99/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 31koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Eskubide Sozialetako kontseilariaren martxoaren 2ko 98/220 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren egitura garatu zen bulegoen eta atala baino beheragoko unitateen mailan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

89. ALDIZKARIA - 2021eko apirilaren 20a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 99/2021 FORU AGINDUA, martxoaren 31koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Eskubide Sozialetako kontseilariaren martxoaren 2ko 98/220 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren egitura garatu zen bulegoen eta atala baino beheragoko unitateen mailan. ATARIKOA

Eskubide Sozialetako kontseilariak martxoaren 2an emandako 98/220 Foru Aginduaren bidez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren egitura garatu zen bulegoen eta atala baino beheragoko unitateen mailan.

2020. urtean, hainbat eskumen eskualdatu dira Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren artean. Eskumenen eskualdatze hori hiru arlo hauetan gauzatu da: Erreferentzia Nazionaleko zentroen kudeaketa, lanbide gaitasuna egiaztatzeko prozesuen kudeaketa eta, azkenik, modulu bidezko enplegurako lanbide prestakuntza egiaztagarriari lotutako ekimenak gauzatzea. Nafarroako Gobernuari dagokionez, erabaki da aldaketa hori Eskubide Sozialetako Departamentuak eta Hezkuntza Departamentuak sinatutako hitzarmen baten bidez egitea. Hitzarmen horren bidez, Hezkuntza Departamentuaren esku uzten dira honako eskumen hauek: Energia Berriztagarrien eta Energia-efizientziaren Erreferentzia Nazionaleko Zentroa (CENIFER) zuzentzea eta kudeatzea; Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionalak enplegurako lanbide prestakuntzaren arloan aurreikusten duen eskumena, akreditazio ofiziala lortzea sustatzeko; eta akreditazio prozedurei buruzko eskumenak, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak prozedura horien gaineko informazio eta orientazio eginkizunei eusten diela. Eskumen horien eskualdaketak eskatzen du erakundearen berrantolaketa organikoa, aipatu aldaketetara eta 2021etik aurrerako eginkizun berrietara egokitzeko.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren Estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 37. artikuluan Eskubide Sozialetako kontseilariari esleitzen zaizkio erakunde horretako bulegoak eta atala baino beheragoko unitateak sortu, aldatu eta kentzeko eginkizunak.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuek emandako ahalmenak erabiliz, agintzen dut:

1. Artikulu bakarra.–2., 8., 11., 12. eta 13. artikuluak aldatzen dira Eskubide Sozialetako kontseilariaren martxoaren 2ko 98/220 Foru Aginduan, zeinaren bidez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR