982/2016 EBAZPENA, azaroaren 8koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako toki entitateentzako transferentzien gastua baimendu, banaketa ezarri eta ordainketa agintzen duena, 2016. urtean, herrietako osasun kontsultategien eta kontsultategi lagungarrien funtzionamendu gastuak finantzatzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako 2016ko Aurrekontu Orokorrei buruzko urtarrilaren 29ko 1/2016 Foru Legeak hogeita seigarren xedapen gehigarrian ezartzen du Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak urtero onesten dituen moduluen eta gehieneko kopuruen arabera banatuko dela 547001 proiektuko kontu-sailean ageri den zenbatekoa, eta ez zaiola Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatuko; kontu-sail horrek “Osasun zentroen funtzionamendurako transferentziak” du izena eta udalarenak diren herrietako osasun kontsultategien eta kontsultategi lagungarrien funtzionamendu gastuak finantzatzea du helburu. Edozein kasutan, kontsultategi mota eta azalera hartuko dira kontuan modulu horietan.

Nafarroako 2016ko Aurrekontu Orokorretan “Osasun zentroen funtzionamendurako transferentziak” izeneko 547001-52300-4609-312200 kontu-saila dago, toki entitateei kontsultategien funtzionamendu gastuak finantzatzeko da, eta 710.000 euroko kreditua du.

Ikusita Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuko buruaren eta Oinarrizko Osasun Laguntzako kudeatzailearen txostena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren zuzendariaren eta Osasun Departamentuan dagoen kontu-hartzaile delegatuaren adostasunaz. Bertan proposatzen da zer modulu ekonomiko onetsi, erreferentzia gisa osasun kontsultategien funtzionamendu gastuak finantzatzeko, bai eta haren zuzenketa faktorea ere, arreta jarraituko gune diren zenbait kontsultategiri aplikatzeko; orobat, zer transferentzia gastu baimendu Nafarroako toki entitateen gastuak finantzatzeko 2016an, modulua nola banatzen den ezartzen da eta ordaintzeko agindua ematen.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

  1. Urtean 34,32 euroko modulu ekonomikoa onestea, metro koadro bakoitzeko, erreferentzia gisa, Nafarroako Foru Komunitateko herrietako osasun kontsultategien eta kontsultategi lagungarrien funtzionamendu gastuak finantzatzeko, bai eta 2,2773ko zuzenketa faktorea ere, modulu hori biderkatzen duena I., II. eta III. motako kontsultategiei bakarrik aplikatzeko; izan ere, arreta jarraituko gunetzat jotzen dira, lanaldi arruntetik kanpo lanpostuan bertan egon beharreko modalitatekoak dira eta eta haien azalera 110 metro koadrokoa da gehienez ere.

  2. 709.798,90 euroko gastua baimentzea Nafarroako Foru Komunitateko herrietako osasun kontsultategien eta kontsultategi lagungarrien 2016ko funtzionamendu gastuak finantzatzeko transferentzia gisa.

  3. Nafarroako toki entitateei transferitu beharreko laguntza ekonomikoaren banaketa ezartzea, herrietako osasun kontsultategien eta kontsultategi lagungarrien 2016. urteko funtzionamendu gastuak finantzatzeko, ebazpen honi gehitutako I. eranskinean zehazten den moduan; guztira, 709.798,90 euro dira.

  4. Nafarroako toki entitate bakoitzari I. eranskinean ageri diren zenbatekoak ordaintzeko agintzea, guztira 709.798,90 euro, herrietako osasun kontsultategien eta kontsultategi lagungarrien 2016. urteko funtzionamendu gastuak finantzatzeko.

  5. 2016. urteko Gastuen Aurrekontuko “Osasun zentroen funtzionamendurako transferentziak” izeneko 547001-52300-4609-312200 kontu-sailari egotziko zaio gastua.

  6. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

  7. Ebazpen hau Osasun Departamentuan dagoen Kontu-hartzailetza Delegatura, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzara, Kudeatzailetzara, Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzura eta Oinarrizko Osasun Laguntzako Kontabilitate-kudeaketaren eta Fakturazioaren Atalera igortzea, eta administrazio publikoak ez diren interesdunei adieraztea gora jotzeko errekurtsoa, Osasuneko kontseilariari zuzendua, jar dezaketela ebazpen honen aurka, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluko 4. idatz-zatian xedatutakoari jarraituz. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, deusetan galarazi gabe horren aurretik Nafarroako Gobernuaren aurrean errekerimendua egitea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2016ko azaroaren 8an.–Zuzendari kudeatzailea ez dagoenez, eta irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuarekin bat, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Eriari Osasun Laguntza emateko zuzendaria, Manuel Carpintero Navarro.

I. ERANSKINATransferentziak kontsultategien 2016ko funtzionamendu gastuetarako
ZUZENDARIORDETZA OINARRIZKO ESKUALDEA KONTSULTATEGIA MOTA AZALERA MODULUA URTEKO ZENBATEKOA
LIZARRAKO BARRUTIA ALLO ARELLANO I 39 34,32 1.338,48
LIZARRAKO BARRUTIA ALLO ARROITZ III 110 34,32 3.775,20
LIZARRAKO BARRUTIA ALLO AZKETA (IGUZKITZA) (*KONTZEJUA) I 12 34,32 411,84
LIZARRAKO BARRUTIA ALLO BARBARIN II 50 34,32 1.716,00
LIZARRAKO BARRUTIA ALLO DEIKAZTELU II 80 34,32 2.745,60
LIZARRAKO BARRUTIA ALLO IGUZKITZA (IGUZKITZA) (*KONTZEJUA) II 60 34,32 2.059,20
LIZARRAKO BARRUTIA ALLO LABEAGA (IGUZKITZA) (*KONTZEJUA) I 13 34,32 446,16
LIZARRAKO BARRUTIA ALLO LERIN III 180 34,32 6.177,60
LIZARRAKO BARRUTIA ALLO LUKIN II 62 34,32 2.127,84
LIZARRAKO BARRUTIA ALLO VILLAMAYOR DE MONJARDIN I 45 34,32 1.544,40
LIZARRAKO BARRUTIA ANTZIN-AMESKOA ACEDO (MENDAZA) (*KONTZEJUA) I 29 34,32 995,28
LIZARRAKO BARRUTIA ANTZIN-AMESKOA ARBEITZA (ALLIN) I 45 34,32 1.544,40
LIZARRAKO BARRUTIA ANTZIN-AMESKOA ETAIU I 26 34,32 892,32
LIZARRAKO BARRUTIA ANTZIN-AMESKOA EULATE II 52 34,32 1.784,64
LIZARRAKO BARRUTIA ANTZIN-AMESKOA GALBARRA (LANA) I 52 34,32 1.784,64
LIZARRAKO BARRUTIA ANTZIN-AMESKOA LARRAGOA I 46 34,32 1.578,72
LIZARRAKO BARRUTIA ANTZIN-AMESKOA LARRION (ALLIN) III 111 34,32 3.809,52
LIZARRAKO BARRUTIA ANTZIN-AMESKOA MENDAZA II 139 34,32 4.770,48
LIZARRAKO BARRUTIA ANTZIN-AMESKOA METAUTEN II 60 34,32 2.059,20
LIZARRAKO BARRUTIA ANTZIN-AMESKOA MURIETA I 35 34,32 1.201,20
LIZARRAKO BARRUTIA ANTZIN-AMESKOA SAN MARTIN (AMESKOABARRENA) I 45 34,32 1.544,40
LIZARRAKO BARRUTIA ANTZIN-AMESKOA SORLADA I 35 34,32 1.201,20
LIZARRAKO BARRUTIA ANTZIN-AMESKOA ZUDAIRI (AMESKOABARRENA) II (*) 44 34,32 3.438,91
LIZARRAKO BARRUTIA ANTZIN-AMESKOA ZUÑIGA I 44 34,32 1.510,08
LIZARRAKO BARRUTIA LIZARRA ABERIN I 73 34,32 2.505,36
LIZARRAKO BARRUTIA LIZARRA AIEGI III-A 169 34,32 5.800,08
LIZARRAKO BARRUTIA LODOSA ELIZAGORRIA I 46 34,32 1.578,72
LIZARRAKO BARRUTIA LODOSA MENDABIA V 337 34,32 11.565,84
LIZARRAKO BARRUTIA LODOSA SARTAGUDA III 110 34,32 3.775,20
LIZARRAKO BARRUTIA LODOSA SESMA III 147 34,32 5.045,04
LIZARRAKO BARRUTIA LOS ARCOS AGUILAR KODES I 45 34,32 1.544,40
LIZARRAKO BARRUTIA LOS ARCOS ARMAÑANTZAS I 34 34,32 1.166,88
LIZARRAKO BARRUTIA LOS ARCOS AZUELO I 44 34,32 1.510,08
LIZARRAKO BARRUTIA LOS ARCOS BARGOTA II 80 34,32 2.745,60
LIZARRAKO BARRUTIA LOS ARCOS DESOIO I 39 34,32 1.338,48
LIZARRAKO BARRUTIA LOS ARCOS EL BUSTO I 33 34,32 1.132,56
LIZARRAKO BARRUTIA LOS ARCOS ESPRONTZEDA I 41 34,32 1.407,12
LIZARRAKO BARRUTIA LOS ARCOS MUES I 41 34,32 1.407,12
LIZARRAKO BARRUTIA LOS ARCOS SANTSOL II 64 34,32 2.196,48
LIZARRAKO BARRUTIA LOS ARCOS TORRALBA I 36 34,32 1.235,52
LIZARRAKO BARRUTIA LOS ARCOS TORRES DEL RIO II 59 34,32 2.024,88
LIZARRAKO BARRUTIA SAN ADRIAN ANDOSILLA IV 312 34,32 10.707,84
LIZARRAKO BARRUTIA SAN ADRIAN AZAGRA V 260 34,32 8.923,20
LIZARRAKO BARRUTIA SAN ADRIAN CARCAR III 127 34,32 4.358,64
LIZARRAKO BARRUTIA VIANA ARAS I 43 34,32 1.475,76
LIZARRAKO BARRUTIA VIANA CABREDO III(*) 103 34,32 8.050,16
LIZARRAKO BARRUTIA VIANA
...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR