98E/2020 FORU AGINDUA, apirilaren 2koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Botikekiko Ikerketaren Etika Batzordeko kideak hein batean aldatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

85. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 24a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 98E/2020 FORU AGINDUA, apirilaren 2koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Botikekiko Ikerketaren Etika Batzordeko kideak hein batean aldatzen dituena. Abenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretuak botikekin egiten diren saiakuntza klinikoak, botikekiko ikerketaren etika batzordeak eta Azterlan Klinikoen Espainiako Erregistroa arautzen ditu. IV. kapituluan, botikekiko ikerketaren etika batzordeen osaera eta eginkizunak jasotzen dira, bai eta haien akreditazioa ere, zein bere autonomia erkidegoan.

Nafarroako Botikekiko Ikerketaren Etika Batzordea urriaren 4ko 308/1993 Foru Dekretuaren bidez sortu zen, Nafarroako Foru Komunitatean ikerketa klinikoaren fasean dauden botika edo produktuekin egiten diren saiakuntza kliniko guztien ebaluazioa egiteko. Gero, ekainaren 24ko 252/1996 Foru Dekretuaren bidez, batzordearen osaera aldatu zen, eta, martxoaren 29ko 18/2010 Foru Dekretuaren bidez, beste aldaketa bat egin zitzaion.

Osasuneko kontseilariaren ekainaren 22ko 499E/2017 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Ikerketa Klinikorako Batzorde Etikoaren osaera berritu zen hein batean.

Beren borondatez, kide batek batzordeko kide izateari uzteko eskaera egin duenez, beharrezkoa da haren osaera hein batean aldatzea.

Lehen aipatutako 308/1993 Foru Dekretuaren 4.3 artikuluak adierazten du Osasuneko kontseilariak, foru agindu baten bidez, izendatuko dituela Botikekiko Ikerketaren Etika Batzordeko kideak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR