113/2010 FORU AGINDUA, martxoaren 10ekoa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, abeltzaintzako toki azpiegituren hobekuntzarako laguntzak emateko arauak ezarri eta 2010. urteko deialdia onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Gobernua nekazaritza politika bultzatzen ari da, landa inguruneko garapen iraunkorra biltzen duena, hori egiazki sustatzeko. Landa garapena ezin da homogeneoa izan Nafarroa osoan. Horrek politika batzuk sortu ditu, Nafarroaren barruan, eskualdeak antolatu eta haien ekonomia bultzatzeko.

Xede hori 2006an onetsitako Nafarroako Nekazaritzaren Plan Estrategikoan ageri diren helburuei lotuta dago, bereziki "Nekazaritzako egiturak eta azpiegiturak" izeneko 1. ardatz estrategikoan ageri direnei, non "Egitura finkatu eta hobetzea" izeneko 1.3 helburua zehazten baita, eta horretan sartzen dira foru agindu honetan ezarritako jarduketa ildoak eta laguntza neurriak, larreak eta abeltzaintzako azpiegiturak hobetzen laguntzekoak, hain zuzen ere.

Bestalde, laguntza hauen xede diren jarduketak ''Abeltzaintzako toki azpiegiturak" izeneko ekintzaren barnean ageri dira Landa Garapeneko 2007-2013 aldirako Programan, hain zuzen ere 1. ardatzean ("Nekazaritzaren eta basogintzaren lehiakortasuna handitzea") eta "Nekazaritza eta basogintza garatu eta egokitzeko azpiegiturak hobetu eta garatzea" izeneko neurrian. Batzordeko Garapen Lantaldeak 2007ko azaroaren 20an onetsi zuen programa hori.

Nafarroan Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak martxoaren 25ean emandako 145/2009 Foru Aginduaren bidez aplikatzen da neurri hori. Foru agindu horrek arauak ezarri ditu 2009-2013 aldian abeltzaintzako toki azpiegituren hobekuntzarako laguntzak emateko.

Neurri hori 2007., 2008. eta 2009. urteetan aplikatu ondoren, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, NBEFen zuzentarauak betetzearren eta neurriaren kudeaketa eta laguntzen eraginkortasuna hobetzearren, uste du komenigarria dela martxoaren 25eko 145/2009 Foru Agindua indargabetzea. Agindu horren bidez, abeltzaintzako toki azpiegituren hobekuntzarako laguntzak emateko arauak ezarri ziren 2009-2013 aldirako, 2009ko deialdia onetsi zen eta Cortesko Udalari zuzenean 100.000 euroko diru-laguntza eman zitzaion herrian artegiak egiteko.

Aldaketa garrantzitsuenak arlo hauetakoak dira:

  1. Eskaera eta agiriak telematika bidez aurkezteko aukera.

  2. Proiektuen eta memoria teknikoen gutxieneko edukia.

  3. Eskatutako inbertsioen kostuen moderazioa egiaztatzeko erreferentzia moduluak.

  4. Ziurtagiri eredua, toki entitateko idazkariak egiazta dezan kontratazio publikoaren arloan aplikatu beharreko xedapenak bete direla, bai eta diru-laguntzen araudiak eskatzen dituen eragimen eta ekonomia irizpideak ere.

  5. Exekuzio txikiagoa izateagatik murrizketak, bazterketak eta graduazioa aplikatzeko sistemak inbertsioak ordaintzeko eskaeretan eta geroratutako betetzearen konpromisoetarako.

  6. Aipatu diren aldaketekin lotutako eranskinak.

    Nafarroako Gobernuak 2010eko urtarrilaren 18an hartutako Erabakiaren bidez, zenbait urtetarako gastua baimendu da 2010erako eta 2011rako, abeltzaintzako azpiegituretarako laguntzak finantzatzeko.

    Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

    AGINDU DUT:

    Artikulu bakarra.-Abeltzaintzako toki azpiegituren hobekuntzarako laguntzak emateko arauak onestea 2010-2013 aldirako. Foru agindu honen I. eranskinean daude.

    Lehen xedapen gehigarria.-2010. urterako deialdia.

    Abeltzaintzako toki azpiegiturak hobetzeko laguntzetarako 2010. urteko deialdia onestea. Eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, foru agindu hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

    Bigarren xedapen gehigarria.-Aurrekontuetako kredituak.

    2.000.000 euroko gastua baimentzea, kontu-sail hauen kargura: 1.000.000 euro 2010eko aurrekontuko "Abeltzaintzako azpiegituretarako laguntzak PDR (LGENF)" izeneko 720001-72120-7609-414304 kontu-sailaren kargura, eta 1.000.000 euro 2011ko aurrekontuko pareko kontu-sailaren kargura. Gastua honela banatuko da:

  7. Eskualde menditsuetako edo gainbehera doazen udalerrietako toki entitateen jarduketak: 1.880.000,00 euro. Haietako 940.000,00 euro 2010eko gastuen aurrekontuaren kargura eta 940.000,00 euro 2011ko gastuen aurrekontuaren kargura.

  8. Gainerako toki entitateen jarduketak: 120.000 euro. Haietako 60.000 euro 2010eko gastuen aurrekontuaren kargura eta 60.000 euro 2011ko gastuen aurrekontuaren kargura.

    Hirugarren xedapen gehigarria.-Errekurtsoak.

    Deialdi honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Administrazio publikoek zilegi dute deialdi honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

    Xedapen indargabetzaile bakarra.-Indargabetzen diren xedapenak.

    Martxoaren 25eko 145/2009 Foru Agindua indargabetzen da. Agindu horren bidez, abeltzaintzako toki azpiegituren hobekuntzarako laguntzak emateko arauak ezarri ziren 2009-2013 aldirako, 2009ko deialdia onetsi zen eta Cortesko Udalari zuzenean 100.000 euroko diru-laguntza eman zitzaion herrian artegiak egiteko. Horretatik kanpo daude agindu horren babesean emandako laguntzen espedienteak, horixe aplikatuko baitzaie.

    Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

    Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2010eko martxoaren 10ean.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

    1. ERANSKINA

    Abeltzaintzako toki azpiegiturak hobetzeko laguntzei buruzko arauak, 2010-2013 aldirako

    1. artikulua. Xedea eta helburua.

      Foru agindu honen xedea da arauak ezartzea abeltzaintzako toki azpiegituretarako laguntzak emateko, abeltzaintzarekin zuzeneko lotura duten eta titulartasun eta erabilera publikokoak diren azpiegitura eta ekipamenduak sustatzearren, 2010-2013 aldirako.

    2. artikulua. Diru-laguntza jaso dezaketen jarduketak.

      Jarduera hauek dira diru-laguntza jaso dezaketenak:

  9. Inbertsioak egitea abeltzaintzarekin eta abereen elikadurarekin loturiko ur hornidurako azpiegituretan, adibidez aska, putzu eta abarretan. Urtegiak kanpoan geldituko dira, baita ibaiak ukitzen dituzten lanak ere.

  10. Bide publikoak, altxonbideak eta larreetarako edo abeltegien guneetarako sarbideak sortu eta hobetzea, duela 25 urte baino gutxiago erabakitako lurzati berrantolamenduetan eginak dauden bideak mantendu eta hobetzea izan ezik.

  11. Udalen ukuiluak eraikitzea.

  12. Ibilgailuak desinfektatu edo desintsektatzeko zentroak eraikitzea.

  13. Abeltzaintzarekin zuzenean loturiko zerbitzuen ekipamendu publikoetarako eraikinak egin edo zaharberritzea.

  14. Abeltzaintzako ustiategien guneentzako instalazioak, ekipamenduak edo azpiegiturak egitea, adibidez elektrifikazioak, telefonia, ur hornidura, hondakin urak hustea, abeltzaintzako hondakinak kudeatzea, etab.

  15. Herri mendietan larreak sortu eta hobetzeko jarduketekin lotutako azpiegiturak eta ekipamenduak, hala nola, idoiak, itxiturak, ur hodiak, tratamendu-eskortak, parrillak, etab. Laguntzetatik kanpo geldituko dira larreak sortu eta hobetzeko lan hauek: luberritzeak, sasiak garbitzea, ereitea, ongarritzea, zuzenketak, etab.

  16. Abere lehiaketak eta azokak garatzeko azpiegiturak.

  17. Egun dauden hiltegiak indarra duten arauetara egokitzea.

    1. artikulua. Diru-laguntzaren zenbatekoa.

    2. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak laguntza hauek banatuko dizkie foru agindu honetako baldintzak betetzen dituzten entitate eskatzaileei:

  18. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurako kontseilariak 2002ko maiatzaren 15ean emandako Foru Aginduan eskualde menditsutzat jotzen diren toki entitateei edo gainbehera doazen herrien zerrendan (foru agindu honen V. eranskina) ageri direnei, diru-laguntzaren xede izan daitekeen inbertsioaren %60. Diru-laguntzak, toki entitate bakoitzeko, gehienez ere 180.000 euro eginen du.

  19. Gainerako toki entitateentzat, diru-laguntzaren xede izan daitekeen inbertsioaren %40. Diru-laguntzak, toki entitate bakoitzeko, gehienez ere 50.000 euro eginen du.

  20. Zenbait toki entitatek inbertsioak mankomunitatean egiten badituzte eta mankomunitateko lurren %50 baino gehiago eskualde menditsuan edo gainbehera doazen eremuetan badaude, diru-laguntzaren xede izan daitekeen inbertsioaren %60. Diru-laguntza gehienez 500.000 eurokoa izanen da.

  21. Zenbait toki entitatek inbertsioak mankomunitatean egiten badituzte eta mankomunitateko lurren %50 baino gehiago eskualde menditsutik edo gainbehera doazen eremuetatik kanpo badaude, diru-laguntzaren xede izan daitekeen inbertsioaren %40. Diru-laguntza gehienez 150.000 eurokoa izanen da.

    1. Diru-laguntzaren xede izan daitezkeen gastuetan honakoak sartuko dira: eraikinak, makineria eta ekipoak eskuratu eta obrak egiteko inbertsioen benetako kostu guztia BEZik gabe eta, kasua izanez gero, teknologia eskuratzeko inbertsio materialena.

    2. Inbertsioak norberaren baliabideekin edo auzolanean egiten badira, hautatzen ahal diren gastuetan ez dira sartuko laneskuaren kostua, gastu orokorrak eta industria mozkina.

    3. artikulua. Onuradunak.

      Nafarroako toki entitateek jasotzen ahal dituzte foru agindu honetan ezarritako diru-laguntzak, diruz laguntzen ahal den jarduketaren baten xedeko lurren edo eraikuntzen titularrak badira edo haiek erabiltzeko eskubidea badute.

    4. artikulua. Eskabideak, dokumentazio osagarria eta baldintzak betetzen direla frogatzeko agiriak aurkezteko epea.

    5. Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira edo, teknikoki ezinezkoa bada, bertaratuz, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuari zuzenduta. Departamentu horretako erregistroan aurkezten ahalko dira edo, bestela, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aurreikusitako tokietako edozeinetan.

      Eskatzaile bakoitzak eskabide bakarra aurkeztuko du, egin...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR