin dela eman merkatu batuarekin bateragarria ez den diru-laguntzarik.

412/2008 Foru Aginduan jasotako laguntzak estatuko laguntzen izaera dute. Hortaz, Europako Batzordeak laguntzen araubidea baimentzea eskatu zen, agindurik dagoen bezala.

2008ko urriaren 20an Europako Batzordeak laguntzen araubide horri buruzko informazio eskaera igorri zuen. Bertan, besteak beste, honako hau adierazi zuen: "(2) Laguntzaren zenbatekoa finkatzeko erabili den kalkulatzeko metodoari dagokionez, Espainiako agintariek jasotako kontzeptu batzuk nekez sartzen ahal dira nekazaritza eta ingurumen arloan ematen diren laguntzen artean, adibidez Adierazpen Geografiko Babestuaren erregistroan inskribatzeko gastuak edo Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen Institutuaren kontrolaren eta ziurtatzearen gastuak." Horren ondorioz, ezin da laguntza baimendu baldin eta ez bada kentzen prima zehatz bat, hots, ekoizpena adierazpen geografiko babestuaren (AGB), jatorrizko deituraren (JD) edo produkzio integratuaren (PI) babesean merkaturatzeko den prima. Gainera, Batzordeak ez du neurria onetsi nahi baldin eta prima osagarriak mantentzen badira eta baldintza hau kentzen ez bada: "lehenbiziko urtean laguntzaren xede den azaleraren gutxienez %80 mantentzea ustiategian".

Horrenbestez, eta 412/2008 Foru Aginduaren hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betez, beharrezkoa da arau hau aldatzea, Nekazaritzako eta oihangintzako sektorearentzako 2007-2013rako estatuko laguntzei buruzko zuzentarauan sar dadin.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren uztailaren 29ko 412/2008 Foru Agindua aldatzea. Horren bidez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR